Agur Kaxianori, gaintzearen eredu
Joan den astean euskal folkloreak bere erreferenteetako bat galdu zuen Kaxiano Ibargurenen heriotzarekin, 69 urte zituela. Antzuolako akordeoilariaren aktibitatea ez zen Oskorrirena bezain etengabea izan, urte bakarrean lau disko kaleratzera iristeraino, bere diskoen salmentak ezin alderatu Kepa Junkerarenekin, eta bere izena akaso ez zen euskal gizartean arras ezaguna izatera iritsi. Baina hala ere, Kaxiano euskal musikarientzat erreferente izan zen, itsu guztientzat norberaren oztopoak gainditzeko eredu bezala.
17 urte zituenean, bide baten zabalketan lanean ari zela dinamita karga baten eztandak munduko gauzei begiratzen jarraitzea galarazi zion. Handik aurrera, entzumenaz eta ukimenaz baliaturik ezagutzen jarraitu behar izan zuen, egoerak behartuta, bere akordeoiaren botoiak sakatzeko erabili zuen sentimena, hain zuzen. Zeren, erabaki mota honekin batera joan ohi den erromantizismo kutsutik urrun, musika tresna bizibide gisa aukeratu baitzuen, itotzen ari denak taulari heltzen dion bezala.
'Bizitza aurrera atera behar nuen, diru pixka bat irabazi nahi nuen. Horrela ez egitekotan, salmentan hasi beharko nuen', aitortu zuen bizi zenean gerora, paradoxikoki, bere bizitza euskal musika tradizionala lantzeari eta berreskuratzeari dedikatuko zion musikari gipuzkoarrak. Baina berak mimetismoaz haratago joaten asmatu zuen, eta hori izan zen bere arrakasta handiena.
Handikotea, apala, beti bere begi ezinduak ezkutatzen zituzten betaurreko ilunen atzean babestua eta gazteleraz hitz egiteko ahalegina egiterakoan zuen azentu euskaldunarekin, Kaxianok, bere lorpenen artean du euskal akordeoilarien errepertorioa zabaldu izana. Ez zen euskal akordeoilari onaren eskuliburuan aurkitutako abestiak behin eta berriro jotzera mugatu, bere sormenerako, garatzeko eta artista osoa bezala agertzeko ahalmenak trebezia handiko kideez osatutako tresna jole taldetik gain egotea egin ziolako.
70eko hamarkadako erdialdera hasi zen konposatzen, lehenik Alonsotegiko abesbatzarentzat eta ondoren, berarentzat. Aurretik, akordeoi eta trikitilari askok bezala, herriko festa askotan egin zuen lana, dantza tradizionalaren dantzaleku bihurtzen ziren herriko plazatan, vals, pasodoble, corrido eta tangoak interpretatuz Axariak hirukotearekin, eta behin edo behin bertsolari gisa ere aritzeko saioa egin izan du.
Bere heriotzarekin literatura (hor dago Kortiko ipuina, Kaxianoren musika miresten zuen zakurrari buruzkoa) eta musika inspirazioaren iturria izandako pertsonaia galtzen da. Ez soilik folklorearen alorrean, Kortatuk ere Kolpez kolpe diskoko A.E.K.ko beteranoak abestian aipatzen baitzuen. Eta guztia bere ia mende erdiko ibilbidean zazpi disko bakarrik grabatuta, guztiak Elkarlanean disketxearekin, eta lehenengoa jendaurrean jotzen 30 urtetik gora zeramanean.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.