_
_
_
_
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Ipuinen ipuin

Aspalditik ez zuen bere bizitzaren berri ematen eta horregatik erabaki nuen neronek hartu beharko nuela harengana hurbiltzeko lana. Bere idazkietan erabat murgilduta egongo zelako sentipenak ez zidan eragotzi txirrina behin eta berriz jotzea, haren etxera heldu nintzenean. Erantzutea kosta egin zitzaion arren, Luis Jorge goian zegoen eta gainera poztu ere egin zela esango nuke nire ahotsa entzutean.

'Gero eta gutxiago gelditzen zaidak' -esan zidan atea ireki ondoren, eskuetan zeramatzan paper dardaratiak erakutsiz. Bost orrialde ziren, ipuin labur samarra nire adiskideak idazten zituen narrazioek zein luzera izan ohi zuten kontuan hartzen bada. 'Behar dena baino ez diat utzi nahi. Oraindik ez nagok batere seguru. Azaleko eta esanahi gabeko hitz asko zagok oraindik'. Hori esan eta segidan gonbidatuen salatxoan utzi ninduen ipuin hura irakurtzen. Luisen estilora ohituta nengoenez, testu berri haren idazkera lakonikoak, jakina, harritu ninduen. Asmatutako pertsonaia (bakarra baitzen) guztiz bitxia iruditu zitzaidan: munduko eta literatura guztietako ipuinak irakurri ondoren, istorio guztiak, ezertxo ere ahaztu gabe, gogoan dituen gizakia (edo munstroa). Pertsonaiak idazle izan nahi du, baina ezinezkoa zaio: ezin du dagoeneko idatzita dauden -eta, beraz, ezagutu eta buruz dakizkien- istorioez aparte deus ere asmatu.

Ipuinaren amaierara gerturatzen ari nintzela, Luis bere gelatik atera zen beste paper eskukada batekin. 'Hauxe duk oraingoz azken bertsioa, baina irakur ezak etxean, konforme?'. Ondoren, ezagunez eta nire lanaz hitz egin genuen. Handik astebetera berriro itzuliko nintzela agindu nion.

Eskaileretatik behera nindoala, azken bertsioak hiru orrialde baino ez zituela konturatu nintzen. Etxerako bidean irakurri nuen, ezin bainuen baretu barnetik zetorkidan jakinmina. Pertsonaia egundoko eta egiatan ezinezko esfortzua egiten saiatzen da eta erabakitzen du buruan dituen istorio guztiak (dauden guztiak, alegia) bateratzea izan daitekeela idazle izateko bere modu bakarra. Baina, gainera, asmatuko duen istorio guztien istorio hori lerro batean sartzea du helburu. Ahalegin horretan, emaitzarik gabe, ematen du bere bizi osoa.

Aitortu behar dut gau hartan ametsetan agertu zitzaidala pertsonaia eta lerro miresgarri hura esan zidala. Ametsaren barruan lerro bakarreko esaldi hark istorio guztiak laburbiltzen zituela otu zitzaidan eta benetako zoriona dastatu nuen, agian estreinakoz. Amets gozo hartatik telefonoaren soinuak esnatu ninduen. Luisen ahotsa aditu nuen beste aldean: 'Ipuina orri bakar batera murriztea lortu diat!' -oihukatu zidan. Baina artean ere nonbaitetik moztu behar zuela uste zuen. 'Gogoratzen duk euliarena?' Ezetz esan nion, segituan kontutako zidala jakitun. 'Flexoaren argipean eulia geldi geratu zen. Eskuineko eskuaren hatz erakuslea luzatu nuen kontuz. Zapaldu aurretik oihu bat entzun zen, gero erortzen ari zen gorputzaren danbatekoa. Berehala jo zuten nire gelako atea. -Hil egin dut -esan zidan nire auzokoak. -Nik ere bai, murmurikatu nuen, ezer ulertu gabe'. Luisen arabera, Luis Mateo Díez-en ipuin honek Ricardo Piglia argentinarrak ipuin onen ezaugarritzat hartzen duen istorio bikoitza modu ezin hobean islatzen du. 'Nik ere horrelako zerbait egin nahi diat' -esan eta telefonoa eseki zuen.

Egia esan, ez dakit hori lortu duen. Egun hartan ez nuen berri gehiagorik izan. Biharamunean hiru lerroko testu bat aurkitu nuen etxeko atearen azpian. Istorio guztiak buruz zekizkien munstroak bere buruaz beste egin zuen. Urduritasunak bultzatuta, Luisi deitu nion. Lasai egoteko esan zidan, hurrengo asterako prest edukiko zuela ipuinaren benetako azken bertsioa. Hitzok ez ziren niretzako inondik ere lasaigarri suertatu, baina itxoitea erabaki nuen. Hurrengo astean, puntualtasun ikaragarriaz, merke samar koadernatutako ipuinarekin batera ohartxo bat jaso nuen: 'Hauxe da esateko daukadan guztia. Luis Jorge'. Plastikozko azalaren azpian, espero nuen bezala, ezer idatzita ez zuen orri zuri bat zegoen, orain arte ikusi dudan orririk zuri eta gardenena.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_