Esanaren mugetan
Tere Irastortzaren (Zaldibia, 1961) liburu berria dugu begien aurrean: Glosak. Esana zetorrenaz. Orain urte batzuk hasitako bidean jarraitu duela esan dezakegu, hitzarekin borrokan, errealitatea eta hitzaren artean den ibaia gainditu nahiz.
Ibilbide luzeko poeta dugu Irastortza. Poesiaren ulermen berezia izan du beti eta hitzaren erradikaltasuna bilatuz joan da. Orain Glosak idazten ditu, hitzaren eta errealitatearen mugetan, esanaren eta egiaren arteko borrokan tinka eginaz, adierazi dezakegunaren eta adierazi ezina den horren artean zabuka.
Liburuak baditu lehengo liburuak irakurri ondoren nabaritzen diren pausu berriak. Adibidez, lehen alde zientifiko hori, "poesia zientifikoa" deituriko horretara hurbiltzeko gogoz egindakoa. Egitura irmoa du liburuak, glosak hitzaren errealitate anitzari zabalduz: idatzitakoari, inspirazioari edo esan berriari.
Hirugarren aldean agertzen dira Irastortzaren poetikotasunaren indarrik berezienak: isiltasuna, beste norbaitekin hizketaldia, bakartasuna, identitatearen eta hitzaren mugak, "ni" hori nor ote den galdetzeko gogoa.
Testuak hitzaren mailaketan agertzen du errealitatera hurbiltzeko mailaketa: testua, testuari jarritako oharra, oharrari egindako glosa. Hizkera poetikoak ezin duena esateko beste era bateko formak behar dira: ohar, bariante, ulertzeko zaila den mundua ulertzeko ahalegina. Hauxe da Irastortzaren lanen gakoa: ulertu eta ulertu, tinta mingarriz idatziz.
Tere Irastortza: Glosak. Esana zetorrenaz. Pamiela. Iruñea. 2003. 86 orrialde. 12,40 euro.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.