Urtebete eleberria idazteko
Unai Elorriagak irabazi du Igartza Saria, funtzionario ilun eta bakarti baten istorioarekin
Matias Malanda du izena eta idazle baten irudimenean besterik ez du existitzen. Funtzionarioa ogibidez, pertsona bakarti eta iluna da. Curriculum apala zalantzarik gabe, xehetasun batengatik ez balitz: Igartza Sarien aurtengo edizioaren irabazlea da.
Igartza Sariak, idazle berrientzako literaur sorkuntzako beka bezala, 1998 urtean sortu zen, Besaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkarlanean argitaletxeak antolaturik. Idazle gazteen lanari laguntzea da lehiaketaren helburua. Partehartzaile bakoitzak eleberri bat idazteko proiektua aurkezten du. Irabazleak, sariak berekin dakarren dirua jasotzeaz gain, urtebeteko epea du bere asmoa gorpuzteko eta argitaletxearen bermea lan hori kaleratzeko
Aurten Unai Elorriaga algortarra izan da irabazlea, Matias Malandaren sortzailea hain zuzen ere. Beka, jakina, berak jasoko du, eta hamabi hilabete izango ditu orain arte bere irudimenean besterik izan ez den pertsonajeari bizia emateko. Matiasek argia ikusten duenean, Hilerriak eta hiztegiak izeneko eleberriaren pertsonaia nagusia izango da.
Eleberria amaitzeko epe jakina edukitzeak 'presioa' sortzen duela aitortzen du egileak, lanak uzten dizkion ordu libreetan idatzi beharko duela kontua hartuta. 'Batzutan argitaratzeko ez dago beste biderik, lehiaketetan parte hartzea baino', dio idazleak.
Lana osatuko duten elementuak 'oso ondo planifikatuta' ditu Elorriagak. 'Haria buruan daukadana izango da', azaldu du, 'elementu berriak sartuko dira, baina ez dut uste azken produktuan eragin handirik izango dutenik'.
Matias Malandaren nortasunari buruzko xehetasunak liburu-proiektuaren hasierako pasarte honek ematen ditu: 'Astunak ziren Matiasen maletak, eta eskumako eskuan zeraman maleta bat eta ezkerrekoan bestea eta txizalarria izterren artean. Zeharka zihoan Matias treneko korridoretik, eskumako maleta aurrean eta ezkerrekoa atzean, korridorea estua baitzen eta bere izterrak lodiak eta maletak ere bai, bereziki eskumakoa, ordenagailua et grabadora zituelako bertan, eta horregatik tratatzen zuen kariño handiagoz eskumako maleta. Ordenagailua arropaz bilduta zeraman eta gatzontzilo pare guztiak jarri zituen botoien gainean, kotoizko galtzontziloak, segurtasunagatik'.
Idazleak sortutako pertsonaje ilun eta bakartia -'funtzionario guztiak ilunak dira-eta'- herri batera helduko da eta bizitza berriak bilatuko ditu bere mundu ilun eta bakartia osatzeko.
Internet bezalakoa
Hari horri segika, 'internet-en ibiltzea bezalakoa' ibiltzea bezalakoa izango den eleberria osatu nahi du Unai Elorriagak.
'Hari narratibo bat jarriko dut', dio autoreak, 'baina hori ez da hari narratiborik garrantzitsuena izango'. ' Hari batekin hasiko da eta bapatean konturatuko da beste hari asko dagoela; internet-en bezala, leku batean sartzen zara baina gero lotura egiten duzu beste batekin eta ez dakizu non zauden'.
Hilerriak eta hiztegiak Unai Elorriagaren bigarren eleberria izango da. Lehengoak -Sprako tranbia- kritika ezinhobeak jaso ditu.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.