Maitasunaren musika eta letrak
'Hamar mezu eta dei bat' lanak maitasunaren hamar aurpegi azaltzen ditu taula gainean
Maitasunak baditu aurpegi alaiak nahiz goibelak, barregarriak, samurrak, zirikatzaileak, sentiberak... bakoitzaren izaeraren eta egoeraren arabera argitzen direnak. Patxi Zubizarreta idazleak literatura eta musika uztarzen dituen ikuskizuna gauzatu eta joan den ostegunean Gasteizko Principal Antzokian aurkeztu zuen Unax Ugalde eta Mikel Urdangarinen laguntzaz, Gasteizko Udalak gazteei zuzendutako programazioaren barne. Hamar mezu eta dei bat izenburuarekin hamar testu bildu ditu, testu poetikoak, ausartak nahiz probokatzaileak, maitasunaren hamar ikuspuntu ezberdinen isla.
Ikuskizunak istorio xumea kontatzen du; Zubizarretak maitasunari buruzko testuak aukeratu eta istorio baten barruan kokatu ditu. Maitale ezkutu batek literatura unibertsaleko testuak diren hamar mezu bidaltzen dizkio neska bati. Idazleak dioenaren arabera, "testuak laburrak dira, probokatzaileak, erromantikoak... denak maitasunarekin harremana dutenak. Amaieran neskak dei bat jasoko du eta erabaki beharko du zer egin, aurrera jo edo ez. Hauxe da ikus-entzuleari eskaintzen zaion galdera, zuk ere zein jarrera izango zenuke". Helburua, beraz, ikus-entzulearengan sentimendu batzuk piztea eta gero berak izango lukeen jarrerari buruz pentsaraztea litzateke.
Istorioa hirugarren pertsonan kontatua dago; Patxi Zubizarreta da narratzaile nagusia eta Unax Ugaldek testuak irakurri eta interpretatzeko ardura du. Honek amaitu bezain pronto, Mikel Urdangarin sartzen da Koldo Uriarteren pianoaren laguntzaz. Urdangarinek gainera beste bi abesti ere egokitu ditu, Maria de Fatima portugaldarraren fado bat eta Silvio Rodriguez abeslariaren kantu bat. Bultzatzaileak dionaren arabera "ikuskizuna oso xumea da, berez testuena baita edertasuna". Testu guztiak euskaratuak daude eta gazteentzako egokiak izan daitezkeenak aukeratu dira. Idazlearen arabera "testu zirikatzaileak eta motibagarriak aukeratu nahi izan ditut, batez ere, gazteentzako egokiak eta esanguratsuak izan daitezkeenak. Horregatik Juan Cruz Igerabide, Mohamed Al-Kali, Lisa Jewell, Manuel Rivas edo Rosa Monteroren testuak aukeratu ditut besteak beste".
Ikuskizunak egarria pizteko helburua du, deigarria izatea, baina ez du inolaz ere tripakada bat izateko asmorik. Horregatik ordubete eskas irauten du euskara hutsez den ikuskizunak. Prestaketa ugari behar izan dituen ikuskizuna Euskal Herriko beste herri eta hiri batzuetan aurkezteko asmoari ez diote ezezkorik ematen. Patxiren aburuz "ikuskizuna antolatzeko lan handia egin dugu eta lehen helburua zer moduz ateratzen den ikustea da. Hala ere, beste hainbat tokitatik deitu digute jada eta egia esan, gu oso pozik gaude egindako lanarekin". Ikuskizuna aurkezteko posibilitateak ez dituzte pasatzen utzi nahi baina hala ere, arazo nagusia, aktore arabarraren disponibilitatea izan daitekeela aitortzen du Patxik. "Berez Unax film berri baten grabazio lanetan hasiko da eta lan dezente izango du; hala ere, bera prest dago Euskal Herrira etortzeko, baita gure herritik kanpo ikuskizuna taularatzen bada ere. Izango duen harrera itxaron behar dugu eta gero ikusiko dugu".
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.