"Usario zaharrak gizakion nortasunean itsatsita daude"
Juan Garmendia Larrañaga 1926. urtean jaio zen Tolosan, eta egun ere bertan bizi da. Merkatal Ingeniaritzako ikasketak egin zituen, baina berehala historia eta antropologiarekiko afizioa ofizio bilakatu zuen, arbasoen baratzeko azken fruituak biltzeko asmoz.
Galdera. Peritoa izateko ikasketak egin zenituen, baina ez zara inoiz lan horretan aritu.
Erantzuna. Ez. Ikasketa horiek egin nituen, baina ez zitzaizkidan gustatzen. Berez, Etnografia eta Antropologia nituen gustuko. Nire familian, argizaiolak egiten ziren, eta urteak aurrera joan ahala, argizaiolak gero eta gutxiago erabiltzen zirela ikusirik, notak hartzen hasi nintzen. Horrela ekin nion lehen datuak biltzeari. Gero, adiskideek animatuta, Historia eta Geografia ikasi eta Antropologia Filosofikoan doktoratu nintzen.
"Gabonen izaera galdu da; orain masifikatu egin dira, beste jai guztiak bezalaxe"
G. On Jose Migel Barandiaranen ikasle ere izan zinen.
E. Ikasle ez, adiskide izan nintzen. Gizon haren lanak izugarrizko ekarpena egin zion euskal antropologiari. Zorionez, bere ahalegina ez zen antzua izan. Hortxe dago Aranzadi Elkartearen lana, edota Etnikerrena, Ander Manterolarekin eta Gurutzi Arregirekin. Barandiaranek behin baino gehiagotan esaten zidan Etnikerren lan egin behar nukeela, baina ni bakartia naiz. Inoiz ez zait taldean lan egitea gustatu, taldeak lotu egiten baitzaitu.
G. Bakartia eta jaioterriari atxikia, jaio zinen herri berean bizi zarelako. Ez al duzu inoiz beste nonbait bizitzeko gogorik izan?
E. Egia esan, ez. Tolosan jaio eta hementxe bizi naiz egun ere. Beste hainbat tokitan egon izan naiz, baina beti gustatu izan zait jaioterria bizitzeko. Iragan den urterarte, Kale Nagusian bizi izan ginen baina emaztea gaixorik zegoenez, etxez aldatu ginen.
G. Eguberri sasoi honetan, Olentzerori buruz hitz egin beharra dago. Olentzeroren irudiaren aurretik, Olentzeroren enborra izan omen zen, zuk behin baino gehiagotan esan izan duzunez.
E. Halaxe da. Garai batean, baserrietan su baxua izaten zen eta enborrak jartzen ziren tximiniaren ezker eta eskuinean. Oherakoan, enbor horiek hautsarekin estaltzen ziren, eta batzuetan kalera ere ateratzen ziren arriskua ekiditeko. Horregatik diot enborra pertsonaia baino zaharragoa dela. Egun, Olentzero kalean ibiltzen da, baina garai batean sukaldeko pertsonaia zen, ikatz eta suarekin harremana zuena eta tximiniatik jaisten zena. Leku batzuetan, Olentzerori mahaian toki bat uzten zitzaion, plater eta guzti.
G. Non sortu zen zehazki Olentzeroren tradizio hau?
E. Bidasoa aldean, Beterrin eta Nafarroan mendialde euskaldunean. Hortxe sortu zen. Geroztik, Euskal Herri osora hedatu da, eta opariak ekartzen dituen pertsonaia aberatsa da. Horrekin batera, Gabon jaiek zuten izaera erlijiosoa ere galdu egin da. Garai batean, kristautasunean oinarritutako festak ziren, baina orain masifikatu egin dira, bai Gabonetako jaiak, bai eta beste guztiak ere.
G. Gabonetan ere, Arantzazuko Santutegira joateko ohitura duzu. Zer ospatzen da bertan?
E. Aita Zabala ateratzen da eguerdian akordeoiaz eta bertako neskak eta emakumeak santutegiaren inguruan abestuz joaten dira. Oso usadio polita da, baina ez dut uste urte ugari iraungo duenik, fraideak ere desagertzen ari baitira. Arratsaldean, Tolosara itzultzen naiz Olentzeroren irteera ikusi eta bandak jo ohi dituen Mokoroaren doinuak entzutera. Jende asko ateratzen da abestera.
G. Nondik dator abesteko ohitura hori?
E. Gabonetan eta Santa Agedan abesteko ohitura hori oso zaharra da. Ez dakigu noiztik eta zergatik egiten den. Euskaldunak abesten hasi ziren egun batean, baina ez dakizu zergatik.
G. Ohituren jatorriaz mintzatu gara, baina zer egin dezakegu beren horretan mantentzeko?
E. Herri bakoitzak bere ohiturei eutsi behar die. Gizakiaren nortasunean itsatsita dagoen zerbait da. Hizkuntzari eusten diogun bezalaxe, usarioei ere eutsi egin behar diegu, herriaren eta norberaren kultura eta nortasuna aberasteko modu bat baitira.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.