_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Arrantzaleak kortsario

'Euskal Piratak' liburuak itsas-lapurretaren erosotasuna hautatu zuten XIV. mendeko arrantzaleen historia bildu du

Atzera egiten duena neuk garbituko dut. Aurrera mutilak!". Horrela xaxatu omen zituen Hedaiako Pellot kortsarioak bere gizonak Lovely itsasontzi ingelesari eraso egin aurretik. Esaldia bera asmakizuna izan liteke baina ederki balio du piratek XIV. eta XVIII. mendeen artean bizi izan zuten giroa islatzeko. Bizimodu garratza, une batez aberasteko aukeraz baina urkaturik bizia galtzeko arriskuaz. Euskal Herrian, gehienek beste bide bat aukeratu zuten: erregearen alde jardutea, kortsario bihurtuta.

Itsasora begira bizi izan den heinean, Euskal Herriaren historia pirataz eta kortsarioz josita dago. 1304. urtekoa da harrapakari hauei buruz aurkitu den lehen erreferentzia idatzia, baino izen-abizenez ezagutzen diren lehen piratak XV. mendearen hasierakoak dira: Pedro de Larraondo eta Anton de Garay. Ezagunenen artean, berriz, iparraldekoak, Lafitte edo Michel, le Basque, esaterako.

Ezin da esan, dena den, pirata ugari egon zenik geure artean. Beste kontu bat da erregearen onespenaz itsas-lapurretan aritu ziren arrantzaleak, kortsarioak, alegia. Piratek bazekiten harrapatuz gero urkatu egingo zituztela. Kortsarioei, aldiz, harrera beroa egiten zieten, ohore handiz, harrapakaria banatu aurretik.

XVI. mendean, 9.000 arrantzale inguru zeuden Euskal Herrian, eta horien erdiek kortsario lanetan ziharduten. Donostiak 141 armadore eta 300dik gora itsasontzi zituen 1622. urtetik 1697.era bitartean, eta bertako kaietan, 150 kortsario-ontzi amarratu ohi ziren. Baionan ere 200 kortsario bizi omen ziren.

Elea argitaletxeak Euskal piratak izeneko liburuxka plazaratu berri du, euskaraz eta erdaraz, gizon ausart haien bizi-giroa ezagutarazteko asmoz. Iñaki Mendizabalek egin du testua, eta marrazkiak Asier Sanzen ardura izan dira. Dokumentazio lana itzela egin dute errealismorik gorriena isladatzeko. Egileen hitzetan, egungo Euskal Herria ez dago ulertzerik piratek eta kortsarioek ekarri zuten aberastasuna gogan hartu gabe. Gaurko diru beltzaren parekoak dira orduko itsas-harrapakinak.

Garai haietan, mundu osoan ezaguna zen euskaldunek itsasoan ibiltzeko zuten trebezia. 1372. urteaz geroztik, Ternuara abiatzen ziren bale okelaren bila, eta haien artean, ohikoa zen zortzi bonbarda (kanoiak), 12 ezten-haga gizon bakoitzeko eta hainbat xabalina eta lantza eramatea baleak harrapatzeko erabiltzen zituzten arrantzontzietan.

200 tona inguruko ontziak ziren, eta barruan, 50 bat gizonek hilabeteetako bidaien arriskuei aurre egin behar ohi zieten. Bizimodu haren latza ikusirik, ez da harritzekoa, gerra pizten zen bakoitzean, kortsario-patentea hartu eta erregearen etsaien kontra borrokatzea, harrapakinen erdiaren truk.

Garai hartako izen batzuk aipatzekotan, Lafitte lapurtarra azpimarratu behar genuke. Ziburun sortu zela esaten da, baina batzuek Haitin jaiotakoa zela diote. Gazte-gaztetatik, kapitain jantziez apainduta ibili zen (kasakaz eta urre koloreko galoiekin), eta filibusteroen usarioari jarraituz, eraso egiten zien Kuba, Santo Domingo eta Puerto Ricoko inguruetan Afrikatik zetozen beltz-tratularien ontziei. Amerikarren independentzia gerran parte hartu eta aberriko heroi izendatu zuten.

Beste pertsonaia gogoangarri bat, Michel, le Basque izan zen. Biktimei bihotza atera eta jan egiten zuen Olonése itsasgizonaren adiskide izan zen. Maracaibo elkarrekin hartu zuten 1666.ean.

Pellot hendaiarra, hamar urtez kortsario ibili ondoren, pirata bihurtu zen. Napoleonek eta Wellintongek haientzat lan egiteko aukera eskaini zioten behin eta berriz, baina Pellotek ezezkoa eman zien beti.

Garai hartako Italia eta Kataluniako eskuizkribuetan, Pedro de Larraondoren balentriak ere deskribatzen dira. Juan Pérez de Casa piratarekin batera ibili omen zen Mediterranioan barna, etengabe lapurretan eta etengabe izua zabalduz.

Azkenik, Suhigaraychipi baionarra aipatu beharra dago, le petit corsaire goitizenaz ere ezaguna. XVII. mende amaieran, sekulako harrapakinak egin zizkien espainiar eta holandar ontziei. Kortsario eskola bat zabaldu omen zuen jaioterrian.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_