Berrogei urteko ametsa
Gasteizko Olabide ikastola sortzaileak gogoan ospatzen ari da bere urteurrena
Orain dela 40 urte, 14 haurrek irakurri, idatzi eta batuketak egiten ikasteari ekin zioten Gasteizko Zerka Barren kaleko etxebizitza batean, Izaskun Arrue andereñoarekin. Ia klandestinitatean, ekinaren ekinez eta gurasoen lanari esker, haurrok Arabako ikastola nagusiaren sorreraren protagonista bilakatu ziren. Zentroak Raimundo Olabide (Gasteiz, 1869-Toulousse 1942) jesuitarengandik hartu zuen izena, Salamancan euskara ikasi zuena, hizkuntza bere jaioterrian pairatzen ari zen utzikeriaz ohartuta.
Gaur egun, Olabide ikastolak 1.550 ikasle ditu eta euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa eta alemanez ematen ditu eskolak. Hiriaren kanpoaldean kokaturik, Lasarten zehazki, ikastetxeak instalazio apartak ditu.
Arlo akademikoan ere arrakasta handia lortu du. Datuek hala adierazten dute: ehuneko ehunek selektibitatea gainditzen du. Horrez gain, truke programa interesgarriak ditu Europako zenbait herrialderekin.
Hori guztia haurren gurasoek parte hartzen duten kooperatiba batek kudeatzen du.
Nork esango zion Izaskun Arrueri edo beste aitzindariari, Isidro Baztarrika aita beneditar eta euskaltzainari, frankismo betean abiatu zen abentura hura Euskal Herriko ikastetxerik entzutsetsuenetakoa bilakatuko zela? Ametsa egia bilakatzen ikusi du, ostera, Maria Teresa Urrestarazuk (Andoni Urrestarazu Umandi-ren arreba), oraintsu hil den Olabide ikastolako andereño historikoak.
"Guztia gurasoen beraien eskariari esker lortu da. Herri honek bi irakaskuntza eredu zituen: zentro publikoak eta erlijiosoak. Ez bata ez bestea ez zegoen identifikaturik euskal kultura eta hizkuntzarekin. Hirurogeiko hamarkadaren hasieran euskaraz irakasteko eskaria piztu zen. Eta gurasoen ekinak bultzatu du beti ikastolaren jarduna", azaltzen du ikastetxeko zuzendari Iñaki Zubeldiak.
Urte hauetan, ikastola Zerka Barren kaleko etxebizitza hartatik Estibalitz Etorbideko etxeetara igaro zen, 1975ean etengabe handitzen ari diren Lasarteko instalazioetan finkatu zen arte. Horrez gain, Olabidek gizarte eta enpresa arloaren laguntza izan du bere ibilbidean: adibidez, Juan Zelaia enpresariak ikastolaren hirugarren eraikina altxatzeko eman zien laguntza nabarmendu ohi dute ikastetxeko arduradunek.
Marokotik Gasteizera
XXI mendeko erronka nagusiak Maroko, Lituania, Ejipto, Pakistan edo Kubatik Gasteizera iristen ari direnak Olabidera ekartzea da. "Erronka ez da solik ikastolarena, baizik eta gizarte osoarena, gurearen aldean erabat desberdinak diren kulturetatik etorritakoak integratzea da", dio Iñaki Zubeldiak.
Bide horretan, Olabidetik unibertsitatera iristen diren ikasleek euskara, gaztelania eta ingelesa goitik behera menperatzen dituzte, eta frantses eta alemanari buruzko ezagutza handiak dituzte. Hortaz, hizkuntza berriak sartzea ez da horren lan handia izango hemen.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.