_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Antzezleak, itxaropena eta dudaren artean

Kulturaren Euskal Planaren emaitzen zain, profesionalak kezkatuta daude euskarazko antzerkigintzaren egoeraz

Kulturaren Euskal Plana abian jartzeko zorian delarik, euskarazko antzerkigintzari eusten dioten profesionalek arte eszenikoen sektorea biziberritzeko borondatea eskatzen diete erakundeei. Eusko Jaurlaritzak kalitate maila ona eta konpainia kopuru zabala aipatzen ditu euskarazko antzerkigintzaren osasun onaren sintomatzat, baina ogibide honetan dihardutenek "egoera kezkagarria" dela uste dute.

"Une honetan, bokazioa da euskarazko antzerkigintzari eusten dion faktore nagusia, erakundeen aldetik ez baita aurrerapauso seriorik egin azken urteotan Euskal Herriko arte eszenikoan geroa segurtatzeko", esan du Patxo Telleriak. Maiatzean, euskarazko antzerkigilerik onenaren Max Saria eskuratu zuen antzezleak, Mikel Martinezekin batera han-hemenka taularatu duen Euskera sencilloaren manifiestoa obragatik. "Egia esan, oso zaila da euskarazko antzerkigintza Euskal Herrian egiten den antzerkigintzatik bereiztea, geure arteko talderik gehienek euskaraz eta erdarazko bertsioak prestatzen baitituzte ahalik eta publikorik zabalenarengana iristeko asmoz", azaldu du.

Antzezleek konpainia nazionala nahi dute, baina erakundeek formazio zentroa hobesten dute
Más información
Heroismoa eta kostunbrismoa

Telleriaren esanetan, euskarazko antzerkigintza "erromantizismo eta militantismoan oinarritutako" sektorea da oraindik ere. "Sekulako kemena behar da mundu honetan bizirik irauteko", aldarrikatu du.

Iritzi beretsukoa da Carlos Panera Maskarada taldeko zuzendaria. "Azken aldi honetan, euskarazko antzezlanak antolatzeak dakartzan arriskuak murriztu nahian, formatu txikiko obrak ugaltzen ari dira, euskarazko antzerkigintzan noizean behin agertzen diren Ama begira zazu edo Kutsidazu bidea, Ixabel bezalako lan distiratsuen kaltetan", esan du.

Maskarada duela 25 urte sortu zen, euskarazko antzerkigintza profesionalizatzeko asmoz. Urteak joan eta urteak etorri, konpainia historiko honetako zuzendariak "arte eszenikoetan lan guztia egiteke" dagoela uste du.

Eusko Jaurlaritzaren izenean, Jose Antonio Arbelaitzek, Kultur Sorkuntza eta Zabalkunde zuzendariak, balorazio baikorragoa egin du euskarazko antzerkigintzaren egungo egoeraz. "Ekoizpenari dagokionez, kalitatez nahiz kantitatez sektorea osasuntsu dagoela esan genezake, eta halaxe frogatzen dute, gainera, gure taldeek Euskal Herritik kanpo jasotzen dituzten sariek", argudiatu du, 25 urtetik gorako talde beteranoen garrantzia azpimarratuz: "Guztiz fenomeno berria da euskal kulturaren historian", esan du.

Urtez urte, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak milioi bat euro baino gehiago inbertitzen du antzerkigintza sustatzeko. Dirurik gehiena -750.000 euro- sorkuntzarako dirulaguntzetan erabiltzen da, eta gainontzekoa, difusioa hobetzeko. "Horrez gain, aldundiek eta udalek eratutako Sarea koordinatu eta Tarregakoa bezalako ferietara eraman ohi ditugu euskal antzerki taldeak", zehaztu du Arbelaitzek.

Hala eta guztiz ere, euskarazko antzerkigintza lantzen duten sortzaile, aktore eta antzerki-zuzendariek erakundeetatik ahalegin handiagoa egin beharko litzatekeela adierazi dute. "Duela 20 bat urte, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eratu zen. Zergatik ez da sortu Euskal Antzerki Nazionala?", galdegin du Telleriak.

Jaurlaritzako Kultur Sorkuntza eta Zabalkunde zuzendariaren iduriko, "antzerki nazionala baino premiazkoagoa" da formazio zentro bat abiaraztea. Antzerkigintza sustatzeko inbertsioak eta dirulaguntzak egokituz gero, antzerki nazionalak beteko lukeen zeregina "konpainia pribatuen bitartez egin litekeela" uste du Arbelaitzek.

Horretarako, Eusko Jaurlaritzak abian jarri nahi duen Kulturaren Euskal Planak Kultura eta Hezkuntza sailen arteko batzordea eratzea proposatzen du unibertsitate mailako heziketa zentro bat sortzeko aukera azter dezan. "Helburua, aktoreak, zuzendariak, antzerki-kudeatzaileak eta teknikoak trebatzeko erakunde akademiko bat sortzea da", esan du Arbelaitzek.

Eneko Olasagasti aktore, zuzendari eta ekoizlearen hitzetan, badirudi "luze gabe, arte eszenikoen eskola martxan jartzeko lehen urratsak" emango direla, baina horrez gain, ez dago argi zer ekarriko dion Kulturaren Euskal Planak euskarazko antzerkigintzari. "Itxaron egin beharko dugu plan horrek benetako aplikazio konkreturik duen ala ez ikusteko", gaineratu du.

Azkenik, taula gainean euskaraz jarduten duten antzerki konpainiek Euskal Autonomia Erkidegoko 50 antzoki biltzen dituen Sarearen funtzionamendua hobetzea eskatzen dute, "ekimen honen aurretik herri gehiagotara iristen ginelako", esan du Carlos Panerak. Patxo Telleriak "programatzaileen gehiegizko boterea" azpimaratu du, "haiexen esku baitago jendeak zer antzerki mota ikusiko duen". Ildo honetan, Jose Antonio Arbelaitzek Sareatik eskaintzen den programazioaren "koherentzia" azpimarratu du. Eragile pribatuek antzerkia programatzeari utzi diotenetik, Sarea da, Arbelaitzen aburuz, euskarazko antzerkigintzak "duintasunez irauteko" duen aukera bakarra.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_