Carvalhorekin gosaltzen
Aurreko ostiral egunsentian ikusi nuen azkenekoz: egongelako argia piztuta utzi nuen gau osoan, eta hutsik egin gabe, han zen biharamunean, enkontru horietarako adostuta genuen kafetegian. Ni goizago heldua nintzen, eta lau egunkari ari nintzen irakurtzen aldi berean; haien azpian, kafesnea erdi hustuta eta croissant baten hondakinak zeuden. Carvalhok bere irribarre-erdiaz agurtu ninduen, eta deskafeinatu bat eskatu zuen, sakarinarekin.
Begirada arin bat eskaini zien titularrei. Banekien zeintzuk izango ziren bere ahotik irtengo ziren hitzak. "Zer esan nian? Sartu dituk, nik aurrikusi bezala", eta bere hatz erakuslea Martin Ugalde parkeko miaketaren argazki baten gainean pausatu zen. "Bai, baina datorren astean edo hurrengoan egingo zutela uste huen", erantzun nion. "Ez nekian atzo ematen ziotenik Euskaldun Unibertsalaren saria Martin Ugalderi". "Zer esaten didak! Brageta-usnatzaile galanta eginda hago! Zuen lana ez al da ahalik eta informazio gehiena biltzea, datu guztiak erkatzea?", gehitu nuen, zirikatzaile. Carvalhok abaildura-keinu esajeratu bat marraztu zuen: "Biscuterrek, behintzat, errespetu pixka bat zidak. Eta, gainera, hi baino askoz ere sukaldari hobea duk, euskalduna ez den arren". "Hori diok ez dualako nire marmitakoa probatu, Pepe. Edozein kasutan, ez daukak Euskal Herrian zuretzat lan hauek egingo dizkian jende gehiago. Ezta hoberik topatuko ere, bestalde", eta kartazal mardul bat luzatu nion. "Lortu duk, beraz. Argazkiak eta guzti". "Eta sumario-sekretupeko agiri judizial batzuen kopiak, eta baita Villarren bulegotik zuzenean ateratako txosten 'pribatu' pare bat ere. Azter ezak patxadaz, eta hitz egingo diagu. Eta, nahi izanez gero, soziedadera dei zezakeat: ez duk egun ona afaltzeko, baina egingo zigutek lekutxo bat. Ez diat marmitakoa agintzen, baina Bretxa aldetik pasatuko nauk, ea zer aurkitzen dudan". "Ezin diat. Madrilerako bidea hartu behar diat oraintxe bertan. Uste diat izango dudala modua atxilotuetako batekin hitz egiteko". "Inkomunikaturik daude, baina!". "Madrilen hemen baino adiskide gehiago ditiat... Lana lehenbailehen amaitu nahiko nikek, gainera. Bartzelonara itzultzeko irrikaz nagok".
"Ez haiz biharko manifestaziorako geratuko, beraz", bota nion, probokatzeko gustu hutsagatik. "Badakik ez dudala gauza horietan sinesten -Carvalhok arnasa hartu zuen, eta kikara hustu-. Historia, maiuskulaz, beste leku batzuetan egiten duk. Estolderian, batik bat. Eta estoldak, egun, izugarri luzatu dituk, justizia-jauregiak eta ministerioak ordezkatzeraino. Gauza bera gertatzen duk askapen nazionala edo iraultza bezalako kontuekin: horietan ere, estoldak nagusi. Ez, hemen izango banintz ere, ez nindukek joango".
"Ez zekiat inoiz kontatu diadan, baina Caracasen ezagutu nuela esango nikek, Ugalde hori, 50eko hamarkadaren amaieran, CIArentzat lan egiten ari nintzela. Baina besteren bat izan zitekean, auskalo: euskaldunez beteta zegoen Venezuela garai haietan. Liburu-aurkezpen batean izan zuan: haren ipuin-liburu batena, nik uste. Ale bat erosi nian, sinadura, eskaintza eta guzti. Bai, motel, garai haietan irakurtzen nian: irakurtzeak zerbaitetarako balio zuela sinetsita nengoan. Vallvidrerako etxean egongo duk nonbait, apalategiren batetan: uste diat oraindik ez dudala erre. Gogoratuko ninduan. Aurkituz gero, bidaliko diat. Hiri gustatzen zaizkik gauza horiek, nazionalisten kontu zaharrak eta. Hire aitari bezala...".
Ez dut sekula jasoko Ugalderen liburua. Joan den asteleheneko EL PAÍSen ematen zuten detektibearen heriotzaren berri, zutabe labur batean. Carvalho Canillejas aldean topatu zuten, eraiki gabeko eremu batean. Antza, bihotzekoak jota hil zen, baina zeozer gehiago egon behar zuen: bestela albistea ez zen Sucesos sailean agertuko. Gorpua igandean deskubritu zuten, baina heriotza ostiral arratsaldean bertan gertatua zen, morgue-ko iturrien arabera.
Apustu egingo nuke, Manuel Vázquez Montalbán idazlea Bangkok-eko aireportuan hil zen une berean izan zela. Hura ere, bihotzekoak jota. Antza.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
La jueza de la dana rechaza de plano citar a Rufián por mostrar en el Congreso un trozo de cuerda de una niña ahogada
Moreno defiende el “compromiso ético” de los periodistas frente a los pseudomedios
Hacienda requerirá a Salinas Pliego el pago de 51.000 millones de pesos en enero
Ucrania ataca por primera vez a un petrolero de la flota fantasma rusa en el Mediterráneo
Lo más visto
- El Supremo condena a ‘Okdiario’ y a Eduardo Inda por intromisión en el honor de Iglesias al acusarle de cobrar de Venezuela
- Los pagos del Gobierno de Ayuso a Quirón engordan con facturas de hace una década y sin pagar desde tiempos de Cifuentes
- Más de 40 congresistas demócratas piden por carta a Trump que cese en sus “intentos de socavar la democracia en Brasil”
- Los hijos de Isak Andic negocian un acuerdo para pagar 27 millones a la pareja del empresario y cerrar el conflicto por el legado
- Irene Escolar: “Si la gente se droga es porque encuentra en ello una anestesia que necesita. Negarlo es absurdo”




























































