_
_
_
_
GAIAK

Lopez de Gereñu idazlea omendu du Eusko Ikaskuntzak

Eusko Ikaskuntzak omenaldia egin zion ostegunean, XX. mende osoan Arabako historia, tradizioak, toponimia, kondairak, umeen jolasak eta botanika ikertzen jardun zuen Gerardo Lopez de Gereñu euskaltzain, idazle eta historialariari.

Ekitaldia kanpai-jotze batez hasi zen Arabako mendialdean kokatuta dagoen Apinaiz herriko elizan. Lopez de Gereñuren aldeko meza entzun ondoren, Jose Maria Vélez de Mendizabal idazle aramaioarrak historialari gasteiztarraren lan eskergari buruzko hitzaldia eskaini zuen.

Omenaldi ekitaldi honen jarraipen gisa, ekainaren 12an, mendi ibilaldia egingo da Izkiz parke naturalean, Lopez de Gereñuk naturarekiko izan zuen jakinminaren oroimenez.

Han-hemenkako ibilaldietan, Lopez de Gereñuk ehunka argazki atera zizkien Arabako landareriari eta mendialde nahiz ordokiko zokondo eta monumenturik ikusgarrienei. Horietako batzuk Apinaizen bertan daude ikusgai, ikerlariaren omenaldirako antolatu den argazki erakusketa xumea medio.

Gerardo Lopez de Gereñu 1904ko apirilaren 23an jaio zen Gasteizen, baina gazte-gaztetatik, Apinaiz herriari lotuta igaro zituen ikerlari bizitzako urterik gehienak. "Denboraldi luzeak egiten zituen herrian, eta denetariko materialak biltzeari ematen zion hona etortzen zen bakoitzean", gogoratu du historialari zenaren lagun min Florenzio Arza apaizak.

Autodidakta

Lopez de Gereñu Arabako herri kulturaren ikerkuntzan aritu zen buru-belarri. Gauza asko hutsetik ikasi behar izan zituen, autodidakta moduan, baina orduko ahaleginen emaitzek ikerlari askoren zeregina erraztu dute.

Joxemiel Barandiaranek zuzentzen zuen Eusko-Folklore-ko urtekarietan, Arabako toponimiari buruzko idazlan ugari argitaratu zituen, eta Araba osoan egindako ikerketa-lanen emaitzak liburu andana batean utzi zizkigun betiko idatzirik, besteak beste, Botánica popular alavesa, Voces alavesas edo Calendario alavés izenekoetan. 1964 urtean, Euskal Herriko Adiskideen Elkarteko kide bihurtu zen, eta 1979an, ohorezko euskaltzain izendatu zuten.

Iraganari buruzko jakinahia bere alaba Maria Pilarri eta, batez ere, Gerardo semeari kutsatu zien. Lopez de Gereñuren semea, Arabako tradizioen ikerlari sutsua ez ezik, Etniker-Araba taldearen sortzaile eta Eusko Ikaskuntzako lehendakariorde ere izan zen.

Alabaina, bizitza ez zitzaion batere samurra gertatu Apinaizko jakintsuari. 76 urte zituela, alargun geratu zen, eta bederatzi urte geroago, 1989ko urtarrilean, semea galdu zuen betiko. Behialako familio giro zoriontsuaren nostalgiaz, Gerardo Lopez de Gereñu Gasteizen hil zen 1992ko abenduaren 2an.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_