Paper zaharren lilura
Prezio guztietako produktuak aurki daitezke euskal liburu zaharren merkatuan
Liburu guztietan omen dago zer ikasia, baina liburu zaharrek badute xarma berezi bat, ekonomia guztien alkantzuan ez dagoena. "Antzinako liburuen merkatuan, bi motatako bezeroak bereiz ditzakegu: adituak, gai jakin batzuei buruzko liburuak bilatzen dituztenak, eta bibliofiloak, antzinako liburuen lilurak erakarrita etortzen zaizkigunak", azaldu du Jose Esnalek, Donostiako Izaro liburudendaren arduradunak.
Batzuei nahiz besteei begira, hiriburuetako liburudenda gutxi batzuetan, kategoria eta prezio ezberdinetako liburu zaharrak aurki daitezke. "Jendeak egile, garai edo estilo literario jakin batzuen liburuak eskatzen dizkigu normalean, baina bada etxeko liburutegia apaintzeko pergaminozko liburuak erostera etortzen zaigunik ere", ziurtatu du Txomin Saratxagak, Bilboko Kirikiño liburudendako jabeak.
Pergaminozko liburu bat izan da, hain zuzen ere, antzinako euskal liburuen merkatuan azken hilabeteotako preziorik handiena egin duena, Expositio Evangeliorum izenburua daraman XIV. mendeko eskuizkribua, alegia.
"Latinez idatzita dagoen arren, hauxe da Euskal Herrian jaiotako pertsona baten egindako lehendabiziko liburua, Michael de Iabar izeneko Nafarroako fraide batek idatzi baitzuen 1388. urtean", adierazi du Javier Madariagak, Bilboko Astarloa liburudendako gerenteak. Antzinako bitxi bibliografiko hau erosi nahi duenak 185.000 euro ordaindu besterik ez du egin behar egongelako apalategian eduki ahal izateko.
Horrelako dirutza handiak ordaindu ezin dituztenek ere badute zer aukeraturik Bilboko Kirikiño, Astarloa eta Boulandier, Iruñeko Iratxe, Gasteizko Sekhmet edota Donostiako Manterola eta Izaro bezalako liburudenda espezializatuetan.
Gerra garaiko gudarien aldeko kartel bat edo Arnaud Oihernarten Notitiae utrisque vasconiae liburuaren lehen edizioko ale bat aurki ditzake, 1.200 eta 9.000 eurotan, hurrenez hurren; Mogelen Peru Abarca, 1.200etan, edota euskarazko lehenengo hitz inprimatuak agertzen diren Opus de Rebus Hispaniae memorabilibus obraren jatorrizko argitalpenaren ale bat, XVI. mendearen hasierakoa, 18.000 eurotan.
Hortik behera ere, Resurrección María de Azkueren Euskal Izkindea izeneko gramatika liburua 270 eutoan eros dezake, eta Larramendiren El imposible vencido obraren bigarren edizioko ale bat, 210 eurotan.
"Ekonomia eta poltsiko guztientzako liburuak ere saltzen ditugu, gerra garaiko eskola liburuak edo gerra ostean Buenos Airesen atera zen Ekin bildumako liburu batzuk hamar eta 20 euro tarteko prezioan saltzen baititugu", azpimarratu du Saratxagak.
Euskal liburu zaharren salerosketan espezializatutako liburudenda hauen arduradunentzat, hil ala bizikoa da aldian-aldian bezeroen gutizia asetuko duten produktu berriak aurkitzea.
"Normalean, sektoreko azoketan, enkanteetan eta liburudenden arteko katalogoetan aurkitzen dugu behar duguna, baina ahozko komunikazioa ere, ez dakit nongo baserritan halako liburua aurkitu dutela jakitea eta abar, oso garrantzi handikoa da negozio honetan", esan du Dolores Arbelaitzek, Donostiako Manterola liburudendako arduradunak.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.