_
_
_
_
Tribuna:LIBURUAK | Gaiak
Tribuna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las tribunas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Mugaren poesia

Edu Zelaieta (Gasteiz, 1973) ezaguna da hainbat sari irabazi dituelako, eta Elkarlanean Fundazioak ematen duen beka lortu ondoren, liburu berria argitaratu du: Mugaldekoak.

Idazleak badu ezaugarri nabarmena bere lanetan beti agertzen duena: gai nagusi baten inguruan egiten ditu poemak, beraz, lehendabizi proiektua dagoela dirudi, edo behintzat liburuak mantentzen duen batasun haria, eta ondoren, idazketa. Horrela gertatzen dela hemen ere soma dezakegu, elementu autobiografikoari eutsiz mugaldekoen bizitza eman du aditzera, mugak eta marrak zer adierazten duten esploratzeko idatzitako liburua dela esan dezakegu.

Eta lehendabiziko parteak gai hori aditzera datoz: mugak daude pertsonen artean, mugak herrien artean, eta kontrabandoa. Aspaldiko poeta katalanak, Vicenç Altaiok, esan zuen moduan idazlea ideien kontrabandoan dabil. Eta horrela ari da Edu Zelaieta ere, bere Baztan aldeko mugetatik, gaurko mundu globalak zabaltzen dituen mugak aztertuz, hemendiko mugetatik Mundu guztiko mugetara, denak zein okerbidekoak diren adieraziz.

Baina Altaió abangoardiako poeta zen, eta Zelaietak nahiago du mundu estetiko desberdinen korapiloa egin eta desegin. Autobiografia maite du batzuetan, besteetan hitzaren lilurak bultzatzen du idaztera, joera linguistikoa nabarmenduz, paralelismoak osatzen du beste zenbaiten poema, pentsakizun lerratuz...

Testuan barrena bada poema gogoangarria, hain zuen ere Gasteizko kalean kokatzen diren etorkinen denda eta negozio desberdinez osaturikoa. Kalean barrena doala aurkituriko poema dirudi horrek.

Baina asmoen planteamenduetan zuzen badabil Edu Zelaietaren poesia, batzuetan praktikak ez dio erantzuten aldez aurretik jarritako moldeari. Eta arazoa begiradan dagoela uste dut. Oso poesia deskriptiboa egiten du, kanpotik begiratzen duena, eta esanahia garbia bada ere, kanpotik emana dago, proiektu nagusi horretan eta testuak hasiera polita badu ere, intuizioak agintzen baitu maiz, gero idazleari kosta egiten zaio poesiaren nondik norakoa ongi jarraitzea, eta bukaera aldera xume bihurtzen da testua, hitz jokoa besterik ez denean.

Edu Zelaieta: Mugaldekoak. Susa, Zarautz, 2004, 76 orrialde.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_