_
_
_
_
Gaiak

Laurogei urteko bidea

Munduan ezagutzen den lehen komiki aldizkaria Robert F. Outcaltek 1896an sortutako The Yellow Kid izan zen. Hamaika urte geroago, Victor Iraolak euskarazko lehenengo istoriotxoak plazaratu zituen Baserritarra aldizkarian. Baina euskarazko komiki bat sortzeko lehen ahalegina ez zen bideratu 1923ko maiatza arte, duela zehazki 81 urte.

Iruñeko kaputxinoek haurrentzako euskara hutsezko komiki bat sortzea proposatu zioten orduan Euskaltzaindiari. Zoritxarrez, arrazoi desberdinak medio, "umeentzako euskal ingitxo" hura ez zen inoiz argitaratu. 1926an, Argia astekariak Txistu izeneko pertsonaiaren abentura grafikoak argitaratzeari ekin zion, eta hurrengo urtean, aldizkaritik aparte banatzen hasi zen. Hamabi ale besterik ez ziren plazaratu, baina horietatik ez zaigu bat bera ere iritsi gaurdaino.

Hasierako komiki eta istoriotxo haiek helburu pedagogiko argia zuten, eta testuaren bidez igortzen ziren mezuek irudiek baino garrantzi handiagoa zuten. Oraingo komikietan horren ohikoak diren "globoak" oso gutxitan agertzen ziren orduko binetetan, eta normalean, azpiko testuaren osagarri gisa. Horren adibide garbia ditugu, Euzko Deya kultur aldizkarian 1916an argitaratu ziren Teles eta Niko izeneko haur bikotearen kontakizunak.

Aitzindariak

Errepublika garaian, Txistu berrargitaratzeko asmoa egon zen, baina ahalegina ezerezean geratu zen azkenean. 1935ean, Poxpolin izeneko euskara hutsezko bigarren komiki aldizkaria agertu zen Tolosan, Ixaka Lopez Mendizabalen eskutik. Istoriotxo batzuk Madrilgo TBO aldizkariari erosi eta euskarara itzulitakoak ziren, eta beste batzuk, John Zabalo Txiki marrazkilari donostiarrak landutakoak. Alabaina, gerraren hasierak Poxpolin-en desagerpena ekarri zuen.

Gerra osteko lehen haur aldizkaria, Umeen Deia izenekoa, 1959an atera zen Iruñean, Felipe Murieta apaizaren ahaleginari esker. Ordurarte, Iparraldeko Pottolo izan zen euskaraz plazaratu zen haur aldizkari bakarra, tira komikoak ere biltzen zituena.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Ildo honetan, euskaraz argitaraturiko hirugarren komiki aldizkaria Kiki-Kili izan zen. Jose Antonio Retolaza apaizak sortu zuen Bilbon, 1966an. Hamaika urte geroago, Ipurbeltz publikatzen hasi zen, Erein argitaletxearen babespean eta Julen Lizundia, Anjel Lertxundi, Antton Olariaga eta Jon Zabaleta bezalako kolaboratzaileen laguntzaz. 90ko hamarkadan, Xirrixta eta Kometa agertu ziren.

Helduentzat euskaraz publikatu ziren lehenengo komiki aldizkariak Gomiki 2, Ehun kilo eta Alde izan ziren, 70eko hamarkadan. 1975ean, Komikia azaldu zen, Anaitasuna aldizkaria eta Lankide Aurrezki Kutxaren elkarlanaren bitartez, eta 80ko hamarkadan, Habekomik, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak sortua.

Azkenik, 1988ko neguan, Napartheid izeneko komiki aldizkari alternatiboa jaio zen Iruñean. Hortxe trebatu dira, besteak beste, Asisko Urmeneta eta Patxi Ugarte. Durangoko Comiclub aldizkariak ere euskarazko istoriotxo batzuk bildu ditu 1995az geroztik.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_