_
_
_
_
Reportaje:GAIAK

Euskara eta Unibertsitatea

UEU-k aurreko urteetako mailari eutsi dio parte hartzeari eta edukiei dagokionean

Euskara, unibertsitatea, ezaguera, kultura, aniztasuna eta giza harremanak. Hauek lirateke oro har Udako Euskal Unibertsitateak biltzen dituen esparru orokorrak, ardatz nagusiak. Uztailean eman zitzaien amaiera udako ikastaroei eta bi izan dira aurtengo nobedadeak: Nafarroako GobernuaK diru laguntza kentzea, batetik, eta 25. urteurrena betetzea bestetik.

Gobernu Foralaren ezetzak azken balantzean eragina izan badu ere, eduki eta matrikulazio aldetik mailari eutsi diotela aitortu du UEUko zuzendaria den Xabier Isasik. 'Aurreko urteetako mailari eutsi diogu bai parte hartzeari eta baita edukien berrikuntzari dagokionez. Hori garrantzitsua dela iruditzen zaigu, kultura alorreko ekintza gehienetan moteltze prozesu bat antzematen den garaiotan guk eutsi egin diogulako'.

Dena den, Miarritz eta Iruñean egiten diren udako ikastaroetatik haratago doaz UEUko lan esparruak eta erronkak. Euskararen egoera bereziki unibertsitate-arloan normalizatzeko bidean eta euskaldunen beharrei erantzun nahian sorturiko irabazi asmorik gabeko erakundea da Udako Euskal Unibertsitatea. Historikoki urrun egon diren euskararen eta unibertsitatearen munduak elkarrengana hurbiltzea eta uztartzea izan da beti helburua. Eta aurrerantzean ere Euskal Unibertsitatea sortzea izango du xede; Euskal Herri osoa hartuko duen eta euskara lan eta komunikazio tresna nagusitzat edukiko duen unibertsitatea alegia.

Xabier Isasik garbi hitz egiten du 'Udako Euskal Unibertsitatea euskaldungoaren irla dela' dionean, 'honek erakunde gaztea dela esan nahi du, etengabeko aldaketan dagoena. Bere txikitasunean unibertsitatea eta euskararen bidegurutzean historia garrantzitsua betetzen duela uste dut'.

Unibertsitarioen bilgune

Euskal Unibertsitatea lortzeko baldintza sozio-politikoak lantzea, euskal komunitate zientifiko-intelektuala biltzea eta unibertsitate-gaien euskalduntze, produkzio eta zabalkundean sakontzea izan dira eta jarraitzen dute izaten Udako Euskal Unibertsitatearen lan-ardatz nagusiak. Makina bat tresna erabiltzen ohi ditu helburu hauek gauzatzeko:urteko hamabi bat liburu argitaratzen ditu, bazkideei, ikasleei, erakundeei eta euskal zientzilariei banatzen zaien Uztaro giza eta gizarte zientzien aldizkaria egiten du. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko Garatu programan barne dago, graduazio ondokoak antolatzen ditu eta ikastetxeetako hizkuntza normalkuntzan elkarte aholkulari gisa parte hartzen du.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Sortze momentuko helburu bertsuak mantentzen baditu ere, une honetan sakabanatuta dagoen komunitate unibertsitarioa biltzea du erronka nagusi.

Iritzi honetakoa da Xabier Isasi: 'Han hemenka dauden ikertzaile eta irakasleak biltzea litzateke gaur egun gure xede nagusia. Elkarren berri izatea premiazkoa iruditzen zaigu, maiz ez baitakigu lagun hurkoak zer egiten duen eta jakin beharko genuke. Unibertsitate Komunitate bat existitzen da informazio jarioa ematen den neurrian, hori lortu nahi dugu eta horretarako urratsak ematen saiatzen ari gara. Inguma, Euskal Komunitate Zientifikoaren datu-basea, litzateke honen adierazgarri garbia'.

Inguma (www.inguma.org) informazio iturri aparta da zientzia eta jakintza-alor bakoitzean euskaraz sortu dena ezagutzeko.

Xabier Isasi Donostiako Psikologia fakultateko atarian.
Xabier Isasi Donostiako Psikologia fakultateko atarian.JAVIER HERNÁNDEZ

Sinesgarritasun bermatuaren froga

Udako Euskal Unibertsitateak aurreko urteetako mailari eutsi dio aurtengo udako ikastaroetan. Guztira 702 lagunek hartu dute parte. Edukiei dagokionez Baionako Itunaren inguruko ikastaroa, informatika sailean merkataritza elektronikoari buruzkoa eta sukaldaritzakoa izan dira aurten aipagarrienak. Eduki eta parte hartzeari dagokionez emaitza baikorrak izan arren, Nafarroako Gobernuaren diru laguntzaren kentzeak defizitario bihurtu ditu ikastaroak. Duela hamar urte sinatu zuen Gobernu Foralak UEUrekin ituna eta horren arabera urtero 3 milioi pezetetako diru laguntza ematea agindu zuen. Aurtengoan ezetza jaso zuten Udako Euskal Unibertsitateko kideek. Hala ere, eta Xabier Isasiren iritziz, kaltea ez da ekonomikoa izan: 'Min egin digu diru laguntzarik ez jasotzeak, baina kaltegarriagoa iruditzen zaigu Nafarroako Gobernuak ezagueraren gizartearen garapenerako duen konpromezua ez betetzea. Ezagueraren gizartearen garapenerako gurea bezalako jarduerak ezinbestekoak dira. Ezagueraren gizartea ez da ulertzen informazioa zabaltzen ez bada, etengabeko formazioa eta ikerketa zabaltzen ez badira, eta gu, gure txikitasunean, lan hori egiten dugu'. Erakunde publikoen eta administrazioaren babesa behar dutela esan du zuzendariak 'sinesgarritasuna premiazkoa egiten zaigulako. Nafarroako Gobernuak sinesgarritasuna kendu nahi izan digu baina zorionez bermatua daukagu sinesgarritasun hori'. Bazkideen ekarpenak, liburuen salmentak eta matrikulak dira UEU-k dituen berezko iturriak. Orotara gastuen %40a erakundeak sortutako ondasunekin estaltzen dute.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_