Euskarazko eta Bizkaiera estandarizatzeko estilo liburuak
Urtarrilaren 24an Labayru ikastegiak Bizkai euskeraren jarraibide liburuak aurkeztu zuen. Adolfo Arejitaren zuzendaritzapean Ana Oar-Artetak eta Hiart Legarrak osaturiko lantaldearen fruitua da liburua, euskalkia estandarizatzeko lehen urratsa. Estandarizazio hau gero eta beharrezkoagoa zen, ez baita egokia euskalkia bakoitzak nahi duen erara erabiltzea. Hala uste du Adolfo Arejita argitalpenaren zuzendariak, eta hurrengo urratsak iristear direla dio.
Lliburu hau egitearen ideia Bizkaiko Administrazioko nahiz irakaskuntzako lehen premiei erantzuteko sortu zen. Bidea ezartzeko gai izan zitekeen instituzio bat behar zen eta Labayruk Bizkaiako Foru Aldunditik eskaria jaso zuen. Arejitaren hitzetan 'eskari horri erantzuteko martxan jarri eta zortzi hilabetetan amaitu zen lana. Liburu didaktikoa eta argia egin nahi izan dugu, oinarrizkoa. Horregatik lehen pausuak du azpititulu bezala'. Komunikabide, administrazio edo irakaskuntzan idazterakoan sortzen ziren hutsuneak betetzeko da baliagarria.
Malgutasuna
Forma batzuk beste batzuen aurrean hobetsi eta finkatzeko beharrari erantzun dio Labayruk liburu honen bidez. Arejitaren aburuz 'forma bat baino gehiago lehian zirenean malgutasunez jokatu dugu. Ez dugu forma bat indarrez ezarri nahi, bai ordea mailakatu'. Forma baten edo bestearen alde egiteko momentuan, tradizio literarioa kontutan izan da eta autore eredugarrienek maiz erabili dituzten formak izan dira kontutan. Bestalde, ikuspegi soziolinguistikoa ere aintzat hartu dute eta forma bat hedatuagoa izanik, arretaz hartu da horren erabilpena. Argitalpenaren zuzendariak dionez 'hitz eta esamolde guzti horiek egun erabiltzen diren testuingurua eta esanahia ere kontutan izan ditugu eta euskara biziak pisua izan du erabakiak hartzerakoan'. Euskara batua normaldu eta gizartean sakontzean norberarena mantentzeko gogoa eta nahia bizitu egin da, horregatik euskalkiak loraldi garaian daude. Euskalkien ekarri guztiak batuan sartu behar dira hizkuntza aberasteko.
Ez da hau nolanahi ere joan den urte honetan argitaratu den estilo liburu bakarra. Besteak beste, Egunkariak Estilo Liburuaren hirugarren edizioa argitaratu du, hamaika urte hauetan metatutako jakinduriaren fruitu. Edizio berri honek oinarrizko arauez gain, zerbitzuen atala indartu du. Aipagarria den beste liburu bat Euskal Herriko Unibertsitateak kaleratu duen Euskal Estilo Libururantz: Gramatika, Estiloa eta Hiztegia da. Xabier Alberdi eta Ibon Sarasolaren eskutik argitaratu den estilo-liburuak euskara estandarrean nabaritu ohi diren gramatika-oker, estilo-zalantza eta hiztegi-gorabehera nagusiak aurkituko ditu irakurleak eta hasiera batean irakaskuntzari zuzendua egon arren, euskaraz idazten duen ororentzat da aproposa.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.