_
_
_
_
Crítica:LIBURUAK | GAIAK
Crítica
Género de opinión que describe, elogia o censura, en todo o en parte, una obra cultural o de entretenimiento. Siempre debe escribirla un experto en la materia

Gorputza eta ahotsa

Ez dira aro onak lirikarako. Ez dira aro onak, poeta baten, Kirmen Uriberen aurkezpenean, poeta baino lehen gidoilaria dela esaten zaigunean. Ez dakit nolako gidoilaria den Uribe, baina damu dut euskaraz aurten -agian urte batzuetan- argitaratu den libururik ederrenetako egileari poeta deitu ordez, gidoilari deitzen zaionean. Bitartean heldu eskutik, poema liburuaz gain, fenomeno soziala ere bihurtu da Bar Puerto ikustaldiari esker. Idazleak, lehenik, liburu honetako zenbait testurekin egindako ikuskizuna egin zuen, gerora kantarien proiektu bihurtu zena. Bitartean heldu eskutik estetika berri bat agertzera dator, gorputzarekin oso lotua. Gorputza eta hitza bilduz, Kirmen Uribek zazpi atal nagusiko eszenatoki berezia egin du: gorputza, memoria, sexua, besteak eta ni multiplikatua, hizkuntzaren mugak, literaturaren eta artearen arteko elkarrizketa, bizitza.

Luze mintzatzekoa den liburu honetan aipamen bi egin nahi nituzke: literatura eta artearenelkarrizketaz eta ahotsetaz. Ezagun da literatura eta arteen arteko elkarrizketa luzea izan dela. Idazle batzuk pinturarekin edo zinemarekin lotzen dute poesia. Uribe arte modernoarekin lotzen ahalegintzen dela esango nuke eta horren barnean gorputza presente den moldeekin. Horrek eratzen du hizkera: gorputzaren metonimia nagusia da izenburutik hasita.

Eta ahotsak. Ahots bi ditugu, batetik poetarena, gu handiputza ahaztu eta ni ñimiño baina gartsu batetik hitz egiten duena, nagusia. Bestetik, pertsonaienak eta baita inguruan diren poetenak. Etorkinak gehienak, irakurraldi berrietan agertzen zirenak. Denek baina adieraziz haragia gu osoaren zati nagusia dela. Gogo izango gara, baina haragiak ere adierazten du gure gogoa.

Kirmen Uribe: Bitartean heldu eskutik. Susa, Zarautz, 2001. 1.500 pezeta.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_