_
_
_
_
_
Entrevista:XABIER PEÑALVER | Arkeologoa

"Mairu-baratzeek baskoien lurraren mendebaldeko muga dezakete"

Doktore, arkeologo eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Historiaurreko Arkeologia Saileko kidea, Xabier Peñalver (Donostia- 1952) Pirinioetako hilobi-monumentuak ikertu ditu. Mairubaratzak Pirineotako Harrespilak izenburupean, aztarna horien guztien kokalekua eta deskribapen zehatza bildu ditu.

Galdera. Guztira 1.104 harrespili buruzko informazioa bildu duzu. Zeintzuk dira lan horren ondorio nagusiak?

Erantzuna. Euskal Herrian Burdin Garaian zen hileta munduaren adierazpidea da; esklusiboki fenomeno piriniarra izaki, argitalpen honetan monumentu guztien karta arkeologikoa egiten saiatu naiz. Ezaguna ez den arren, mugatze definitua dute, Leitzaran ibaitik hasi eta Piriniotatik zehar, Andorraraino iristen dira mairu-baratzeak. Mairu-baratzeek markatzen duten mugaketa geografikoa oso definitua dago eta mendebalderantz aurkitzen ez direnez, muga hau Baskoiak bizi ziren lurraldearen mendebaldeko mugarekin bat egin dezakeela planteatzen dut.

"Mendizaleak aurkitzaile garrantzitsuak dira eta eurekin harreman zuzena izaten dugu"

G. Zer dute mairu-baratzeek ikerketa honi hainbeste denbora eskaintzeko?

E. Burdinaren Aroa aro aldaketa baino lehenagoko azken milurtekoa da eta ikerketa hauetan hasi nintzenean, alderdi Atlantikoan ez zen, Nafarroan eta Araban bezala, garai hau ezagutzen. Beraz, zegoen hutsune hori bete beharra zegoen.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

G. Nola definituko zenuke mairu-baratzea?

E. Hileta monumentuak dira. Egitura zirkularra erabiltzen duen fenomeno espreski piriniarra da eta nahiz eta egitura hauek historian zehar toki eta helburu anitzekin erabili, erabiltzen dituzten material eta ezaugarriekin zonalde honetako fenomeno zehatza da.

G. Zeintzuk dira monumentu hauen ezaugarriak?

E. Hiru eta zazpi metro arteko diametroa dute eta harlauza edo harri blokez osatuak daude. Horrez gain, tontor altuetan daude kokatuak, orokorki urrutitik ikus daitezke eta ekialderantz goazen heinean altuera handiagotan aurkitzen ditugu. Guztiek errautsak izaten dituzte, batzuek lur gainean eta beste batzuek kutxatxoetan sartuak. Aipagarria da egitura hauek primeran eginak egoten direla, eta batzuetan taldetan egoten dira, hiru edo lau mairu-baratze elkarrekin topa daitezkeelarik.

G. Zein da mairu-baratzak bilatzeko erabiltzen duzun teknika?

E. Mendizaleak izanik, aurkitzaile garrantzitsuak bilakatzen dira askotan eta eurekin harreman zuzena izaten dugu. Pertsona hauek gure informazio iturri garrantzitsuenak izaten dira, hala nola Luis Millán edo Iñaki Gaztelu besteak beste.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_