_
_
_
_
Reportaje:GAIAK

Lagun artean literatura hizpide

Gasteizen martxan jarritako Irakurle Kluba hilero biltzen da euskarazko liburu batez mintzatzeko

Euskal literatura zaleek badute jada irakurritako liburuez norekin mintzatu. Geu Gasteiz kultura taldearen ekimenez, euskaraz idatzitako liburuez mintzatzeko aukera dute hilabetean behin gasteiztarrek. Esperientzia originala ez izan arren, Getxon, Deustun, Arrasaten nahiz Donostian aspalditik abian izan arren, Gasteizen euskaraz egiten den lehenengoa da hau. Geu Gasteiz Elkartetik esperientzia euskaraz egiteko posibilitatea aztertu eta gauzatu nahi izan zuten. Iban Zaldua idazlearekin lankidetzan prestatu zuten irakurketen egitaraua eta idazleak koordinatzen ditu literatura bilera hauek.

Dagoeneko hiru saio bete dituzte eta oso esperientzia aberasgarriak izan dira. Natalia Ginzburgen Hirira doan bidea, Javier Cilleroren Hollywood eta biok eta Aingeru Epaltzaren Rock´n roll liburuak izan dira mintzagai. Liburuak aukeratzeko ardura, Iban Zalduarena izan da eta haren aburuz "hainbeste libururen artean aukeratzea ez da erraza izan. Hala ere, azken finean, nire gustukoak izatea edo oso gustuko ez izan arren, liburu esanguratsuak izatea kontutan izan dut. Bestalde, literatura genero gehienak tartekatu nahi izan ditut, hots, nobela, ipuina, poesia eta saiakera hain zuzen. Hala ere, kontutan izanik irakurlegoaren gehiengoa nobela zaleagoa dela, genero honetakoak dira proposamen gehienak". Bestalde, ekimena euskaraz garatzea helburua izan arren, literatura guztia ez da euskal literatura, izan ere, itzulpenak ere baitu bere tokia klub honetan. Ibanen hitzetan "kontutan izan behar dugu azken urteetan itzulpengintzaren arlotik lan handia egin dela eta emaitza oso onak lortu direla".

Jaio berri den literatura zale talde honetan, saioak irekiak dira eta jende berria gerturatu arren, bada jada nukleo bat; jende heldua biltzen da batez ere, eta jende nahiko irakurria da, hau da, maila nahiko oneko irakurleak dira. Berez, kluba jende mota guztiarentzat irekia izan arren, gerturatu direnak literatura zaleak eta irakurle jantziak dira jada. Geu Gasteiz Elkarteak jarritako baldintza bakarra proposaturiko liburua irakurrita ekartzea zen eta orain arte etxeko lanak bete dituzte partehartzaileek. Zalduaren hitzetan "irakurtzeko ohitura duen jendea da eta bertan irakurritakoa konpartitzera datoz. Beste irakurle porrokatu batzuekin irakurketak konpartitzera datoz, literaturaz norekin hitz egin ez baita erraza izaten".

Partehartzaileak irakurritako liburuaz solasaldia izatera joaten dira, izandako esperientziaren berri ematera eta besteena entzutera. Iban Zalduak esperientzia zinemarekin konparatzen du "zinemara joaten zarenean, filma amaitzean joan zaren lagunekin ikusitakoaz mintzatzen zara eta besteak dioena entzunez, agian zuk ikusi ez duzun edo ohartu ez zaren zerbaiten berri izango duzu". Literatura ekintza indibiduala da eta euskaraz idatzitako edo itzulitakoa amankomunean jartzeko aukera eman nahi zaio irakurleari. Idazlearen hitzetan "azken finean, ikastea da helburua eta zinez, denok ikasten dugu zer edo zer bilera guztietan. Liburutik haratago joaten saiatzen gara eta nabaritu ez dituzun lotura nahiz xehetasun batzuetaz ohartzen zara, besteek diotena entzunez. Aztertu ditugun hiru liburuetan nik ikusi ez dudan loturaren bat argitu didate batzuetan; bestetan ordea, ez naiz ados egon esan direnekin eta eztabaidak ere izan ditugu".

Bestalde, euskal egileen liburuak aztertzen dituztenean, idazlea gonbidatu egiten dute. Zalduaren aburuz "hemengo egileak Gasteizko Irakurle Klubera etortzen direnean, askoz ere gehiago ikasten dugu. Orain arte esperientzia bakarra izan dugu Aingeru Epaltzarekin hain zuzen, baina oso aberasgarria izan zen. Kasu honetan, lehenengo ordua bakarrik eman genuen liburuaz berbetan, eta beste ordubete idazlearekin, modu honetan egon daitekeen eztabaida ez baitu idazlearen presentziak mozten eta bestalde, sorturiko galderak eta zalantzak argitzeko aukera dugu".

Hurrengo hitzorduak markatuak ditu Irakurle Klubak eta datorren erronka urtarrilaren 29an izango da Kirmen Uriberen Bitartean heldu eskutik poema liburuarekin. Bilera hauek arratsaldeko 20:00etan hasiko dira Hikaateneoan, arabar hiriburuko Pintore Kaleko 13. zenbakian eta ekainera arte luzatuko dira hilero liburu bat izango delarik mintzagai.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_