Palestina
1947ko azaroaren 27a. II Mundu Gerratearen txikizioaren eta juduen kontrako hondamendiaren ostean, kontzientzia txarrak bere fruituak eman ditu nazioarteko komunitatean. Horien artean dugu Nazio Batuen Erakundearen bi estatu berri sortzeko erabakia: Palestinako lurraldea bitan zatitu eta %55 juduentzat, %45 palestinarrentzat. Jerusalem nazioarteko gune izendatu eta estatu berrien mugak ezartzeaz gain, NBEk alde bakoitzeko gutxiengoen eskubideak bermatzea eskatzen zuen.
1948ko maiatzaren 14an, Ben Gurionek estatu judua aldarrikatu zuenean, mugimendu sionistaren ametsa betetzen hasiko zen azkenean. XIX. mendearen bukaeran Theodor Herzlek adierazitako ildotik, Bibliak agintzen zuen lekuan, Palestinan, diasporako juduak beren patu petraletik behin betiko askatuko zituen estatu hebrearra errealitate bihurtu zen. Palestinarrek ez dute onartuko, ordea, beraiek aintzakotzat hartzen ez zituen konponketa hau eta, batez ere, gainontzeko herrialde arabiarrak sendo haserretuko zituena. Handik ordu gutxira, Siria, Jordania, Egipto, Libano eta Irakeko armadek eraso egin zioten Israelgo estatu jaio berriari.
Oraingo honetan, ordea, israeldarrek gerrarako prest zeudela erakutsi zuten: beren antolaketa militarra hobetu, munduan zehar zabaldutako komunitate juduaren laguntza ekonomikoa eta diplomatikoa jaso, eta herri bezala elkarturik irauteko borondate sendoa bazutela erakutsi zuten. 1949ko martxorako irabazia zuten gerra: lurralde haietatik 800.000 palestinar egotzi eta lehen Palestina zenaren %55a ez ezik, %78a ere bereganatu zuten israeldarrek. Estatu arabiarrek amorruz makurtu zituzten beren buruak, Israelek berea harrotasunez altxatzen zuen bitartean: NBEk ere urte horretan errekonozituko zuen Israel estatu burujabe bezala.
Ondorengo giro politikoak Israelen kokapen estrategikoaz ohartaraziko die mendebaldeko estatu nagusiei. Esaterako, 1956an Nasser-ek Suezeko kanala nazionalizatu eta itxi nahi izan zuenean, Israelek Frantzia eta Britaina Handiaren aldeko interesekin bat egin zuen, haien babesle bihurtuz. Gerra Hotzaren garaian ere, Estatu Batuek Tel Aviveko gobernuan aurkitu zuten aliatu nagusia Ekialde hurbilean: israeldarrak inguruko arabiar sozialismoaren saiakera guztiei gogor egin eta armada indartzeko pronto zeuden.
Israeldarrak jadanik ez ziren bakarrik sentitzen, nahiz inguruko herrialdeen gorrotoa areagotu. Palestinaren aldeko askapen mugimenduak piztean, Israel erasotua sentituko da eta lurralde berrien konkistari ekingo dio, defentsazko muga-lurrak bihurtzearren. Sei Egunetako gerran, 1967an, Gaza eta Zisjordania, Sinai penintsula eta Golaneko gainak bereganatuko ditu. Ondoren beste bi gerra ere etorriko dira: Yom Kipur 1973koa eta Libanoko inbasioa 1982an. Egungo kinka larriak soka luzeari jarraitzen dio, beraz.
Gauza batzuk aldatu dira, hori bai. Lehen herrialde arabiarren Ligak Israel ez ezik Palestinako estatua ere ukatu egiten zuen. Siria eta Jordaniak lurralde hauek bere jotzen zituzten; bitxia bada ere, Israel gabe, Palestina ez zen seguruenik Jordaniako probintzia besterik izango. Egun, ordea, estatu arabiar orok zein nazioarteko komunitateak aho batez onartzen dute estatu palestinarraren zilegitasuna, beharra eta premia. Orain Sharon da beste egitasmoa irudikatu duena: nazioarteko terrorismoaren izuaren denboran bizi garenez, nola aurkitu une egokiagorik aitzaki horrekin palestinarrak beren lurretatik bidaltzeko, bizimodua ezinezko egiteko?
Bihurrikeriaz josita dagoen historia apur bat ezagutzeak agian guztiak ironiko bihurtzen gaitu. Juduek beren patua, hurbiltasunezko magia ilun baten bidez edo, palestinarrei kutsatu izan balie bezala. Mendeetan zehar juduak izan badira soberan zegoen herria, harat-honat, noraezean zebilena, orain, azkenean kokatu direnean, bertakoei alde eginarazten die. Orain palestinarra da (edo kurdoa...) soberan dagoen herria, noraezean dabilena. Horixe baita historiaren irakaspenik tristeenetarikoa: behin -edo askotan- biktima izateak ez duela inmunizatzen etorkizunerako, biktima ere borrero bihurtzen baita gurpilaren amaigabeko biran.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.