_
_
_
_
Reportaje:

Jakintzaren neurria

Euskal Herriaz eta munduaz jakin beharrekoak bildu dituzte curriculum bakarrean

Euskal Herriko pertsona kultu batek Euskal Herriaz eta munduaz jakin beharko lukeena finkatu eta "Euskal curriculuma: Kultur ibilbidea. Herritik mundura eta mundutik herrira" izenburuko liburu mardulean bildu du Xabier Garagorrik, Ikastolen konfederazioaren mandatuz.

Ekimenak Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso zuen eta ikerketa prozesu luze baten ostean 700 orrialdeko liburua argitaratu du egileak. Liburuan biltzen den informazio guztia baliagarria izan daiteke eskola nahiz unibertsitate ikasleentzat, baina era berean, oso erabilgarria da familiarentzat, komunikabideentzat, kultur talde eta, oro har, hezkuntza arloa dihardutenentzat. Hala, lan honek erreferentzia izan nahi du hezkuntza arautuko eskolek eta unibertsitateak beraien euskal curriculuma definitu dezaten, baina baita ere, Garagorriren beraren hitzetan, "heziketa funtzioa betetzen duen edonorentzat, eta oro har, kontsultarako iturri bezala".

Idazlearen arabera, "lanak munduaren inguruko informazioa emateaz gain, Euskal Herrian bizi eta bere burua euskalduntzat duen edonork gutxienez ezagutu behar dituen gertaera eta kontzeptuak, egiten jakin behar dituen prozedurak eta lortu behar dituen trebetasunak zehaztu nahi ditu". Euskal Curriculumak honako galdera honi erantzun nahi dio: zer jakin beharko luke munduaz Euskal Herrian bizi den pertsona kultu batek. Euskal kultura espezifikoaz gain, mundua ere hartzen du eta bi eremu geografiko hauek erlazionatu nahi ditu, horregatik izenburuan jasotzen den "herritik mundura eta mundutik herrira" leloa.

Hala, 1996. urteko Ikastolen Elkarteko III. Batzarrean, Pedagogia Plan Nazionala egiteko erabakia hartu zen eta beste egitasmoen artean Euskal Curriculuma egitea onartu zuten. Agindu hau betetzeko proiektua hainbat urratsetan banatu behar izan zen eta prozesu luzea izan da: lehenengo, egoeraren diagnostikoa eta egitasmoaren marko teorikoa eta plangintza estrategikoa prestatu ziren. Horretarako, beste herrietako curriculumak aztertu eta aintzat hartu zituzten, euskal bertsioan bildu behar zen materiala zehazteko xedez.

Ostean ezagutza nola antolatu erabaki behar izan zuten. Xabier Garagorriren aburuz, "antolaketa egokia topatzea ez zen erraza izan baina azkenean gure herriko hainbat adituren ahots eta iritziak biltzea erabaki genuen". Lanaren egileei " pertsona bakoitzaren ikuspegi osoa jasotzea" interesatzen zitzaien, eta ardatz moduan "pertsonaren garapena, gizabanako gisa eta gizartekide gisa, nahiz izadi kide gisa" jaso nahi zuten. Gizabanakoak, gizarteak eta izadiak joan etorri estuan osatzen duten kate horren jira biran hamar gai multzo bereizi zituzten eta horiek, berriz, 50 gaitan banatu. Jakintza arlo horietan adituak direnak aukeratu zituzten beti ere, Euskal Herri osoko ordezkaritza jasotzeko asmoz. Guztira 63 adituren iritziak jaso dituzte liburuan. Honen emaitza, hala, oraingoz euskara hutsezko 700 orrialdeko liburuan bildu dute -jada ingelesera, frantsesera eta gaztelaniara itzultzen ari dira-. Ostean, lau hizkuntzak jasoko dituen CD Rom bat ere egiteko asmoa dute.

Guztientzat

Proiektuaren bultzatzaileek beste faktore garrantzitsu bat izan dute gogoan lana aurrera eramateko orduan: egungo lan esparruak exijitzen duen birziklaia. Horrek hezkuntza arloan ere badu eraginik, irakaskuntza planak lan merkatuaren ezaugarriak kontuan hartu behar baitituzte.

Beraz, lana eskola mundura ere moldatzeko asmoa du Xabier Garagorrik. Kontsultarako erreferentzia den Euskal Curriculumetik, hainbat liburu desberdin aterako dituzte eta horien artean derrigorrezko hezkuntza bukatzen duen gazte batek jakin beharko lukeena bilduko duena ere sortzeko asmoa du autoreak.

Ildo horretatik, derrigorrezko hezkuntza amaitzen duten ikasleek jakin behar duten gutxienekoa edo minimoa zehaztu nahi du autoreak, eta horrek Iparraldean, Nafarroan nahiz Euskal Autonomia Erkidegoan izan behar du baliagarria.

Euskal Curriculumak lehenbiziko pausoak eman ditu eta lanaren lehen zatia egina da. Hala ere, etorkizunean jarraipena izango duen lana da.

Eguneratu

Kultura etengabe berritu behar den arloa denez eta gizarteak egun mugikortasun ikaragarria izanik, Euskal Curriculuma ere etengabe gaurkotu beharko da. Hala, kultura eta hezkuntza alorrean, sektore indartsuak izanik, lankidetza bideak ireki beharko lirateke, eskolak eta heziketa prozesuan parte hartzen duten gainontzeko eragileak harreman sare honetan sar daitezen.

Horrez gain, belaunaldiz- belaunaldi zabaldu behar den jakintza hain zabala izanik, lanak oinarrizko konpetentziei emango die lehentasuna. Hala, hezkuntzaren alorrean ere oinarrizko konpetentzia hauei ematen zaie garrantzia: ikasteko ahalmena, gaitasun kognitiboak eta hizkuntzak ikasteko gaitasuna, besteak beste.

Xabier Garagorriren hitzetan, "zeharkako jakintzak dira eta ikaste arlo guztiekin zerikusia dutenak izanik, unibertsalak dira eta denok ikasi behar ditugu". "Oinarriko konpetentzia hauek ikasteko garaia eskola denez", erantsi du egileak, "garrantzi handia emango diegu eta beste hainbat gairekin ere harremana dute".

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_