"Zientzia-fikzioa eta eleberri poliziakoak idatzi nahi ditut"
Gazte samarra da Fernando Morillo (Azpeitia, 1974) baina halere sari aipagarriak irabazi ditu: CAF-Elhuyar, Donostia Hiria, Igartza eta gazte literaturako arloko Euskadi Saria. Filosofia eta Fisika ikasitakoa izanik, thriller zientifiko entretenigarria josi du Gloria Mundi (Elkar) nobelan. Mundu Gerratik abiatuz, Donostiako Physics Centerrera egiten du salto korapiloak, Einstein eta Pedro Miguel Etxenike literatur pertsonaiak bihurtuz. Lanak Augustin Zubikarai saria jaso du. Orain, nobela gaztelaniaz berridazten ari da Fernando Morillo bera.
Galdera. Asimov handiaren antzera, fisikaria eta idazlea zara zu?
Erantzuna. Gazte nintzela oso gustuko nuen Asimov. Berak den dena oso argi azaldu izan du, dibulgatzeko dohai itzelak zeuzkan, oso kontzeptu abstraktuak erraz azaltzen zituen. Eta Aristotelesen antzera jakintsua zen, historia, zientzia-fikzioa edota bibliaren inguruko liburuak idatzi baititu.
"El código Da Vinci bezalako liburuak oso sinpleak dira, baina aldi berean bikain egokituak daude"
"Asimov gustuko nuen, dibulgatzeko eta kontzeptu abstraktuak azaltzeko berezkotasuna zuen"
G. Zure kasuan, dena den, fisikarena aitzakia da, edo dibulgaziorako grina zenuen nobela idazterakoan?
E. Egia da zientzia dibulgazioa ez dudala asko egiten, nahiz eta zientzilarien inguruko pasarte gehienak egia izan. Bestetik, nobelaren egitura sinplea da, polizia trama sinplea.
G. Thriller, zientzia-fikzioa... Zein generotan kokatuko zenuke?
E. Zientzia-fikzioa beti ikusten dugu hegazkin espazialekin lotuta. Nobela hau ere bada zientzia-fikzioa eta thrillera, zientziaren historiaz jantzita.
G. Ez al da atrebentzia larria Einstein nobela-pertsonaia bihurtzea?
E. Txikitatik miretsi izan dut Einstein, oso gertukoa sentitzen dut. Horrela imajinatzen nuen. Etxenike ere agertzen da eta berari ongi iruditu zaio.
G. Utopia ukitua ere badago liburuan, zientzilariek batu eta ustez gerra atomikoaren kontra jardun zuten garaiaz. Gaur egunera ekarri nahi izan duzu utopia hori?
E. Bigarren Mundu Gerraren ostean izan ziren zientzilarien arteko ardurak bonba atomikoek eragindako kaltea ikusi eta gero. Zaila izango zen, dena den, halako bilerak egitea gobernuaren kontroletik kanpo. Eta nobelan haien lekukoa Donostiako neska zientzilariak hartzen du, neurri batean.
G. CIA Donostian, Echelon Interneteko komunikazio oro espiatzen duen Estatu Batuetako sare erraldoia, Gulag delakoa eta Euskadiko giro politikoa. Kontrolpean bizi garela pentsa dezake irakurleak. Hori isladatu nahi al zenuen?
E. Echelon existitzen da, baina nik ez dakit zein neurritan gainerako guztia egia den. Zientzilarien inguruko pasarteak errealitateari lotzen saiatu naiz baino gainerakoa fikzioa da, existitzen diren datu eta lekuak tartekatuz. Donostiako International Physics Center, esaterako.
G. Gaztelaniaz eta ingeleses thrillerrak dira libururik salduenetan ospetsuenak. Euskaraz, aldiz, ez da halakorik. Aitzindari al zara genero honetan?
E. Egia da jendeak oso gustuko dituela halako istorioak eta euskaraz bakarren bat baino ez dago. Nik zientzia-fikzioa, thrillerak eta nobela poliziakoak irakurri eta idatzi nahi ditut euskaraz. Dena den, gazteentzako kontakizunak ere egin izan ditut, baita Leonardo da Vinciren biografia ere.
G. Gloria Mundi itzultzen zabiltza. Ez dizu ikararik ematen zuk zeuk egiteak?
E. Eskaintza egin zidatenean onartu egin nuen jakinda itzulpena egiteaz gain nobela biribildu beharko nuela, berridatzi, datu gehiago sartu. Neuk eginbeharreko lana, beraz. Thriller-etan ezinbestekoa da istorioa primeran apaintzea. Codigo da Vinci eta halako liburuak irakurri eta konturatzen naiz eskema erabat sinpleak direla, baina era berean nobelaren aurkezpena itzela da, ezin hobeto egokitua eta horrek erakartzen ditu irakurleak. Gainera, nik erdara dut ama-hizkuntza.
G. Ingelesera itzultzeko eskaintza ere izan zenuen.
E. Bai, baina nahiago izan dut itxarotea, ea gaztelaniazko bertsioak zer nolako harrera jasotzen duen.
G. Nobela ulerterraza egiten saiatu zara. Ba al dago euskaraz eta fisika gaiaz hizkuntza konplikatuago erabiltzerik?
E. Gauza bat da erabiltzen den hizkuntza eta beste bat akademikoa. Hitzak, termino fisikoak eta abar euskaraz ere badaude baina kontua da irakurketa erraztea eta era berean fisikaren nondik norakoak ongi azaltzea, dibulgazio lana egitea. Hori da zailena.
G. Itzulpenak egiteko eskaintza ugari jaso berri dituzu, ez da ala?
E. Bai, egia da. Diotenez, idazle edo itzultzaile askok ez du bere burua jantzita ikusten fisikaren inguruko euskarazko itzulpenak egiteko. Bestetik, fisikariek ez dute nahi izaten itzulpenetan aritzea.
G. Sari ugari irabazitakoa zara. Zer deritzozu lehiaketen inguruan sortu den eztabaidari?
E. Erabat aldekoa naiz, eta kontrakoa dena nahikoa du sarietara ez aurkeztea. Niri bidea zabaldu didate.
G. Liburu berririk baduzu buruan?
E. Uste dut pare bat urte pasako direla nobela berri bat serio idazten hasi aurretik. Eta ez dakit lehiaketetara aurkeztuko naizen ala ez. Baliteke.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.