Aukeraketaren presiopean
Euskal Herrian casting dezente egiten da, bai bertako produkzioetarako zein Estatu mailako ekoizpenetarako ere. Aktoreak hauetara bere burua aurkeztea 'beharrezkotzat' jotzen du Euskal Aktoreen Batasunak. 'Argi daukagu deitzen gaituzten bakoitzean joan beharra dugula. Ondoren, ez badizute papera ematen, ba ez da ezer pasatzen. Ez da porrot gisa hartu behar', adierazi du Eukal Aktoreen Batasuneko kide Arantxa Gurmendik.
Gainera, hautaketa prozesu horiek hein handi batean ekoizpenaren kalitatea bermatzen dutela iritzi dio. 'Aktoreen artean aukeraketaren bat egitea garrantzizkoa da, horrek ekarriko duelako gero lan hori aurrera ateratzerakoan jende aproposa izatea', gaineratu du Gurmendik.
Casting-a presioa da beti aktorearentzat, horren atzetik lan proposamena dagoelako. Zentzu horretan, Euskal Aktoreen Batasunak hainbat ikastaro atontzen ditu aktoreak formazio sendoa jaso eta bere buruarekiko ziurtasun edo konfiantza gehiago izan dezan. Horietan, casting-etako zuzendariek ere esku hartzen dute, guztiz onuragarria izaten dena aktorearentzat.
Batzuetan, ikus-entzunezkoetarako eta zinemarako aktoreen bila ari diren produktoreek hots egiten dute Euskal Aktoreen Batasunera, casting-aren berri emanez. 'Proba itxiak izaten dira, serioak eta fidagarriak', dio Gurmendik. 'Produkzio lan sendoa dago atzetik. Argi dute zeren bila ari diren', gaineratu du, 'eta, ondorioz, aktorea ere prestatuta joaten da, badakielako zer eskatzen duten'. Izan ere, Euskal Aktoreen Batasunak editatzen dituen bideo eta argazki book baten bidez, interesatzen zaizkien zenbait aurpegi (hautagai) aukeratzen dute, eta beraiei bakarrik egiten zaie proba.
Beste mota batzuetako casting-ak ere badaude, Euskal Aktoreen Batasunak begi onez ikusten ez dituenak, hain zuzen. Casting zabalak izaten dira, eta aktoreek komunikabideetan agertzen diren iragarkien bitartez izaten dute hauen berri. Casting hauen xede nagusiena ahalik eta jenderik gehien biltzea dela deitoratu du Arantxa Gurmendik, 'azken finean horrek ematen diolako arrakasta'. Halaber, kasu hauetan, jende gehiena zertara doan ez dakiela nabarmentzen du berak, eta ondorioz, prestatu barik aurkezten direla zehazten du. Ikuspuntu arras kritikoa azaleratu du, beraz, Euskal Aktoreen Batasunak azken hautaketa proba hauen inguruan.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.