_
_
_
_
GAIAK
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Baroja Londresen

Zenbaitek dio 1905.ean izan zela Pío Baroja Ingalaterrako hiriburuan. Adituen lanetan, hala ere, beste urte bat ere aipatzen da: 1907. Ia segurutzat jotzen da, edozein kasutan, Baroja idazleak hiru hilabete eman zituela Londresen. Eta are seguruagoa da oraindik egonaldi haren emaitza 1909.an gauzatu zela, Barojak La ciudad de la niebla izeneko nobela argitara eman zuenean.

Charles Dickens omen zen garai hartan Barojak gehien miresten zuen idazlea, ingelesen artean soilik aukeratu behar bazuen, behintzat. Ingelesaren atzetik abiatu zen, izan ere, miresmen horrek eraginda, Dickensek deskribatzen zituen toki, gertakari eta pertsonaien bila. Hizkuntza menderatzeko saioak ere egin zituen, alferrikakoak suertatu zirenak: hiru hilabete horiek ez zuten, kasu honetan, fruitu askorik eman.

Baina Dickensen mundua baldin bazen Barojak Londresen bilatu nahi izan zuena, oso bestelako hiri bat aurkitu zuen egiatan, aipatutako nobelan azaleratzen den giroa aintzat hartzen bada. Kontatzen den istorioaren muina, alde batetik, beharrez erbesteratutako bi madrildarri dagokie. Hautatutako ikuspuntuak, noski, baldintza jakin batzuk ezartzen dizkio narrazioari. Atzerritarren ikuspegi berezi horrek azal dezake akaso zergatik ez den apenas aurkitzen pertsonai ingelesik (Roche izeneko eskoziarra, esaterako, ezin bide da aurkeztu Londresko biztanlearen adibide esanguratsu bat bezala). Ingalaterrari buruzko iritziak, Aracil medikuaren ahotan jartzen direnak, nahikoa negatiboak gertatzen dira, beste aldetik, batez ere Frantziako kultura eta bertakoa konparatzen direnean (diotenez, ezin da ukatu Baroja bera mintzo dela holakoetan).

Aracil aita-alaben eskutik eskaintzen zaigun hiriak Dickensen munduarekin zerikusi txikia daukala ematen du, beraz. Irakurleak jasotzen duen irudiak egungo hiriarekin lotura nabariago bat erakusten duela esatera ausart gaitezke, kontuan hartuz, adibidez, idazleak Bloomsbury-ko auzoan kokatzen duen giro atzerritar eta plurala edota egungo bisitariak aise aurki ditzakeen Londresko toki ezagunenen zertzelada arinak. Nobelako pertsonaiak toki ezberdin ugarikoak dira: britaniarrez aparte, frantsesak, suediarrak, norvegiarrak, argentinarrak, poloniarrak eta errusiarrak agertzen dira, besteak beste.

Errusiarra da María Aracilen lagunik hurbilena, Natalia Leskov(a), Barojari aukera ematen diona Errusiako literatura eta kulturaz (idazleak gero eta hobekiago ezagutuko zuenaz) zertxobait mintzatzeko. Geroagoko literatur eta kritika lanetan (Juan Van Halen edo Pequeños ensayos izenekoetan, esaterako) ondo oinarritutako ezaguera horiek berriro erakutsi zituen. Behin Julio Caro Barojak osabak Itzean zituen errusiar lituraturazko liburuak zerrendatu zituen: 114 atera ziren, gehienak frantsesez.

Behelainoaren hiriak alderdi asko ditu, baita nobelan ere, azken hau luzeegia ez den arren. Baina horien artean bat da bereziki azpimarratu beharrekoa, nire ustez: María Aracil-en erakargarritasuna. Ez du inondik ere Ana Ozores edo Anna Karenina-ren handitasun tragikoa, ez du agian Isabel Archer-en (Henry James-en The portrait of a lady) edo Hanna Schmitz-en (Bernhard Schlink-en Der Vorleser) konplexotasunik. Baina bere izaeran Maríak badu zer esanik: bere ikasi eta ikusi nahiak Bildungsroman femenino bat bihurtzen du Maríaren istorioa. Besteenganako interesa eta urrun utzitako munduaren herrimina, kontrajarriak lirudiketen arren, ezer behartu gabe biltzen dira Maríarengan. Barojak sortutako emakume-pertsonaia interesgarri eta mamitsuenetako bat bilakatzen da horrela. Badirudi Maríaren xarma xaloak Baroja bera ere erakarri zuela, egileak zoriona eman nahi izan baitzion bere pertsonaiari nobelaren amaieran. Bizitza independente edo ezkontzaren lasaitasuna aukeratzeko garaian, Maríak bigarrenaren alde egingo du, idazlearen ideien aurka. Zorion zalantzazkoa eta urria dela esango dute, baina zoriona da azken finean egileak opa nahi izan ziona. Nietzscheren eskolan hazi eta hezitako Barojarentzat ez da gutxi.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_