Arantzak barrurantz izan ahal ditu sagarroiak
Esnatu da trikua' esan genezake Bernardo Atxagarekin batera, eta esnatu da poeta berri baten ahotsean, emakume idazle baten letran agertu da eta Sonia Gonzalezen Sagarroiak liburuaren orrialdetan. Sonia Gonzalez Barakaldokoa da, idazlea, berria... baina hark esango lukeen moduan, gero liburua irakurri beharra dago gero!
Sagarroiak arantzak barrurantz ditu, eta kanporantz begira ari bada ere, barruak agintzen du eta barruak min egiten du. Esnatu da poesia egunkari fresko baten itxura duen liburu honetan.
Egunkaria: egunero-egunero poetak bizi izandakoa paperera ekarri duen poema liburua da hau (irakurtzea eta pentsatzea, amestea eta ebokatzea bizitzea baita). Egunkaria idazten dutenean, poetaren begiak auzoan, etxean, ikusitakoan biltzen dira eta hori hurbiltasunez eta indarrez agertzen digute.
Freskoa: estetika zabalak ageri dituelako hor ezpalak: punkaren eta rockaren soinua (ez naiz gauza zein zein den nabaritzeko zenbaitetan), auzoko drogazaleen begi-ninien distira sotilak (eta drogak ez du hitz jatorraren esanahia inguru horretan), geografia amestu baten oihartzunak... dena izan dezake baliagarri egileak poesia hau egiteko orduan.
Ironiaren banderak
Askotan zuzena da espresamoldea, zuzenegia, agian. Poemategiaren lehen aldean, ironiak bere banderak usu agertzen dituelarik, norberaren buruaz irri egiten delarik, emakume izatearen kariaz askotan pentsatzen delarik, norbera nor den eta munduan nola kokatzen den adierazten saiatzen delarik, identitate baten hausnarketa da liburua. Eta gaia tratatzerakoan ez da falta espresaera ingenuorik, nire ustez.
Miranderen aipu batekin zabaldu du liburuko bigarren atala, eta heterodoxiaren zantzuak agertu dira poemen zehar:desira, bekatu, askatasun nahiak jota idatzi dira hainbat poema.
Egunerokotasunaren begiradarekin batera, amodioaren eta desamodiaren bideak badira neurri berean desertuko karabanak maite dituen poesia honen aldeetan.
Gora beherak ditu poemategi honek. Poema batzuk oso zuzenak dira eta gustura uzten dute irakurle hau, beste batzuk, ordea (irakurleak desertuko karabanak bezain beste direla ahazturik, nire lagun batek zeintzuk diren esan behar nukeela diost), desorekatuak iruditu zaizkit. Beste kontu bat da batasunarena... Arlo asko eta irudimen mundu ugariak ukitzen dira testuaren lehen aldian, osatuago ikusten dut horregatik bigarrena, hari bati lotuagoa...
Lehen liburua da, eta lehen liburu guztiak bezala, harrera onak arreta ona besterik ez du adierazten...Zeren oraindik 'poemarik behinenak/ izkiriatzeke daude...'.
Sonia Gonzalez: Sagarroiak. BBK Fundazioa-Euskaltzaindia. Bilbao. 2002. 70 orrialde
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.