_
_
_
_
GAIAK
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Udara

Iritsi da udara, isil-isilik, zarata handirik egin gabe, eta hiriak, hiri pintatu berri honek, lekua egin dio. Ahotsak ugaritu dira hirian, hiri ponpoxo honetan, eta hitzen sinfoniak argitu egin du zeru iluna, ohikoa dugun sabai grisa urdinduz. Inoiz baino elkarrizketa lasaiagoak entzuten ari naiz, gizateriarekin adiskidetzen duten horietakoak. Ohartu naiz gure artean galderak egiteko gaitasuna badagoela eta horretarako ez dela inolako prestakuntza berezirik behar: zaletasuna eta erantzunak norberak dituela jakitea

Nik uste nuen gizarte modernoek (eta ongizate gizarteak, bereziki) elkartasun-sareak ahuldu egin zituztela, balore konpartituei eta konpromiso sozialari oinarria kenduz. Ba, ez. Udara honetan asmo onak gehitu egin dira gure artean, bakoitzak bere mamuari irteera bilatu nahirik edo. Baina ez dago kuidadorik, neguak, ikastaro politikoak edo beste edozein motatako egunerokotasunek utziko dituzte gauzak haien lekuan: betikoan, geldo-geldo, lozorroan. Hurrengo udaran, urtero bezala, izango dute berriro loraldia.

Irribarreak ere sasoi honetako sintoma dira, gaitz sekretu baten adierazgarri, itxaropenaren ispilu trukatua. Azken finean, gizabanakoaren prozesua aurrera eramateak komunitatearekiko konpromisoaren konpentsazioa eskatzen du, eta irribarrea horren seinale garbiena dugu.

Eta garai berriaren lekuko festa zoriontsu eta zaratatsuak dira, horiek ere urtero iristen direlako, iheslaria bere sorlekura ailegatzen den bezala. Hona hemen arrazoia eta pasioa biltzeko gai den gizaki alaiaren gaitasuna, elkarlanean aritzeko abilezia. Gizonek eta emakumeek, borondatea eta adorea medio, proiektu komunak sarritan eraiki dituzte, ingurunea bereganatuz eta gertakariei erantzunak bilatuz. Ondorengo hilabeteetan zapuztuko badira ere, hiria, hain irribarretsu agertu nahi izaten duen hiri hau, alaitasun osoz agertuko zaigu asteotan.

Haur jolasak ere, kolore anitzez apaindutako haurren jolas anitzak, barra-barra ageri dira, inozentziaren gordailu izaten jarraituz. Badakigu, hala esaten baita, oraingo umeek gauza gehiegi dutela gure hirian, ongizatearen hiri honetan, behar bezala apreziatzeko. Baina, ze arraio, zirrara sortzen digute espaloietan barna aritzen garen bitartean, eta inoiz irudimena piztu ere.

Hala ere, batzuetan, hemengoa ez banintz bezala sentitzen naiz, urrutikoa, kasik inongoa. Horrelakoetan hiri hau atzerrikoa iruditzen zait, nire burua bezain arrotza. Identitateek zentzua ematen digu, eta guk, banan-banako prozesuaren bidez, haiek eraikitzeari ekiten diogu. Orduan protagonista sentitzen naiz eta, bat-batean, diasporakoa naizela ohartzen naiz, Jerusalem berritura inoiz bueltatuko den olim hadashim euskalduna. Eta hiria amesten dut berriro, prometatutako lurra bailitzan, eta betiereko itzuleran murgiltzen naiz, izana eta nahi izana korapilatuz, kanpoan eta barruan kokatuz.

Halakoa da ni bizi naizen hiria eta halakoak dira haren egitasmoak. Eta hiriko sinismen moralari esker badakit elkartasun politikoaz, herritargoaz edo gizartearen barruan justutzat hartu beharreko arazoez hitz egiteko, ezinbestekoa dela komunitate horretan errotuak dauden balore konpartituak kontuan izatea.

Horregatik, pentsamendu baten balioa pentsamendu desberdinak integratzeko duen gaitasunean dagoela ohartu naizenean, lasaitu egin naiz. Orain badakit istorioak ez direla objektiboak, ezta zentzu bakarrekoak ere: istorioak interpretazioak besterik ez direla. Horrela, istorio jakin baten aurrean beti ikuspunturen bat nabarmendu egiten zait, eta ikusmolde hori baieztatzen duten datuak gehiago erabiltzen ditudan neurrian, interpretazio hori zalantzan edo kolokan jartzen dutenak zokoratu egiten ditut.

Agian gure izaera ezin da aldatu eta egonkorra da, eta, jatorrizko espaziorik gabe, denboraren garrantziaz aritzea bakarrik ez zaigu geratzen. Hortaz, malgutasun pragmatiko eta eraginkorrari lotuko gatzaizkio, eta iraganetik prometatutako lurreko gatza gordetzen jarraituko dugu. Ba al dago plan hobeagorik?

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_