Euskal dantza berritzeko helburua duen lehiaketa
Euskal dantzen errepertorioa berritu eta aberasteko xedea duen egitasmoa aurkeztu du Euskal Dantzarien Biltzarrak. Iparraldeko eta Frantziako beste eskualdeetako hirurogei euskal dantza taldetik gora biltzen dituen erakunde honek, izan ere, 2003. urtean ospatuko den lehiaketa bat martxan jartzeko asmoa du, Serge Isteque bere lehendakariaren esanetan. 'Alde batetik, dantzariak geroz eta aspertuago daude beti dantza berdinak egiteaz, eta bestetik, jendeak ere, ikusleek, badute gogoa dantza berrietaz gozatu ahal izateko'. Hori dela eta, Euskal Dantzarien Biltzarreko lehendakariak hutsune bat nabari dela dio, erantzun bat jaso behar duen hutsunea. 'Gure dantza errepertorioa berritu nahi badugu, zerbait berezia proposatu behar dugu, eta dantza euskalduna berriro asmatu'.
Bi urtetan behin ospatuko den lehiaketa hau martxan jartzeak ez du esan nahi dantza tradizionalak alde batera utziko direnik, tradizioa eta sormena biak landu nahi baitira, baina ekimenaren sustatzaileek argi uzten dute sormena bultzatzea helburu garrantzitsuenetako bat dela beraientzat.
Gaur egun gehien dantzatzen diren dantzak duela mende erditik gora sortuak dira, orokorrean, eta Istequeren esanetan, 'unea iritsi da horrelako lan bati berriz ere ekiteko'. Hasiera batetan, Iparraldeko dantzariekin hasiko da lana, baina euren helburua Hegoaldeko dantzariek ere parte hartzea da, epe ertainean. 'Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmen bat sinatu nahi genuke, egitasmoak bere zentzua denok parte hartuz gero lortzen baitu, baina abiatzeko orduan ez dugu jende gehiegirekin lanean jarri nahi eta horregatik Iparraldera mugatu gara momentuz'.
Gai egokia aukeratu
Lehiaketaren data zertxobait urrun izateak -2003ko abuztuaren 15a- ere badu bere arrazoia. 'Denbora behar da gai on batekin emateko , gure asmoa ez baita lehiaketa egunean soilik bizirik iraungo duen lanak ikustea, baizik eta gerora ere errepertorioetako parte izan daitezkeen dantza berriak lortzea. Horretarako, aukeratutako gaiak harremana izan behar du Euskal Herriko lema eta ohiturekin, eta egoki asmatzeko denbora behar da. Ondoren, euskal dantzarien bulegoari proposatu behar zaio, eta gero, noski, koreografia eta guzti hutsetik eraiki egin behar da'. Lehiaketa, momentuz, Iparraldeko taldeei irekia dago soilik. Dagoeneko, taldeek gehienek eskuratu dituzte bete beharreko fitxa teknikoak.
Euskal Dantzarien Biltzarraren egitasmoa, dena den, ez da aipatutako lehiaketara mugatzen. Frantziako Kultura Ministeritzarekin sinatu nahi dugun akordioa lortuz gero, euskal dantza irakasteko diploma bat ere sortu nahi dute, Istequek azaltzen duen bezala. 'Hau ere ez dugu Iparraldearentzat soilik egin nahi, eskualde guztientzat baizik'.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
Ana Peleteiro anuncia que está embarazada cinco meses después de su aborto: “Nuestro angelito en el cielo nos ha enviado el regalo más grande”
Un brote de gripe aviar en una granja de Lleida provoca la alerta sanitaria en Cataluña
El Gobierno rectifica y elimina la obligación de que los desempleados presenten la declaración de la renta
El grupo de investigación CREA de la UB se disuelve tras las denuncias de acoso
Lo más visto
- El líder groenlandés responde a Trump: “Groenlandia es nuestro país. Nuestras decisiones se toman aquí”
- Comprobar Lotería de Navidad 2025: consulta la lista de números premiados
- El PP de Almeida vota en contra de dedicarle a Robe Iniesta un centro juvenil porque antes quiere hablarlo con su familia
- La revalorización de las pensiones queda en el aire por la negativa de la derecha a apoyar otras medidas sociales
- La Guardia Civil detiene a los dos hombres atrincherados tras matar a dos alemanes en un chalé de Elche




























































