_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

'La prise de la Bastille'

1789an Frantziak bizi zuen egoera ekonomiko tamalgarriaren aurrean Luis XVI.ak Estatu Orokorrak konbokatzea erabaki zuen. Egitura honen arabera, Frantzia hiru Estatutan antolatua zegoen: lehena goi-mailako elizjendeak osatzen zuen, bigarrena nobleziak, eta hirugarrena herriko beste partaide guztiak, burgesetik hasita laborari xumeenak arte.

Hori horrela, laster piztu zen liskarra Estatu bakoitzaren ordezkaritzaren inguruan, eta, Asanblada Nazionala bildu zenean, hirugarren estatuak bere desadostasuna agertu eta uztailak 9an Asanblada Konstituziogilea bultzatu zuen, Frantziako lehenengo konstituzioa egiteko asmotan.

Erregetzak Necker, Hazienda ministroa, postutik kendu eta Versailles babesteko armada mertzenarioa bildu zuen.

Bakarrik zazpi preso zeuden La Bastillen 1789ko uztailaren 14ko goizaldean, giza andana, Launayko markesa, presondegi horretako gobernariarengana inguratu zenean, gotorleku horretan gordetzen ziren armak eta munizioak jendetza haren artean banan zitzan eskatzeko.

Populazioaren artean, Luis XVI eta bere aldekoek Hirugarren Estatuaren aurkako konspirazioa burutzeko aipatutako armada mertzenarioa Paris inguruan bildu zutelako zurrumurrua zabaldu zen, eta egoera horri aurka egiteko armak eskuratzea ezinbesteko jo zuten.

Voltaire edo Sadeko markesak ezagutu zuten La Bastilleko ostalari izatearen ohorea, gotorleku horretako preso-perfila, besteak beste, honako hau izaten baitzen: politikoak, jansenistak, iritzi-delitua leporatzen zitzaien idazleak, ospeko atzerritarrak, agente sekretuak, bizio moralak egozten zitzaizkien nobleak, edo beren familiak eskatuta zigorpean zeuden noble gazteak. Liburuak ere espetxeratzen zituzten presondegi hartan: Enziklopedia bera ere giltzapean egon zen La Bastillen. Bertako bezeroen mailari erantzun nahirik edo, espetxe hartako gobernariak ere, nahitaez, noblea izan behar zuen.

Jendetzaren eskarien aurrean, nonbait, gotorlekuko zaindariak mehatxatuak sentitu omen ziren, eta kanoikadaka erantzutea besterik ez zitzaien bururatu. Jendeak, orduan, amorru biziz ekin zion erasoari, eta defendatzaileek laster amore eman behar izan zuten erasotzaileek eskainitako kemenaren poderioz, zuzendariak eta bi ofizialek bere biziarekin ordainduz hain erabaki okerra. Hala ere, askatutako zazpi presoak berriro ere gartzelaratuak behar izan zuten, erotuak baitzeuden.

Hurrengo egunetan La Bastilleko presondegia adreiluz adreilu izan zen erraustua, harekin batera absolutismoak adierazten zituen zapalketak, bidegabekeriak eta injustizia oro erraustu nahirik edo. Horrela, kasik erabiltzen ez zen espetxea botere despotikoaren eta oligarkikoaren ikurra bilakatu zen, monarkiak ordezkatzen zuen indarkeria arbitrario eta ankerraren sinbolo.

Denborarekin gertakaria ahaztuz joan zen, baina 1880an, III. Errepublikarako oinarri sendoak bilatu asmoz, Gambettak errepublika frantziarreko festa nazionala bihurtu zuen, etenik gabe geroztik. Beste ezaugarri errepublikar baten nagusitasuna ere garai berean ezarri zen, hots, liberté, egalité eta fraternité leloarena.

Baina azken bolada honetan beste hitz bat erantsi zaio aurreko hirukoteari: ziurtasuna. Kuriosoa, gainera, hitz berriak aurrekoekin hartu duen lehiakortasuna. Horrela, ortodoxia ekonomikoaren ikurra ongizate gizartea izan zen bitartean, ziurtasuna berdintasunarekin biltzen zen. Ikuspuntu horretatik, berdintasuna hiritar orok oinarrizko behar materialak ziurtatuak izateko zuten eskubidearekin parekatzen zen.

Egun, ostera, ziurtasuna askatasunarekin neurtu beharrean gaude nahitaez: bata handitzen bada, bestea, ezinbestez, gutxitu beharra baitago. Beraz, ziurtasuna nahi izanez gero askatasuna murrizteko prest agertu behar dugu.

Eta zertarako nahi ote dugu fraternité, gizabanakoaren ziurtasuna balore nagusiena bilakatu bada. Beharbada, uztailak 14 honetan La Bastilla berriro hartuko da, gure demokrazien oinarriak finkatzeko, oraingoan hirukote berriaren lemapean: liberté, egalité, sûreté. Jakina, beti egongo dira edozein aldaketa boterearen gustura egokituko duten historia ofizialak.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_