_
_
_
_
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Liburu barrenak

Barojak bere oroitzapen liburuan, Desde la vuelta del camino izenekoan, Zestoan mediku gisa emandako urteei buruz ari delarik, kontatzen du nola behin bere aitarekin batera, don Serafín Barojarekin alegia, joan zen Azkoitira Altuna jauna ikustera. Saloian Juan Jacobo Rousseauren buruaren irudia omen zegoen, eta haren oinetan Aitorpenak liburua, Ginebrako idazleak Ignacio Manuel Altuna y Portu aipatzen duen orrialdean irekita, lagun minak izan baitziren. Aipamena honaino ekartzen badut, azkoitiarrok Rousseau-zale izan garela frogatzeko da, eta gehiago esango nuke, Ginebrakoak 'basati on'aren irudia Azkoitian hartu zuela seguru asko, ez alferrik baitugu azkoitiarrok xano ospea. Altunak, segitzen du Barojak kontatzen, zahartutakoan, maizterrek emandako billeteak liburuen artean gordetzen omen zituen. Hil zenean, zerbitzari eta ahaideek, liburuak arakatu zituzten eta, amorruaren amorruz, txikitu ere bai, dirua aurkitu nahian. Esaldi bitxi honekin amaitzen du historia hori Barojak: 'liburutegien gain-behera izugarrizkoa da herrietan'.

Behin, liburu zaharrak eta erabiliak saltzen dituen denda batean orduan izen dezentekoa zuen poeta baten liburu batzuk aurkitu nituen. Hartu liburuak, orri pasa hasi eta emakume bati idatzitako eskaintza irakurri nuen liburu bakoitzean. Ez dut ekarriko hona emakumearen izena, garai batean idazle moduan ezaguna izana baitzen bera, ezta poetarenik ere, adiskide baikara biok elkarrekin. Dendakoei galdetuz jakin nuen emakumea hil egin zela, eta haren ahaideek, gupidarik gabe, enkantean saldu zituztela liburuok, orrietan ezkutaturik zegoenari batere erreparatu gabe. Anjel Lertxundik, Mentura dugun artean liburuan kontatzen du bigarren eskuko liburuak saltzen zituzten denda batean sartu zela behin eta ezagun baten sinadura ikusi zuela liburu bateko kortesiazko orrian. Liburuagatik bainoago, liburuaren ertzetan zeuden ohartxoengatik eraman omen zuen etxera, esaten duenez.

Idazlea, izan ere, maniatikoa da liburu kontuetan. Giaccomo Casanova handiak, maitasunari buruz idatzi diren orrialderik zoragarrienen egileak, liburuen artean gordetzen zituen berak, haragi eta odol, maite izandako emakumeen erretratuak. Ondorengoek Casanovaren liburu asko eta asko erre egin zituztenez, pisura saldutakoak ezik, orain ez dago modurik jakiteko idazleak maite izandako emakumeen deskribapen letrazkoak bat ote zetozen erretratuek erakusten zuten haiekin. Seguru asko, ez. Benito Pérez Galdósek, azkoitiarra kastaz, fakturak gordetzen zituen liburuetako orrietan. Liburuak pilaka zituenez, ezin fakturarik aurkitu. Aitzakia ezin hobea ezer ez ordaintzeko. Hartzekoduna etortzen bazen, idazleak nahi zituen liburuak hartzeko esaten zion, ordainduta noski, eta haietako batean bazegoen hartzekodunaren faktura, ordainduko zuela, lehenago liburuen truke hartutako diruarekin. Esan beharrik ez dago halako trikimailuak ez zuela hutsik egiten, hartzekodunak nahiago izaten baitzuen ez kobratu, ezertarako behar ez zituen liburuak etxera eraman baino.

Gerra ondoren egin ziren txikiziorik handienak herrietako liburutegietan. Lizardi eta Orixe, biak batera, azaltzen diren argazki bat daukat etxean. Parisko bouquinerie batean salgai zegoen frantsesezko liburu baten barruan aurkitu nuen. Ikerlari senari jarraituz lortu nuen argitzea, ez nahi bezain laster, zer egiten zuen balio sentimental handiko argazkiak halako liburuan. Itxura denez, politikari batek gerra ondorengo izuak kirioak astindurik eta irudimena argiturik, etxean zituen argazki salatariak ondotik kentzea erabaki zuen, egunen batean berreskuratzekotan. Liburu bakoitzean argazki bana sartu zuen eta gero postaz munduan zituen lagunei bidali zizkien, bakoitzari bat, gordetzeko esanez. Denbora pasa zen ordea. Euskaltzaleak ez zuen liburuak berreskuratzerik izan, gazterik hil egin baitzen, istripu batez. Eta liburua gordetzeko agindua zutenak hil egin ziren haiek ere, liburuak ondorengoen nahietara utzita.

Idazlearen ondorengoek min handiagoa egin diote literaturaren historiari, idazlearen etsaiek baino.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_