Legeak eta literaturak
Idazle galiziar eta katalanekin batuz gero, dela idazleren biltzarretan, dela ikerlarien batzarretan, eta literatura bakoitzaren ezaugarriak aztertzen hasiz gero, batera etortzen ohi gara, bakoitzaren esparruan hizkuntza normaltzeko onartu zen legearen garrantziaz hitz egitera. Ezinbestekoa izaten da mintzaldi hori. 1982an onartu zen Euskararen Normalkuntzarako Oinarrizko Legea eta ondoren, lege horrek gure literaturan izan duen eragina erabatekoa da, literatura moldatu artekoa.
Txantxetan eta irri-gurean esaten dut maiz euskal literaturak azken hogei urteotan liburu nagusi bi eman dituela. Lehena literatura arlokoa da, estetikoa eta sorkuntzazkoa, Bernardo Atxagaren Obabakoak, noski, literatura nagusien mapan jarri gintuen liburu zoragarria. Bestea, legedi aldetikoa da, hain zuzen ere lege hau. Ez da testua literarioa, ez dugu literaturaren barnean sartuko, baina lege horrek gure literatura aldatu duela begi-bistakoa da. Askotan esaten da literatura gizartearen barnean gertatzen den sinbolo multzoa dela, baina berez ez duela indarrik, gizartearen inguruko beste indar batzuk ez badute laguntzen.
Legeak ondorio bi eragin zituen euskal literaturaren barnean. Euskara, eta berarekin batera, besotik, euskal literatura eskolan sartu zituen, eta horrela, gure literatura sistema bihurtu zen. Eskolan egoteak garrantzi berezia du idazleentzat: irakurleak -edo klienteak- sortzen direlako, eta irakurleek idazleak ezagutzen dituzte, ezagunak izaten hasten dira, egileek testu liburuetan bere ikonografia erakusten dute eta presentzia soziala indartzen dute. Bestetik sistema sortzen dela esateak adierazi nahi du, argitaletxeak indartu egiten direla, irakurleak gehitu, kritika moldeak aldatu, idazleen eta irakurleen arteko harremana sendotu... Giro kultural bat sortzen dela azken batean.
Ez da dudarik, beraz, legeak eta legearen praktika sozialak eratu egin dutela gure gaurko literatura. Eta eratu zentzu onean: idazlearen profesionalizazioaren ideia zabaldu dutelako. Baina nik ez dakit ez ote den eskolara begira asko idazten. Horrela ugaritu dira haur eta gazte literaturaz arduratzen diren idazleak, eta gaur egun sail nagusia dugu genero hori gurean. Horrekin batera genero-literatura bultzatu da, erraz irakurtzen dena, arina dena. Baina genero guztietan gertatzen den bezala -genero poliziakoan, umorezko nobeletan, bidaia kroniketan- idazleen arteko antzekotasuna dator, generoak bere lege propioekin lagundu egiten baitu liburua idazten eta ondoko idazlearen antza hartzen.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.