_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Euskal antzerki hoberenari saria

II. Antzerki Sariaren bidez helduentzako euskarazko antzezlan onena sarituko dute hilak 27an

Publiko aldetik euskarazko antzezlanak geroz eta erantzun hobeagoa jasotzen ari direla kontutan hartuta, iaz sortutako Antzerki Sariak taldeei ildo horretan lanean jarraitzeko laguntza eta aldi berean kalitateari saria eman nahi die. Euskal antzerkigintzaren panoraman, bestalde, ezohiko bakarrizketa kopurua aurkituko dugu oholtzatan.

'Antzezlanak euskaraz soilik egitea defizitarioa da eta bi hizkuntzatan egin behar dira'
Más información
Oholtza gainean bakarka

Datorren martxoaren 27an, Antzerkiaren Nazioarteko egunean antolatuko den ekitaldian Donostiako II. Antzerki Sariaren irabazlea ezagutaraziko da. Euskarazko kalitatezko antzerki lanak eta arlo honetan profesionalen lana saritzeko helburuekin sortu zen Donostia Antzerki Saria joan den urtean. Horrez gain, euskarazko antzerki profesionala bultzatzeko eta indartzeko asmoa du sortu berri den sari honek. Datorren martxoaren 27an, arratsaldeko 20:00etan, Antzoki Zaharrean Donostiako Udal Patronatuak eta Donostia Kulturak elkarlanean antolaturiko ekitaldi batean, ezagutaraziko da sei hautagaien artean zein den irabazlea. Konpainia irabazleak antzezlana interpretatuko du egun horretan bertan eta aukeratuek 9.000 euro eta eskultura bat eramango dituzte etxera; hurrengo urtean Donostian ikuskizun bat estreinatzeko aukera ere izango dute.

Sari honetako bigarren edizioan parte hartzeko baldintzak ez dituzte talde guztiek betetzen ordea. Izan ere, Donostian 2001. urtean programatutako ikuskizuna izan behar da eta noski euskaraz antzeztutakoa, testu gabekoak kanpoan gelditzen direlarik. Talde profesionalek bakarrik har dezakete parte eta areto batean antzezteko ikuskizuna izan behar du.

Norka Chiapuso Donostiako Kultura Patronatuko antzerki arduraduna da eta haren aburuz, helduentzako euskarazko antzerkiaren gainbeheraren aurrean zerbait egin behar zutela pentsatu zuten saria sortu zutenean. 'Haurrentzako antzerki egitaraua antolatzen dugu guk eta gehienbat euskarazko ikuskizunak izaten dira. Arrakasta handiko antzerki lanak izaten dira eta asko gustatzen zaizkie haurrei. Donostia euskaldun gehien duen Euskal Herriko hirietako bat izanik, gaztelerazko ikuskizunek indar handia zutela ohartu ginen. Helduek ordea, ez zuten antzerkia euskaraz ikusteko ohiturarik'. Egoera honen aurrean euskarazko antzerkia sustatzeko neurriak hartzea erabaki zuen Donostiako Kultura Patronatuak. Euskararen Udal Patronatuarekin baturik, ikuskizun euskaldunen interpretazioak bultzatzea eta sari hau sortzea erabaki zuten. Saria sortu baino lehen, 2000. urtean Antzerki Garaia izeneko ekimena jarri zuten abian. Lau antzezlan hartu eta hedatze lan garrantzitsua egin zuten. Hala ere, ez zen oso arrakastatsua izan, ikus-entzule kopurua nahiko eskasa izan baitzen. Aurrera jarraitzea erabaki zuten ordea, eta 2001.urtean, ikus-entzule kopurua bikoiztu zela ikusirik, nolabait indartu nahi izan zuten joera hura, ikuskizun hoberena sarituz.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Norka Chiapusoren hitzetan 'euskarazko antzerkiaren hedapena bultzatzeko sortu zen saria eta antzezlanen zirkuitua bermatu nahi genuen. Antzezlanak euskaraz bakarrik egitea defizitarioa da, ez du dirurik ematen eta talde askok bi hizkuntzetan egin behar izan dituzte haien antzezlanak. Maskarada antzerki taldearekin adibidez hauxe gertatu zen eta ikuskizunak gazteleraz ere egiten hasi ziren'. Norkaren ustetan, egoera hobetzen ari da ordea, jendea antzerkia euskaraz ikusten ohitzen ari baita.

Donostiako II. Antzerki Sarira sei antzezlan aurkeztu dira: Txalo konpainiak Bambulo eta Emaztea kaperarekin nahastu zuen gizona izenburuko antzezlanak dira sei hauetako bi hautagai. Tentazioak Komeriaka aurkeztu du eta Vaivén konpainiak berriz, Lotsarik gabe izenburuko lana. Tanttakak azkenik, beste bi lan ere aurkeztu ditu, bata, Errudun jaioak, Hor dago koxka bestea. Hautagai hauen antzezlanek duten kalitatearen arabera aukeratuko du epaimahaiak irabazlea. Norkak azaldu duenez 'euskara garrantzitsua den arren, ez da euskara mailaren arabera irabazlea aukeratuko, lanaren kalitatearengatik baizik'. Hala ere, martxoaren 27ra arte itxaron beharko dugu irabazlea nor den jakiteko, Nazioarteko Antzerki egunean ezagutaraziko baita konpainia irabazlearen izena.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_