_
_
_
_
Entrevista:JOXE ARREGI | 'Hemen' aldizkariaren zuzendaria | Gaiak

"Irakurle arruntak nahi ditugu, fededunak zein fedegabeak"

Euskara arloan azken garaiotan erlijioak zeukan "hutsunea" betetzeko helburuarekin, Hemen aldizkaria sortu zuen 2004an Euskal Herriko Erlijiosoen Elkarteak. Helburua ez da kristautasuna zabaltzea, Joxe Arregi (Azpeitia, 1952) argitalpenaren zuzendariaren hitzetan, "misiolari zentzuan behintzat, ez". "Barrura begira egina dago, Elizaren egiturak berritzeko helburuarekin; kritikoak baino, berritzaileak gara nahiz eta gogoeta ororen azpian kritika behar duen egon", dio argitalpenaren arduradunak.

Hizkuntzari dagokionez ere argitalpenak duen garrantzia nabarmentzen du Arregik. "Orain arte gabezi handia zegoen arlo honetan, garai batean baziren Jakin edota Zeruko Argia eta hauetan euskal kultura eta erlijioaren arteko auzonala agerikoa zen. Baina garai haiek betirako joan dira". Are gehiago, uste du gaurko egunez ez dela "batere komenigarria" kulturari mugak ipintzea. "Kulturaren aniztasunak gauza ororen gainetik behar du egon eta erlijioak ugaritasun horretan bere lekua aurkitu behar du". Hori bai, aldizkaria onuragarria izan daiteke hizkuntzaren garepenerako. "Euskaldun fededun lemak ez du gaurkotasunik, baina era berean, euskarari berari on egingo dio".

"Erlijioen arteko mugak lausotzen ari direla eta guk zubiak eraiki nahi ditugu"

Aldizkariak ez du euskara kultoa bakarrik erabiliko, baina hizkuntzaren kalitateari garrantzi handia ematen dio. "Hizkuntza zaindu egingo dugu, aberastasunez, duintasunez eta txukuntasunaz, nahiz eta aldizkaria irakurlego zabalari zuzendua egon". Pentsamoldeari gakionez ere publiko zabalarengana iritsi nahi dute. "Irakurle arruntak ere bilatzen ditugu, fededunak zein fedegabekoak eta hobe genuke guztiok horien arteko mugak gainditzen saiatuko bagina".

Joxe Arregi frantziskotarra da eta Arantzazun bizi da. Pariseko Institutu Katolikoan egin zituen Teologi Lizentziatura eta Doktoretza eta Gasteizko eta Deustuko Teologia fakultateetan irakasten du. Aldizkarian "denetariko pentsalariek" hartzen dute parte kolaboratzaile moduan, "erlijiosoak zein agnostikoak". Zenbaki bakoitzean gai monografikoa lantzen dute eta urteko lau ale zabaltzen ari dira.

Hemen dendetan salgai dago baina arpidedunen bitartez nahiago lukete aurrera egin. Orain arte 400 dituzte eta ez omen dira asko, Arregiren hitzetan. Bestela ere, Kultura Sailaren laguntzak espero dituzte eta honela egun "erlijioaren nortasun tradizionalak izaten ari den aldaketa prozesuaren lekuko hurbila" izan nahi dute. "Ez dago dudarik erlijioen arteko mugak lausotzen ari direla eta guk horien arteko zubiak eraiki nahi ditugu".

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites
_
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_