_
_
_
_
Crítica:LIBURUAK | Gaiak
Crítica
Género de opinión que describe, elogia o censura, en todo o en parte, una obra cultural o de entretenimiento. Siempre debe escribirla un experto en la materia

Aspaldiko hitza

Itxaro Bordak Maiatz argitaletxean bere poema liburu berria eman du argitara, Euskadi Saria irabazi ondoren. Hautsak errautsa bezain du izena, eta barne mundu bateko bidaia marraztu duela aitortu beharko genuke hasi aurretik.

Liburuaren irakurketa posibleak eman baino lehenago, hitz egin dezagun poema liburuaren moldapenaz eta diseinuaz. Euskaraz eta frantsesez emana da Maiatzek martxan jarri duen politika berri bati erantzun nahiaz. Euskal Herriko poetak beste muga batzuetan ezagutarazi nahi omen ditu eta liburu elebidunak ateratzen hasi da. Eta horrela dator hau ere, euskaraz eta bere ondoan frantseseko ordaina duela. Beste alde batetik poemak banan-banan adierazi dira orrialdez orrialde, baina batzuetan ez dakigu poema berri baten aurrean gauden edo aurrerakoaren jarraipena ote den. Erabili izan den diseinuagatik, batzuetan, irakurlearen berebiziko arreta eskatzen du liburuak.

Bordaren poetikaren beste adibide bat izango dugu liburuan. Oso elementu gutxirekin egindako poemategia dugu: ahots poetikoaren joan-etorri bat. Abiapuntua paisaiaren zertzelada bat da, askotan, ibaia, Adur ibaiaren, hegietan egindako eta hausnarturiko begiztapen bat. Ondoren Li Bai (edo Li Po) eta Rainer Maria Rilke poetekin egindako elkarrizketa bat, joan etorriko pentsakizun sorta bat. Intertestualitatezko elkarrizketa bat baino gehiago poeta biok Bordaren pentsakizunaren oihartzuna dira, eta haiek esandakoa eta euskaldunak pentsaturikoa tartekatuz mundu metafisikoa marratzen da. Zentzu honetan liburuaren atarian jarritako hiru aipamenek nahiko garbi uzten dute zein den poema liburuaren ibilbidea: kanpoko begirada hasiz eta barne ikuspegian bukatu.

Joan etorri horretan, Bordak barne paisaia marrazten du. Ez da berea surrealismotik datorren hitz moldea. Gehiago da ikuspegiak eragindako hausnarketa baten solasaldia. Ibaiak, ibaiek eta poetek sortzen duten hitz agerpenean sortzen da Hautsak errautsa bezain hau, etsipenaren sinbolo nagusi hau: "Burua goratzen duzu baina zeruak / Kontsolamendu izpirik ez du".

Ibaietako urak joan doazen era berean doaz Bordaren pentsakizuna adierazteko moduak: "Damurik gabeko / Ibai ireki maneran / Eroaten zaituela sentitzen / Duzu / Eta txiripa laino hori / Maite duzu". Hona hemen jarraitutako bidearen ataltxo bat besterik ez. Kanpoko errealitatea barne mundu baten marrazketa lana bihurtu du poetak eta hortxe datza bere poesiaren alderik sakonena. Halaz ere, jokoa behin eta berriro errepikatzen da poesiaz poesia.

Itxaro Borda: Hautsak errautsa bezain. Maiatz. Baiona, 2002, 122 orrialde. 10 euro.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_