Migel Angel Unanua, mitorik mito
GAIAK
Migel Angel Unanua poeta gisa aspaldian ezaguna dugu. Poema liburu bi agertu zituen 80. hamarkadako azken urteetan, eta Euskal Gobernuaren Lizardi Saria ere jaso zuen Ogen liliak (1989. urtean) liburuari esker, izan duena baina ezagutza zabalagoa merezi duen liburua.
Geroztik, poemaren batzuen itzulpenak argitaratu ditu Hegats eta Ostiela aldizkarietan, baina ez zigun eman bere kreazio lanaren berri.
Orain berriz agertzen zaigu Mitoaren agerpena hau, Hiria argitaletxearen eskutik, ahots bakarti eta aske baten zantzuak entzuten ditugularik.
Bide pertsonala
Unanuak oso bide pertsonala aukeratu du bere poesia aurrera eramateko, klasikoekin liluraturik edo haien poesia moldeekin konpromisoa harturik klasizismoaren itxura duen poesia baten bideetatik abiatu da.
Klasizismoaren laguntzaz batez ere estilo baten era marrazten da, eta horrela abiatu da Unanua, bere poesiaren bidez ahots baten markak eskaintzen dituelarik.
Zeintzuk dira ahots horren ezaugarriak? molde klasikoetara atxikitzea, errima askatua da gehienetan, baina poemaren erritmoaren hausnarketa sakona egin da, molde klasikoak (sonetoa, adibidez) ez dira gutxiesten, hiztegi eta motiboak ezagunak dira: zisnea, tauromakhia, jardina eta izadiaren irudi ezaguna, latinaren eta grekoaren presentzia.
Konbentzio guztien azpitik, eta konbentzioak uzten duen lausoa kenduaz batera, baina poetaren ikuspegiak ematen dituen zeinuekin egingo dugu topo.
Artearekin egin duen elkarrizketa ezin da alboratu liburu honetaz hitz egiten hastean.
Baina obran duen tokiagatik eta hartzen duen espazioagatik, aipagarri iruditzen zait 'Alexandriakoak' poema sei zatitan banatua.
Beste horrenbeste esan behar liburuari izena eman dion poemaz. Bietan poetaren mezuaren nondik norakoa suma dezakegu. Azalaren eta barrenaren arteko kinka litzateke lehenengoa: 'Azalean bilatzen ditugu aztarnak,/ mintzetan barrena hondatzen diren ubideak,/ zantzu debekatuak'.
Mitoari buruzko iritzia ere garden agertzen du: edertasunaren azpian oinazea dago.
Analogiaren jokoa da poesian bilatzen dena, deskripzioaren ostean gordetzen den zentzua da poetak bilatzen duena, oreka eta luzadura gordetzen dituzten bertsoetan. Molde pertsonala, agian pertsonalegia...
Migel Angel Unanua: Mitoaren agerpena. Hiria, Alegia, 2001, 76 or, 1450 p.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.