_
_
_
_
Reportaje:

Tradizioz gazte, ibilbidez heldu

25 urteko ibilbidearen ondoren, ikuspegi gazi-geza dute euskal argitaletxeek etorkizunaz

Euskal argitaletxeek tradizio handia dute, baina ibilbide horretan badira dagoeneko euskal literatura, saiakera eta hezkuntza-liburuak indartzen 25 urtetik gorako bidea egin dutenak. Duela gutxi bete ditu zilarrezko ezteiak 1976an sortutako Erein argitaletxeak. Diktaduraren bukaeran sortu zuten Julen Lizundia, Edorta Kortadi, Jexux Mari Mujika, Axentzio Ondartzabal, Xabier Lete, Anjel Lertxundi eta José Manuel Castellsek. Euskal Herriak kultura mailako proiektu sendo bat lantzeko euskal literatura argitaratzea beharrezkoa zela uste zuten.

Hogeitabost urte pasa diren arren, hasierako ildoari eusten dio argitaletxeak, Agustin Iturri produkzio arduradunak azaldu duenez. Literatura, hezkuntza eta entsegua dira argitaletxearen hiru ardatz nagusiak, ilustrazioa ahaztu gabe. Militantzia askorekin sortutako proiektua izan dela gogorarazi du Iñaki Aldekoa bertako editoreak. Egun oraindik ere euskal editorea %100 profesional eta %100 militante izan behar dela entzuten da sarri. Aldekoa ez da iritzi berekoa, eta horren inguruan hipokresia handia dagoela adierazi du. 'Militantzia hitz tranposoa da, soldata jasotzen den momentutik militantzia hitza alde batera utzi behar da eta lan onaz hitzegin', esan du.

Ibilbide luzekoa da Elkar argitaletxea ere. Hegoaldean 1977an sortu zen, baina Iparraldean 1972tik zegoen martxan 40 bat kulturgileren eskutik. 1976an, Bilintx liburudenda eta Zabaltzen banatzailea sortu zituzten. Banaketa eta salmenta antolatzen eta egituratzen hasia zegoen ordurako, baina garaian euskarazko produkzioa ez zegoen bermatuta, irakaskuntza munduan euskarazko materialik ez zegoen eta 'premia larria zen', Olatz Osa bertako arduradunak azpimarratu duenez.

90eko hamarkadan sendotzen da Elkar eta euskal argitaletxe handiena bilakatzen da. Bilduma berriak sortzeaz gain, formula berriak ere bilatu dira. Eremu urriko hizkuntzetako beste bost argitaletxekin batera Argitaletxe Elkartuak proiektua jarri zen martxan. Galizia, Katalunia, Aragoi, Valentzia eta Asturiaseko bost argitaletxerekin haur eta gazte literaturan aritzen dira bereziki, elkarren autoreak eta sormena ezagutarazi eta bultzatzeko asmoz.

Euskal argitaletxeen egungo egoerari dagokionez, 'ez da erraza', Osak dionez. 'Irakurle kopurua ez doa gora, jendeak bestelakoak kontsumitzen ditu, eta liburua bigarren mailako produktu bilakatu da. Euskaraz argitaratzeak merkatua asko mugatzen digu eta liburuak uzten duen etekina txikia da', gaineratu du. Halaber, salmenta puntu askotan euskarazko produktuen presentziak oso leku txikia duela dio. Argitaletxeen azpiegiturak sendotzea eta indartzea funtsezkoa da, merkatua zabaltzea eta fidelizatzea bezalaxe. Administrazioen babes eta laguntzak ezinbestekoak dira horretarako eta 'sektorean parte hartzen dugun agente ezberdinok elkarrekin antolatu eta egituratu behar dugu euskal liburugintza', Osak dionez.

Geroz eta eskaintza zabalagoa

Azken urteotan asko dira sortu diren euskal argitaletxeak. Aizkorri, Alberdania edo duela gutxi jaiotako Dakit zarauztarra eta Utriusque Vasconiae aipa genitzake, besteak beste. Testu liburuak, gazte eta haur literatura euskaraz editatzen duen Aizkorri 1997an sortu zen. Lehenagokoa da Alberdania, 1993koa. Ibilbide laburra egin duen arren, bere lekua bermatu du habe nagusi bati loturik: 'kalitatezko literatura argitara ematea, euskaraz nahiz gaztelaniaz irakurle guztientzat'. Narrazioa, poesia eta saiakera lantzen ditu, baina arreta bereziz saiakera laburra. Duela hamahiru urte Bilbon sortu zen Txalaparta gerora Jose Mari Esparzak hartu eta Tafallan kokatu zuena. Argitaletxe berria sortzerakoan garrantzitsuena 'proiektuan sinestea, ahalegina eta gogoa' direla azpimarratu dute arduradunek. 'Edonork maketatu eta inprima ditzake liburuak. Zailagoa da gero banaketa sarea osatzea, eta liburuak banatu eta saltzea', adierazi dute. Horretaz asko daki Sabin Oregi kazetari ohi eta argitalariak iazko udan sortu baitzuen Zarautzen Dakit argitaletxea. Ikasle eta liburuzaleentzat sortutakoa, Txomin Peillenen eta Roman Garmendiaren liburu banarekin estreinatu zen. Zer dakit nik? kolekzioan hainbat alorretako saiakerak argitaratuko ditu. Durangoko azokan plazaratu zen, bestalde, Utriusque Vasconiae argitaletxea, Pablo Iztueta eta Jokin Apalategiren ekimenez. Orain arte laupabost liburu editatu ditu, giza zientzietako gaiak euskaraz zein gaztelaniz landuz. Jokin Apalategiren La idea de la nación en los niños vascos ikerketa eta Pablo Iztuetaren Erbesteko euskal pentsamendua eta Euskal irakaskuntzaren bilakaera izan dira lehenengoak. Aurki sail berria jarriko du martxan. Ur Apalategik zuzenduko duen saila Iratxe Gutierrez eta Jon Kortazarren lan banarekin abiatuko dute, Diglosia eta euskal saiakera eta ArantxaUrretabizkaiaren lanaren inguruan Iratxe Gutierrezek egindako ikerketarekin,alegia.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_