_
_
_
_

Lazarragaren eskuizkribuak euskarazko letrak astindu ditu

Euskal kultura eta hizkuntza ikertzen dituztenak zorioneko daude. Juan Pérez de Larraga eruditoak XVI mendearen bigarren erdian -1564 eta 1567, lehenbiziko estimazioen arabera- idatzitako eskuizbribuaren aurkikuntza gertakizun iraultzailea bihurtu da ikerltzaileentzat. Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak erosi duen agiriak duela bost mende Araban egiten zen euskararen ezaugarriak argitzen lagunduko du, Lazarraga Larreako Dorreko Jauna baitzen, Aguraingo lurretan. "Urte asko eta askorako lana dugu", nabarmendu zuen asteazkenean EHUko Euskal Filologia irakasle Joseba Lakarrak, testuaren aurkezpen publikoan.

Baina eskuizkribuak badu garrantzirik ere literatur ikuspuntutik. Antzinako euskarazko literaturan ia ez da ageri gai erlijiosoak jorratzen ez dituen testurik. Lazarragak idatzi omen zuen lanak, berriz, muga hori gainditzen du. 102 orrialdetan -horietako batzuk galdu dira- dokumentuak prosaz idatzitako artzain giroko kontakizuna eta abesti epikoak jasotzen ditu, hala nola olerki batzuk, horietako batzuk erlijiosoak, baina gehienak maitasunezkoak.

Joseba Lakarra irakasleak ia ziurtzat jotzen du Juan Pérez de Lazarraga izan zela olerkion autorea. Aldiz, zalantzak ditu narrazioei buruz. Hauek garai hartan modan zeuden artzain eleberri gaztelar, italiar eta frantsesen ezaugarriak dituzte. Hortaz ez du baztertzen testu horiek beste hizkuntza batean idatzitako lan baten itzulpena izatea.

Izenik gabe

Nork aurkitu du Lazarragaren eskuizkribua? Borja Aginagaldek, Eusko Jaurlaritzako Agiri Ondare arloko arduradunak. Eta non? Arabatik urrun: Madrilen, aspaldi ezagutu zuen antigoaleko liburu saltzaile baten dendan. Duela hilabete batzuk aurkitu zuen eskuizkribua, berrogeitamarren bat orriz osaturikoa, izenik gabeko agiri sorta baten barruan.

Antikuarioaren "zintzotasunak" ahalbidetu du Gipuzkoako Foru Aldundiak 66.000 euro besterik ez ordaindu izana Juan Pérez de Lazarragaren eskuizkribuaren truke. Salneurri "merkea" dela dio haren aurkitzaileak. Agiria Koldo Mitxelena kulturunearen liburutegian gordeko dute. Horrez gain, ikertzaileen eta hala nahi dutenen eskuragai jarri dute Interneten (www.gipuzkoakultura.net/lazarraga).

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Joseba Aginagaldek ez du inoiz ahaztuko eskuizkribua aurkitzean sentitu zuen zirrara ezta berau ikertzeko aukerak sorrarazten diona. Haren iritziz, argi dago aurkikuntzak "XVI mendeko gizarteaz dugun ikuspegia" aldatuko duela. "Aurki litezkeen testu anitzetako bat besterik ez da, eta gizarte eta kultur historiari buruzko hipotesi asko ilustratu eta baieztatzen ditu", dio agiriaren aurkitzaileak.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_