_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Orixek jorratutako bidean barna

Paulo Iztuetak XX. mendeko euskal idazle handi horren nondik norako biografiko eta literarioak aztertu ditu trilogia batean

Literato handia da, berezko obretan eta itzulpenetan ere bai. Zain poetiko handia dauka, eta batez ere, lumaren dohaina dauka". Orixeri buruz galdetzen diotenean, orainaldian erantzuteko joera du Paulo Iztuetak (Berastegi, 1941), XX. mendeko euskal idazle handiari buruzko trilogia argitaratu berri duen idazle eta unibertsitate irakasleak.

Disfuntzio txiki hori erabat ulergarria da Orixeren lana eta biografia ikertzen "dozena bat urte" eman duen pertsona batengan. Tarte horretan hamaika gutun eta idazlan aztertu ditu -horietako asko inoiz argitara eman gabeak-, agiritegi pribatu eta publikoetan bila ibili ondoren. Lan erraldoi horren emaitza dira Orixe saiogilea, Orixe auzitan eta Orixe gaitzetsia (Utriusque Vasconia argitaletxea), aipatutako trilogia osatzen duten hiru liburuak.

Más información
Erbesterik erbeste ibilitako gizona

Idazle handia izanik -"poesia arloan, Lizardiren parekoa", Iztuetaren esanetan-, saiogintza ere jorratu zuen Nikolas Ormaetxea Orixe-k. Bi arlo horietatik lehenengoari ematen dio garrantzirik handiena haren lana aztertu duen adituak. Agian lanik ezagunena Euskaldunak olerki epikoa izan daiteke, gerra aurretik Aitzolen aginduz idatzi zuen euskal poema nazionala.

Bertan erakutsi zuen idazleak bere luma eta eskuaren maisutasuna. Literatur sorkuntzarako berezkotasuna txiki-txikitatik jaso zuen heziketa euskaldunari zor omen zion Orixek, eta horri esker, idazkera zuzen bezain borobila garatu zuen. "Estilo laburra eta zehatza da", dio trilogiaren autoreak, "umetatik euskaldun mundu batean ikasi eta oso ondo menperatzen zuen hizkuntza". Berak sortutako lanetan ez ezik, itzulpenetan ere nabarmentzen ziren ezaugarri horiek -1929an argitaratu zen Tormes'ko itsu-mutila izan zuen lehenbiziko itzulpen lan handia-, arlo horretan ere maisuki aritu baitzen.

Baina Orixeren lana eta bereziki haren pentsamendua ulertzeko, ezin alde batera utzi hainbat argitalpenetarako idatzi zituen saiakerak. Batez ere soziolinguistikari buruzko gogoetak plazaratu zituen, euskararen ingurukoak edo "euskararen zain filosofikoaz", Iztuetak zehazten duenez.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

"Etnografia eta soziologiaren artean" sailkatu daitekeen testurik ere argitaratu zuen, euskal folklorea, dantza eta kirolari buruz dezente idatzi baitzuen. Horrek lotura du Euskaldunak poemarekin, "gero gai horiek agertuko baitira idazlan horretan". Olerkian eta gainontzeko lanetan azaltzen duen ikuspuntuak lotura zuzena du autoreak jesuitengandik jaso zuen formazioarekin, hortik baitatorkio "pentsamendu klasikoa, erabat jesuitikoa". "Ez zitzaizkion interesatzen modernizazioari buruzko pentsamendu berriak", dio Iztuetak.

Puntu honetara iritsita, Orixeren biografietan agertzen den itzalune nagusia aipatu behar da ezinbestean: haren izaera kontserbadorea -kontserbadoregia, batzuen ustetan-, sarritan gailentzen zaiona idazlearen literatur ekoizpenari berari. Kritika horiek behar bezala ulertzeko, pertsonaiaren testuinguru historikoa ere ulertu behar dela nabarmentzen du Paulo Iztuetak. Haren iritziz, zuzen dabiltza Orixe kontserbadoretzat jotzen dutenak, baina kontuan hartu behar da, pasa den mende hasierako euskal gizartea ere horrelakoa zela. "Gerra aurrean, zenbat ziren euskal liberal intelektualak?", galdetzen dio bere buruari, zera gaineratuz: "edozein obra, ez bada kokatzen bere testuinguruan, ez da ulertzen, ez Platon, ez Rousseau, ez Orixe ere".

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_