Artelanak 'on-line'
Pixkanaka, Internet artea lantzeko moduetako bat gehiago bezala onartzen ari da
Azken urteetan arte garaikidearen barnean espresio bide berriak jorratzen ari dira, euskarri berriak ugarituz. Horien artean, net.art izenburupean loratzen ari diren proiektuak. Arte garaikidearen fruituak ulertzeko gizartea prest dagoen, beste kontu bat da. Artista euskaldun gehienak baikorrak dira eta haien ustez, gero eta harrera hobea dute net.art edo arte elektronikoa bezala definitzen diren lanek; era berean, Euskal Herrian garatzen diren proiektuak gero eta ugariagoak dira.
Roberto Aguirrezabala artista bilbotarraren Badplayer proiektuak lan onenaren saria lortu du Canarias MediaFest 2002 Bideo eta Multimedia Nazioarteko Jaialdian, net.art atalean. Canarias MediaFest 2002 jaialdian saritua izan den Badplayer proiektuan Internet erabiltzaileen nortasunak lantzen ditu Robertok. Artista bilbotarrak azaltzen duenez "Internet berez euskarria da, baina nire proiektuaren bidez harremanak aztertu nahi ditut: botere harremanak, gizartean diren rolak, pribatasuna... Hala ere, hauxe bide bat besterik ez da, niri berez interesatzen zaidana, gizartean diren harremanez hitz egitea da".
Robertoren beste proiektu interesgarri bat Artelekurekin elkarlanean arte garaikidearen inguruko euskarazko hiztegia da. Hitz eta kontzeptu berriak gehitzen dituzte joan den urtean sarean argitaratu zenetik. Galdetzen denaren arabera, termino ezberdinak proposatzen ditu hiztegiak eta termino ezberdinen arteko harremanak ere ezartzen ditu. Lan tresna irekia da, Artelekuk gaurkotze aukera izan dezan eta unibertsitateko irakasle eta ikasleak dira erabiltzaile nagusiak.
Euskal Herrian egiten den net.artearen beste erreferente bat Fundación Rodriguez izenaz ezagutzen den taldea da. Berez, kide nagusiak Natxo Rodriguez eta Fito Rodriguez izan arren, jende ugari biltzen dituen proiektuak garatzen dituzte. Artea & Elektrizitatea da egin duten azkena, ikus-entzunezko proiektu bat hain zuzen. Natxo Rodriguez sortzaileetako batek dioenaren arabera "arte kolektibo moduan sortu ginen eta kultura eta artearen inguruko eztabaida sustatzen dugu, beti ere artea modu zabal batean ulerturik. Teknologia berrietan zentratzen gara eta artea erakusteko euskarri izateaz gain, gure artearen inguruko eztabaida eta komunikaziorako ere erabiltzen ditugu euskarri hauek, partaideen artean harremanak indartzeko".
Artea & Elektrizitatea proiektua garatzen hiru urte eman dituzte eta bertan 20 artista ezberdinen proposamenak bildu dituzte. Natxok azaldutakoaren arabera "eduki guzti hauek lau ataletan bildu ditugu: CD-rom bikoitz bat, ordubeteko bideo programa bat, web gunea eta aurkezpen publikoak, hitzaldiak, performanceak, Djak edo dena delakoak. Azken finean esperimentu kolektibo bat dela esan daiteke, artearen inguruan hausnarketa kolektibo bat".
Proiektu honek izan duen harrera oso ona izan dela dio Natxok eta euskaldunak ulertzeko gai diren ez dakien arren, gizarteak jarrera irekia duela uste du gasteiztarrak. Natxok dioenez "askotan etiketaren kontua izaten da: zerbait oso konplexua dela esaten dizutenean, baztertu egiten duzu. Gauza da gustukoa duzun edo ez eta kitto".
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.