Coetzeeren lezioa
David Luriek bi arazo zeuzkan. Bakardadean bizi zen eta fakultateko neska gazteak gehiegi gustatzen zitzaizkion. Haietako batekin oheratzeak ezbeharraren bidean jarri zuen berehala. Salatua izan eta gero, bere unibertsitatetik alde egin behar izan zuen. Hiriak ez die ahuldade nabarmenegiak dituzten gizaki bakartiei leku askorik uzten. Gupidarik gabeko eremu hartatik irteteko aukerak, dena den, urriak ziren oso, eta David Luriek aspaldian ikusten ez zuen bere alabarengana joatea erabaki zuen. Alaba herrixka izena ere merezi ez duen toki batean bizi zen, itxuraz behintzat modernitatearen zentruetatik urrun. Naturaren altzora itzultzea mesedegarri izango zitzaiolakoan joan ote zen, ez dago hain erraz jakiterik, Davidek berak ere ez baitirudi horretaz gehiegi pentsatu zuenik. Agian beste inon harrerarik ezin zuelako espero joan zen lasaitasun hondaezinaren inguru haietara.
Baina natura ez da, ez du izan behar, egungo zitalkeriaren ifrentzua. Hara iritsi ondoren, bizitza egunen joan-etorri aspergarrira ere muga daitekeela ulertzera heldu baino lehen, David Luriek bortizkeriaz betetako eraso bat pairatu behar izango du, eta batez ere erasoaren emaitza, Lucy alabaren bortxaketa, mutil beltz batzuek eragindakoa. Baina okerrena, horrela esaterik bada, ez da hori izango, baizik eta gertakariaren ondoren Lucyk hartuko duen jarrera, hasieran harrigarria bezain konprenigaitza Davidentzat. Honek ez baitu ulertuko zergatik ez duen Lucyk beste inon bizi nahi, handik ihes egin eta beste modu batera bizitzen hasi gaztea den bitartean. Ez baitu ulertuko, edo agian bai, baina bukaeran soilik, Lucyk toki hartan bizitzearen ezaugarri guztiak onartu dituela, baita arriskuak ere, eta horrela bakarrik izango dela gauza handik aurrera bizitzen jarraitzeko. Apartheid garaiaren ondoko kaosari eta neurririk gabeko basakeriari aurre egingo die era hartan, esfortzu hari bere nahi makurrezinaren dohaina erantsiz, bere bizitza, Dostoievskiren pertsonaia askoren kasuan bezala, saindutasunaren norabidean ezarriaz bat.
Disgrace nobelaren hezurdura honelakoa izaki, ez da harritzekoa argumentuaren urradurak beste gauza asko agerian uztea. Gaiztakeriak har ditzakeen forma ezberdinak, esaterako, J. M. Coetzee idazlearen ardura nagusietako bat, nobela honetan hain era gardenean islatzen dena. Mota guztietako erlatibismo, multikulturalismo eta abarren garaian, Coetzeeren lezioak oinarrizko balioen beharrezko iraunkortasuna eta, aldi berean, bereizkuntza etikoaren esanahia gogorarazten ditu, progreak deritzenen erdipurdizko filosofiaren aurka: egia bada, Milnerek dioen bezala (Juaristiren esanetan), progrea dela edozein lardaskeria moral justifikatuko lukeen marko etiko bat asmatzeko prest dagoena, Disgrace-n islatzen den pentsamendua jokamolde horren alderantzizkoa da. Bidezkoak diren ideiak errespetagarri eta bidezko ez diren ideietatik bereizi behar direla esaten digu nolabait, eta bereizkuntzaren behar hori unibertsala dela, elkarrizketa -ikuspegi "garbi" edo interesatu batetik ez bada- ezin dela eraiki hain maila ezberdinetan kokatuak dauden ideien artean.
Ezin dut esan zenbat gerturatu den fikzioa errealitatera nobela honetan. Baina literaturaren irizpide klasiko bat betetzen du: egiantzarena. Eta errealitatea fikzioaren tokia gero eta modu nabariago batean hartzen ari den garai honetan, Coetzeeren liburua azken urteotako puntako narratibaren aitzindari hurbiltzat ematea ez litzateke gehiegikeria izango. Errealitate gordina baitago Muñoz Molinaren Sefarad moduko liburuen muinean, Cercasen literaturan (eta Vargas Llosaren azken nobeletan); halaber Gallego errusiarraren ipuinetan (Espainian Blanco sobre negro izenburuaz argitaratutakoak). Krudeltasunari eta basakeriari erantzuna emateko gaitasuna ari da lan-tzen literatura bera. Eta honetan ere maisu dugu azken Nobel Saria jaso duen idazle hegoafrikarra.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.