_
_
_
_
Reportaje:GAIAK

Umore garratza, sendabelarra

Eskoriatzan ospatu den IV Literatura Asteak euskarazko liburugintzan den umorea argitara atera du Eskoriatzan ospatu den IV Literatura Asteak euskarazko liburugintzan den umorea argitara atera du

Euskal literaturan ez da umorea falta baina bilatu egin behar da, ez da ageria'. Hala uste du Iban Zaldua idazleak eta halaxe jakinarazi zuen joan den apirilak 24ean, IV. Literatura Astearen barnean, Eskoriatzako Humanitate Fakultatean egin zuen irakurraldian. 'Literatura eta Umorea' izenburupean apirilaren 22tik 26ra bitartean IV. Literatur Astea ospatu da eta ezarria zuten erronka gainditu dute, hots, euskal literaturan umorerik ez denaren ideia zapuztu dute partehartzaileek. Ion Alonso, Arantxa Iturbe eta Iban Zaldua idazleak eta Ander Lipus komediantea izan ziren topaleku honetan astean zehar. Azken egunean Kike Amunarriz, Asisko Urmeneta eta Antton Olariaga mahai baten eseri ziren 'hitz aspertuan dibertitzeko manerak' izenburupeko mahai inguruan. Idazle, komediante nahiz bildutako guztien artean euskal gizartean umore faltan ez gaudela frogatu dute.

Aurtengoa IV. Literatura Astea da eta urteak aurrera joan ahala, bisitari kopurua handituz doa. Arantza Ozaeta, IV: Literatura Astearen antolatzaile eta literatura irakaslearen hitzetan 'Eskoriatzan diren humanitate eta enpresa ikasketetan literatura ez genuela behar adina lantzen eta literatur astea antolatzea erabaki genuen'. Hasieran ikasleei zuzenduriko bilguneak baziren ere, hirugarren ediziorako fakultateko ateak mundu guztiari zabaldu zitzaizkion eta erantzuna bikaina izan zen. Eskoriatzako laugarren bilkura honetan euskal literaturan den umorea ezagutu, landu eta ugaldu dira eta umoretsu izatearen garrantziaz jabetu dira bertaratutako guztiak.

Topiko sustraitua

Arantza Ozaetaren ustez 'euskal literaturan, gizartean nahiz bizimoduan umorerik ez denaren topikoa sustraitua dago. Uste hori zapuztu nahi genuen eta topaleku hauen antolaketarekin soilik frogatu dugu badela euskal literaturaz hitz egitean umoreaz mintzatzeko beharra ere; hots, egon badagoela umorea euskarazko literaturan ere'. Elkargune honetan umorea beharrezko osagaia dela defendatu dute partehartzaile nahiz antolatzaileek, eta gainera, pertsona umoretsua izaten ez dela inon irakasten. Arantza Ozaetaren aburuz 'literatura aste honetan gauza bat argi gelditu da: euskal literaturan umorea izan badela, baina burutsua eta zorrotza dela. Ez da umore alaia, barrearena. Umore ironikoa, sarkasmoa eta umore beltza gailentzen dira'. Iban Zalduak defendaturiko hipotesiaren arabera, euskal literaturan umore inteligentea eta fina nagusitzen dira eta ideia horrekin ados izan dira mintzalari guztiak. Adibideak ugariak dira: Ion Alonso nafarraren testuetan, Joxerra Garziaren Egonean doazen geziak liburuaren pasarteetan, Juan Cruz Igerabideren Herrenaren arrastoan liburuko letretan edo Arantxa Iturberen Ai, ama! liburuaren testu batzuetan. Eguneroko egoera guztietan umorea beharrezkoa eta lagungarria dela, behin eta berriz errepikatu den ideia izan da, egunez eguneko joan etorrian adiskide leiala izan behar dela umorea, hobeto bizi nahi izanez gero behintzat.

Literatura bilgune honen helburuak ugariak izan dira, literaturaren beraren helburuak ere askotarikoak baitira. Nagusiak ordea, idazlearen eta gizartearen arteko loturak sendotzea, idazleak hobeto ezagutzea eta euskaldunek gehiago irakurtzea dira. Arantzaren aburuz 'literatura beste modu batean plazaratu beharra dago. Euskal literaturan kontatzen diren istorio gehienetako protagonistak pertsona arruntak dira, guztiok ditugun zalantzak, pozak eta kezkak dituzte. Irakurketa desakralizatu egin behar dugu eta idazlearen, euren protagonisten eta irakurlearen arteko distantzia ez dela hain handia agerian utzi beharra dugu'. Arlo honetan literatura gizartera hurbildu nahi da eta egun literatura idazle-irakurlearen elkarrizketa bezala ulertu behar da: idazlea ez dago honez gero goian eta irakurlea behean, irakurtzeko modu berri bat zabaldu behar da. Arantzaren aburuz 'orain dugun erronka nagusienetakoa irakurle kopurua handitzea da. Ez dugu honetan asmatu, ez dugu irakur zaletasuna bultzatzeko formula egoki bat topatu. Azken finean zerbaiten bila ari gara eta bilaketa honetan idazlearengana hurbiltzea irakur zaletasuna sendotzeko bide bat izan zitekeela pentsatu genuen. Horregatik literatura astea antolatzen hasi ginen'. Laugarren edizio hau umoreari eskainia izanik, literaturara gerturatzeko amu bikaina da eta euskarazko literaturan ez omen da falta.

Egon badago zertaz barre egin

Kontutan izanik inori axola ez zaion zereginean ari garela, nik uste dut umorearekin hartu beharra dagoela lanbide hau' .Halaxe azaldu zuen behintzat joan den apirilaren 23an Arantxa Iturbe idazle eta kazetari ezagunak. Umorez janzten ditu, edo hala egioten ahalegintzen da behintzat, bere bizimodua, bere lanbidea eta baita idaztearen zaletasuna ere. Hala ere, idazle izanik sortzen zaizkion buruhausteak ez dira gutxi. 'Idazle gisa egiten duzuna ez zaio inori axola eta alderantziz, idazle izateagatik konpromiso piloa sortzen zaizkigu. Etxeko administratzaileak deitzen dizu ohar bat idazteko, herritar talde batek deitzen dizu Udaletxerako idatzi bat egiteko eskatuz... Guztia idazteko duzun erraztasun horregatik. Txikikeria guzti hauek idazle izateko denbora kentzen dizute eta hau ere umore handiarekin hartu behar da'. Arantxak azaldu zuenez gainera idazle euskalduna izanik, euskal hizkuntzalari baten bisita jasotzearen arriskua hor da etengabe, subjuntiboa edo aditz laguntzailea nola erabili behar duzun esanez. 'Ni ez naiz ordea hizkuntzalaria, eta beste gauza bat bilatzen ari naiz idazteko garaian'. Idazle izatearena beraz, lanbide latza da eta umore handiarekin hartu behar da. Iban Zaldua idazlearen hipotesiaren arabera, umorearen kontzeptu zabaletik abiatuz, gure literatur ekoizpenean umore alaia nahiko urria da. Askotan euskaldunen izaera itxiarekin zerikusia duela esaten bada ere, Ibanek ez omen du gauza hauetan gehiegi sinesten eta idazlearen ustetan 'agian gure egoera politiko sozialari begiratu behar zaio eta umore alai eta zurirako garaiak ez direla jabetuko gara. Gure literaturan begiratuz umorea badela ohartuko gara. Umore ikusezinagoa dugu; ironikoa, sarkasmo eta umore beltzak eragiten dute irri (barrea) euskal irakurlean'.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_