_
_
_
_
HISTORIAN BEHIN | GAIAK

'Bihar gilotinan hila izanen zara' erregeari iragarri zion gizona

Dominique Joseph Garat baionarrak urrats sendoez zeharkatu zituen gartzela barruko zokondoak. Ziegako atetzarra zabaldu ziotenean, Frantziako Justizia ministroak eskuan zeraman agiria zabaldu eta momentuak merezi zuen seriotasunaz hitz egin zion Luis XVI.a erregeari: "Bihar, gilotinan hila izanen zara".

Urte gutxi batzuk lehenago, Parisko gorteko astrologoak 21 zenbakiaren arriskuez ohartarazi zuen Frantziako erregea: "Kontuz ibili beti hilaren 21ean, maiestate; ez hartu inoiz egun horretan garrantzizko erabakirik".

Beharbada, gomendio horrek bultzatu zuen Luis XVI.a 1791.eko ekainaren 20an Versallesko jauregitik gauez eta estropuzuka ihes egitera. Hala ere, patua galerazteko ahalegina gauerdiko ahuntzaren eztularen parekoa izan zen, biharamonean, hilak 21 alegia, erregea eta bere segizio guztia Varennes-en harrapatu baitzituzten, erbestera bidean.

Hurrengo urtean, irailaren 21ean -berriz ere zenbaki madarikatua!-, Frantziako populuak aukeratutako Asanblada Nazionalak baliorik gabe utzi zuen Kapetoarren monarkia.

Gartzela barruko urrats haien oihartzuna entzun zuenean, Luis XVI.ak astrologo zaharraren hitzak somatu zituen bere baitan: "Bihar, urtarrilaren 21a izango da", esan zuen bere golkorako.

Gilotinaren laztan hotzak Kapetoarraren lepoa zeharkatu zuenean, Joseph Garat Justizia ministroak dimisioa aurkeztu zuen protesta gisa. Gerora, Baionako seme hau izan zen gartzela barruan presakako urratsen oihartzunaz asaldatu zena, baina zorionez, Robespierrekin zuen adiskidantzak gilotinaren laztan hotzetik babestu zuen.

Esklabutza deitoratuz

Joseph Garat bere anaia nagusi Dominiqueren eskutik sartu zen politikan. Mundu guztiak gogoratzen zuen artean Garatarren primuak Bordeleko Parlamentuaren aurrean esandako hitzak, esklabuen salerosketa -edo "ebano merkataritza"- deitoratuz.

1789. urteko maiatzean, Luis XVI.a erregeak Estatu Orokorrak biltzeko deia egin -aurreko 175 urteetan ez ziren behin ere bildu- eta Hirugarren Estatuko kideek Asanblada Konstituziogile berria eratzea erabaki zutenean, Joseph Garaten anaia izan zen erregeari iraultzaileen eskakizunak azaldu zizkiona.

Gizateriaren historiari sekula ez bezalako etena ekarri zion 1789. urte berezi hartan, Garat anaiek ahaleginak eta bi egin zituzten Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako foru sistimari eusteko, baina alperrik izan zen.

Hogeita bat urte geroago, Napoleon I.ak eskatuta, Joseph Garatek euskal herri guztiak frantses enperadorearen koroapean bilduko zituzkeen balizko Estatu baten zirriborroa landu zuen. Baina historiak ez zuen nahi izan Garaten "Fenizia Berria" hura errealitate bihurtzerik.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_