Zuberoako laborarien festa
Egungo maskaradak, garai bateko Zuberoako kultura mantentzen denaren adierazle
Mozorroa, jantzia, dantza, mugimendua, kantua, soinua, bertsoa, sermoia... Osagai funtsezkoak dira Zuberoan izaten diren ikuskizun hauetan. Maskaradetan islatzen den narrazio herrikoiaren erroek aspektu literarioa gehitzen diote. Aspalditik, Eguberrian hasi eta neguan zehar luzatzen diren antzezlanak dira Maskaradak. Zuberoako nekazarien egutegiarekin harreman zuzena dute ikuskizunek eta laborarien bizimodu, beldur, amets eta desirak kontatzen dizkiete nekazari gazteek bertaratutakoei. Usadio hau urtero berpizten da, gutxienez duela 160 urtetik aitzina.
Juan Antonio Urbeltzen hitzetan 'duela 10.000 urte, Euskal Herrian eta Europa osoan abelzaintza eta nekazaritza sustraitzen hasi ziren eta gizakiek haien bizimoduak aldatu zituzten. Honekin batera erritual eta sinesmenak ugaldu ziren bai Europan bai Euskal Herrian nahiz eta ostean, herrialde bakoitzean bilakaera ezberdina izan'.
Gure arbasoek zuten fedean oinarriturik ohitura eta erritualen ospakizunek garrantzi handia zuten. Maskaradak dramatismo ukitu bat duten antzezlanak eta laborarien beldurraren isla direla diotenak ez dira gutxi. Nekazaritzak abantaila ugari ekarri zituen baina beldur eta ezustekoek ere, ordurarte ez zuten garrantzia irabazi zuten. Antzezlan hauetan izurrite eta gosearen aurrean laborariek zuten beldurra antzezten da. Halaxe uste du behintzat Juan Antonio Urbeltz idazleak. Nafarraren aburuz, 'nekazariak oso beldurtuak bizi ziren, miseri eta zorigaitzaren beldur ziren azken finean'. Naturaren aurrean, gizakiaren ahultasunaz iseka egiten duten antzezlan hauetan eta jai giroan azaltzen da, berez, egoera dramatikoa dena.
Urteak aurrera joan ahala ordea, Zuberoako laborari kopurua gutxituz joan da, herritarrak hirietara joan baitira bizitzera. Egun herrietako gazteria oso ahula da eta gainera ez zaie dantzatzea gustatzen; beste zaletasun batzuk ditu Zuberoako gazteriak. Horregatik, garai batean antzezleak herriko gizonezko ezkongabeak baziren, egun, emakumeek gero eta parte zabalagoa hartzen dute antzerki hauetan. Hala ere, badira urteak aurrera joan ahala belaunaldiz belaunaldi mantendu diren arauak ere. Beti izan den bezala, egun ere, bi taldeetan mantendu dira aktoreak: gorriak eta beltzak. Gorriak edo ederrak eta beltzak dira batzuen ustez onak eta gaiztoak hurrenez hurren. Baina badira ikuspuntu honekin ados ez direnak ere; Juan Antonio Urbeltzen ustez, 'gorriek gogortasuna sinbolizatzen dute, krudeltasuna eta gordintasuna: azken finean, izurritea. Beltzak berriz, izurrite honen ondorioak dira, gosea eta gizartearen desegitea, hondoratzea. Gorriak eta beltzak txarrak eta okerragoak dira, gorriak egoera gordinaren metafora eta beltzak ordea, egoera latz horren ondorioz gizartearen kaosa'.
Umore fatalista
Kontraesana dirudien arren, maskarada festa bat izanik umore fatalistaz eta dramatismoz josia dago alde guztietatik. Urbeltzen aburuz 'maskaradetan hain ezaguna den Pitxu, beltzen taldeko pertsonaia, hil eta berpiztu egiten da. Bost minutu ostean berpizten da gainera. Azken finean maltzurtasunaren sinboloa da Pitxuren pertsonaia eta umore eta broma ugariren artean, gose eta izurritearen beldurra dago, beti berpiztu daitekeen gaitza'. Kolorez eta hitzez aberatsak diren antzezlan hauen atzean, tristura eta beldurra daude, beti ere festarekin estaltzen direlarik. Urbeltzek errepresentazioaren kolore eta festaren atzean diren esanahiak aztertu ditu eta ondorioztatu du maskaradetako pertsonaia askok sinbologia bat ezkutatzen dutela. Bere ustez, zaldiko-maldikoaren pertsonaia da honen adibide bat: kolorezko jantzi eta mugimendu alaiak dituen erdi pertsona erdi animalia honek, berez ez du zaldia errepresentatzen, matxinsaltoa baizik. Intsektu honek izurrite izugarriak sortzen ditu eta gosearen eta pobreziaren gertutasuna gogorazten du antzezlan guztian zehar.
Maskaradek, bestalde, herrien arteko harremanak sendotzeko eta bultzatzeko helburua ere badute. Garai batean laborarientzat edozein aitzakia zen elkar egoteko eta festarako egokia. Ikuskizun bereziak izateaz gain, harreman sozialak pizteko aitzakia ezin hobea zen eta da oraindik ere.
Aurtengo maskaradak
Aurtengo maskaradak berezitasun bat du, bi herrik antolatu baitute orain arte bakarrak antolatzen zuen ikuskizuna. Eskiula eta Gamere-Zihigako maskaradak izango dira aurten Zuberoako 21 herritan eta Behe Nafarroako Donaixtin antzeztuko direnak apirilaren 17ra arte. Eskiule 520 biztanle dituen Biarneko herrixka bat da eta aurtengo maskarada gizonezkoez bakarrik osatua dago, 1992. urtean emakumeek bakarrik hartu baitzuten parte. Gamere-Zihiga, ordea, 120 bizilagun dituen herrixka izanik, 35 neska-mutilek prestatu dute aurtengo antzezlana. Meritu izugarria dute Basabürüko herritarrek mende bat igaro baita azken maskarada bertan egin zela. Gainera, bertan bizi den Beñat Etxebarne dantzari ezagunaren laguntza ezinbestekoa izan dute. Bi maskaraden emanaldiak urte berean izateak, ez zuela arazorik sortuko argi utzi nahi izan dute partehartzaileek, antzezlanen egutegiak egokitu baitituzte. Bi maskaradak igandero izango dira herriz herri, euskal kulturaren eta euskararen sorkuntzaren adierazle.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.