Belaunaldi berria?
Autore talde berri bateko kidetzat aurkezten dituzten arren, idazle gazteek ez dute etiketarik onartzen
Adina eta hizkuntza dituzte amankomunean, eta baita zenbaitek jarri dien etiketa ere. 1970 edo 1975eko belaunaldia osatzen dute, urte horien bueltan jaio baitziren gehienak, eta azken urteotan euskarazko literaturak izan duen susperraldiaren erantzule nagusiak dira. Agian hori izan daiteke ustezko belaunaldiaren ekarpen nagusia. Harkaitz Cano, Kirmen Uribe, Ixiar Rozas, Asier Serrano eta Unai Elorriaga jarri ohi dituzte belaunaldi berriaren ordezkaritzat.
"Galdera bada ia errekanbiorik ba ote dagoen, nik esango nuke baietz, belaunaldi bat egon badagoela", dio Jorge Jimenez Euskal Editoreen Elkarteko presidenteak, mota honetako sailkapenak egitea "konplikatu samarra" dela aitortu arren. Idazle multzo berriaren adierazleri garbiena Unai Elorriaga litzateke, baina batez ere "aspaldi samarretik" lanean ari diren beste autore batzuk ere.
Nola sartu saku berean estilo desberdinak jorratzen dituzten idazleak? Agian aitortu beharko litzateke multzoari koherentzia ematen diona ez direla bakoitzaren literatur ezaugarriak -iturri desberdinetatik edan dute idazle moduan- baizik eta kanpora begira transmititu duten -hala ikusi baitute batzuek- irudia.
Irakurleek azkar saritu dute autore berrien jarduna, hauen meritua izan baita publiko berria irabaztea euskarazko literaturarentzat. Editoreen buruaren hitzetan, idazle gazte hauek asmatzen ari dira "irakurlegoaren espektro berri batzuetara iristen,literatur gustuak zein adinari dagokionez". Hain zuzen ere, horretan antzematen du "multzo" edo "belaunaldi horren" existentzia. Literatur ezaugarriak alde batera utzita, euskarak berak izan duen bilakaeraren seme-alabak dira belaunaldi berriko kideak, aurrekoek izan ez zituzten tresnak ezagutu dituztelako. Horrela, autore berriek "ezagupide hobeagoak" dakartzate "gaien trataera zein teknika aldetik", Jorge Jimenezen iritziz. Eta guztien artean poeten ekarpena nabarmentzen du editoreen arduradunak. "Oso emaitza politak ematen ari dira; hortik zerbait garrantzitsua etorriko zaio euskarari, bereziki poesia arloan". Egun 30 eta 35 urte bitartean dituzten idazleek osatzen duten nolabaiteko taldea egon badagoela iritzi arren, editoreen arduraduna ez da harritzen taldeko kideek ez dutelako aitortzen bere burua multzo horretako kidetzat. "Gizartearen dinamikak horretara garamatza,gaur egun ez baita marka kolektiborik sortzen. Hori ongarria da"
Eta horixe da gai honetaz hitz egitean sortzen den paradoxa, interesatuek beraiek ez diotela eman aitzakiarik inori guztiak elkartzen dituen etiketarik asma dezaten. Espainiar literaturan 1927ko belaunaldia osatu zuten idazleak ez bezala, beraiek ez dira bildu -idazle moduan behintzat, batzuek adiskidetasunezko harremana baitute- eta galdetzen zaienenean erantzuna ezezkoa izaten da beti. "Belaunaldiak gehienetan asmakizun hutsak dira. Nola edo hala ordenatu behar da, sailkatu beharra dago", erantzun du Unai Elorriagak gai honetaz galdetu zaionean. Eta argudio argia erabili du hori arrazoitzeko. "Nik zerikusi handiagoa izan dezaket Kafkarekin nire ondoan bizi den nire adineko batekin baino. Edo Saramagorekin, hemen bizi diren batzuekin baino".
"Lagunak ditut idazleen artean, mendizaleen artean ditudan bezala", dio ildo beretik Ixiar Rozas idazle lasartearrak, "gauza amankomun bakarra izan daiteke erreferentzia batzuk berdinak ditugula, baina beste batzuk guztiz desberdinak dira".
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.