Gizakiaren zitalkeriaz
Blackout izeneko nobela argitaratu berri du Xabier Montoiak, Hilen bizimoldea trilogiaren bigarrena. Lehenak Hezur gabeko hilak hartu zuen izena 1999an. Hark kontatu zituen Jean Etxegoien soldadu miarriztarraren zorigaitzak Gerla Handian. Hark ere Frantzia eta Ipar Euskal Herriko XX mendeko historiaren ikuspegi bat zabaltzeaz gain, nobela biotan edo trilogian zehar egongo zen gai nagusia iradoki zuen: gerra da gizakiontzat eremurik latzena, gizalegea erabat hausten duena eta pertsonok barruan daramatzagun alderik ilun eta makurrenak krudelkeriaz azalarazten dituena. Horrela adierazi zuen trilogia zabaldu zuen Ellioten The Waste Land liburuko poema batek.
Blackout nobelan Etxegoien berriro dugu protagonista. Oraingo honetan naziek okupatutako Parisen. Adinaren zama hasia da sentitzen eta beste sasoi bateko idealismo apurraren arrastoa ezabatu zaio. Kirol-kronikak egiten ditu egunkari batean eta nazien okupazioan ordura arte bizitzaren asmoak betetzeko izan ez duen aukera ikusten du.
Horregatik lerratzen da okupatzaileen alde, bat egiten du Frantziako kolaborazionistekin. Horri esker egunkariko zuzendariorde egiten dute. Ez da baina testuinguru horretan egiteraino heltzen den gauza bakarra. Edozein makurkeria erabiltzeko prest egongo da desiatzen duen emakumea bereganatzeko, Miller izeneko emakumea, judu aberats baten emaztea.
Nobela osoa da Etxegoienen eta berorren lagunen jokabideen azalpena, noraino gizakia izan daitekeen hain zuria eta zitala egoera latz batean, nola besteen minari esker berez ilunak eta gizajoak diren pertsonaia batzuk heltzen diren ustezko botere batera. Aprobetxategien festa da, unean uneko egoeran mugitzen dakitenena. Baina hasierako festa ilunduz doa erabateko blackout gertatzeraino. Alemanek gerra alde duten bitartean, Etxegoieni eta bere hurkoei dena ongi joango zaie, orden berriari erabateko fedea aitortuko diote. Aitzitik, gerra galdu ahala nork bere konponbidea aurkitu beharko du, batzuek egindakoa zuritu betiko legez jarraitzeko, Etxegoienek, ostera, inolako autokritikarik egin gabe ospa egingo du egoera berriak ekarriko dituen baldintzetara egokitzearren. Azken batean gerra beste geraleku bat baino ez da izan, bere alde profitatzen jakin duena.
Xabier Montoia. Blackout. Susa, 2004.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
La Cámara de Representantes rechaza dos propuestas para impedir a Trump lanzar un ataque unilateral contra Venezuela
Los campesinos amagan con revivir las protestas en México por los precios de las cosechas
Kylian Mbappé tampoco puede librar en Talavera: “Ha sido decisivo, por eso lo hemos mantenido”
El Baskonia sigue fuerte en el Buesa y suma una victoria de prestigio ante AS Monaco
Lo más visto
- La población de pumas de la Patagonia se dispara gracias a una presa inesperada: los pingüinos
- El Supremo ordena al ex fiscal general el pago de la multa y la indemnización a la pareja de Ayuso que le impuso al condenarle
- El Gobierno de Mazón pagó 107 millones de euros más a Ribera Salud al aumentar su aportación por ciudadano
- Elon Musk, más cerca de ser el primer hombre en alcanzar una fortuna de un billón de dólares
- Víctor Manuel, músico: “El capital tiene que rectificar, nunca pensé que fueran a ser tan voraces”




























































