Gogo biziz bizitzari eta poesiari
Gogo biziz ekiten die bizitzari eta poesiari Jose Luis Padronek. Traiektoria luzeko poeta dugu, eta ekintza kulturaletan sartu den eragile kulturala. Poesia sinbolistaren maitale, kutsu surrealista erabili izan du atera berri duen Itsasoa bidaliko dut zure bila liburuan.
Maite sentimenduaren inguruan eraikitako testu honek egilearen gogo beroa erakutsi du; poemak borborrean datoz, eutsi ezinak balira bezala.
Bere poema libururik borobilaren gisa aurkeztu du egileak gaurko hau. Eta ez dakit horrelako adierazpen handiek mesede egin dieten liburuari eta irakurleak hartaz har dezakeen irudiari, edo okerrera egin duten.
Nire aldetik, lehengo pausuak, orain arte Padronen poesian ezaugarri nagusi izan diren aztarnak ikusten ditut: 'zu' bati zuzenduriko esamolde garbia, irudikorra, metafora bitxiak jantzia. Agian, bizitzaren aurrean agertu duen bizi-gogo bero horretan dago berritasunik gehienen, irakurle honen uste apalean beti ere.
Surrealismoaren bidetik jo du Padronek liburu honetan, eta bide hori indartu duela dirudi, sentimenduaren adierazpen garbiaren aurretik.
50 poema luzeko testua aurkeztu du Padronek, poemategi osatua, beraz, esamoldearen etorriari kasu egiten diona. Baina bizitzari buruzko eta heriotzari buruzko iritziak sortzen du tonu nagusia testuan.
Sentsazioen xarma
Idazkeran puntu eta komarik gabe idatzitako testuak aurkeztu dira, irudiak pilatuz, aditzaren nagusitasuna indartuz. Baina sentsazioek osatu dute liburuaren xarma. Eta sentipen nagusiak eguneroko irudietatik sortu badira ere, eta 'zu' nagusi horri bidalitako esaldiak eraiki baditu idazleak ere, ondoren badirudi poetak bigarren errealitate barnekoiago batean sartu duela bere espresio poetikoa eta irudiak eta hitzak pilatu egin direla, bukaera edo etenik ez duen ibaiaren gisa.
Nolabait sentitutakoaren aurrean definizio irrazional, sentikor bat eman nahian agertu zaigu poeta, eta hitz batek beste bat dakar ondotik, bata besteren artean sortzen den etenduran berebiziko indarra bilatuz. Joera espresionistak ez dira falta galderei buruz den liburu honetan.
Azken aipamen bat gorde diogu argitarapen aldeari, nahi bada testu kanpoko aldeari. Benetan liburu txukuna da orain Bermingham etxeak plazaratu duena, kalitate handiko diseinuz hornitua, eta testuaren irakurketan lagundu egiten duena.
José Luis Padrón: Zure bila itsasoa bidaliko dut. Bermingham, Donostia, 2002, 95 or.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.