Kultura eta tradizioa uztarturik
Jolasa ikasteko bidea ere izan daiteke. Jolasean edo kantuan, arauak zer diren ikasten dute haurrek bizitzaren lehenbiziko urteetan. "Beste pertsonekin eta umeekin harremanak izaten ikasteko garrantzi handiko zeregina da taldeka egiten den jokoa, bertute pedagogiko anitz baititu joko tradizionalak" dio Gurutzi Arregik.
Jaime Altuna Urtxintxa taldeko Jolas Atalaren arduradunaren hitzetan, "hizkuntzaren ikasketarekin harreman zuzena du gainera jolasak". "Horregatik euskaraz jolasteak ere badu uste duguna baino garrantzi handiagoa, hizkuntza menperatu eta harremanak ezartzeko modua ere baita", dio adituak.
Jolasa kulturaren zatia. Tradizioa ikasi, aldatu eta berritzen da, baina ikasteko umeek nork irakatsi izan behar dute. Egun, ordea, jolasaren desagerpena ez da naturala, ezjakintasunaren emaitza baizik. Hala, urteetan hain ezagunak eta unibertsalak izan diren hainbat jolas galtzen ari dira eta gurasoak esfortzu handia egiten ari dira seme-alabei berriz ere irakasteko.
Ondorioz soka-saltoa, puxtarriak eta ezkutaketa bezalako dibertimendu tradizionalak berriz ere indartzen ari dira. Joxe Jimenez Urtxintxako koordinatzaileaeren hitzetan, "garrantzitsuena umeek aukera egin ahal izatea da, hots, jolasteko dauden era ezberdinak ezagutu eta txandakatzea. Bakarrik ordenagailuarekin jolastea baina, era berean, bizilagun, anai-arreba edo gurasoekin ere harremanak izanik ikastea".
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.