_
_
_
_
Entrevista:RICHARD ZARATE | Euskaltzalea | Gaiak

"Mikelek batua nahi zuen, baina hizkuntza prefabrikatu gabe"

Duela 25 urte hil zen Mikel Zarate. Idazle, irakasle, apaiza, bertsolari eta, guztiarenen gainetik, kontalari zenari omenaldia eskaintzen ari zaio Lezamako jaioterria, haren lanak eta bizipideak ezagutzera emateko. Richard Zaratek (Lezama, 1951) bere anaia Mikel zenarekin izandako hizketaldi luzeak dakartza gogora, euskararekiko kezkak eta batuaren sorrerak sortu zizkion pozak eta itxaropenak.

Galdera. Poeta, nobelagile... Zer zen benetan Mikel Zarate?

Erantzuna. Idaztean, erraztasun handiagoa zuen poesian, baina kontalaria zenez gero, prosan hobeto aritzen zen, nik uste. Ederki zekien gauzak esaten, bai ikasleei baita baserritarrei ere. Elizako sermoiak oso interesgarriak ziren berarentzat. Liturgietan aztertu zituen euskalkiak.

G. Berak argi zeukan idazlea izan nahi zuela?

E. Gaztetik zeukan poeta eta idazle grina. Eguneroko bat ere idatzi zuen, den-dena aipatuz, laneko kontuak, zein liburu euskaratu nahi zuen...

G. Meza liburu bat izan zen argitaratu zuen lehen lana.

E. Bai, hala da. Editorialak berarekin fidatu ez eta, aitak emandako diruaz -orduko 12.000 pezeta inguru- euskaratu zuen eliz-liburua, eta kaleratu.

G. Teknika eta estiloaz gain, euskara bera zen ardura ziona.

E. Apaiz sartu eta Mallabira joatea eskatu zuen, baserri eta bertsolariz inguraturik egoteko. Mallabia eta Txorierrin konturatu zen euskalki guztiek zutela aberastasuna, baina, era berean, batuketa premia zegoela, baina euskara prefabrikaturi ihes eginez.

G. Nola hartu zuen batuaren inguruko Arantzazuko Biltzarra?

E. Oso gustura. Handik aurrera, nabaria izan zen biltzarraren eragina bere obra guztietan. Batua derrigorrezkoa zela ikusten zuen, baina Gipuzkoan zein Bizkaia edo Iparraldean ulertzekoa. Mikelek errazagoa ikusten zuen bizkaieran hizkuntzaren enborra, baina oso gustuko zuen gipuzkeraren doinua. Batua konplikazio handirik gabe egingo zela uste zuen. Halere, puristekin eta euskalki hutsen aldekoekin, borroka latzak izan zituen.

G. Zerk bultzatu zuen zure anaia Bizkaiko idazleen bilduma egitera?

E. Horrelako bildumarik ez zegoela ikusita, elizetan eta dokumentazio bila aritu zen. Halaxe topatu zituen Kirikiño, Aita Santi Onaindia, Aita Lino Akesolo eta abarren lanak.

G. Guztira, 18 liburu ditu kaleraturik, ezta?

E. Bai, Utopiaren fantasian eta Bilbo irribarrez hil eta gutxira argitaratu genituen. Orain, Etorriaren zorabioz kaleratu dugu.

G. Liburuez gain, kantak ere idatzi zituen.

E. Oskorriren Aita semea edota Mocedadesen Zure begi ederra Mikelek idatzi zituen, besteak beste. Behin, Camilo José Celarekin topo egin zuen topo eta honek euskara hizkuntza pobrea zela bota zion. Mikelen erantzun zion, euskaraz negar eta barre erdaraz bezala egiten dela.

G. Nola ikusten duzu Mikelen heriotzaren 25. urteurrenari begira antolatu den omenaldia?

E. Lezamako Zorrizketa elkarteak bultzaturiko omenaldi hau aukera ona izan daiteke Mikelen obra eta bizia ezagutarazteko.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_