Gizon zuzena
Felipe Juaristik Haur literaturako Euskadi Saria irabazi duela-eta, lagun on batek eskatu dit bere irudia agertzea. Aspaldi ezagutu nuen Juaristi, poeta gazte eta sentikorra zen garaietan hain zuzen. Baina, hala ere, garai haietan begiztatu eta ez ezagutu egin nuela esan dezaket. Ezagutu, ezagutu, Gales herrira Euskal Idazleen Elkartearen aginduz eta gonbitez egin genuen bidaia luze batean ezagutu nuen. Geroztik, bateratsu bizi izan ditugu gure belaunaldiko zenbait egoera trakets, zenbait testu garrantzizkoen irakurketa, iritzi finkoei buruzko elkarrizketa luzeak, noizbehinka elkar ez ikusiz eman baditugu garaiak ere.
Gogoan dut Gales herriko egun haietan nola zebilkigun Claudio Rodríguez Fer poeta galiziarra dendaz denda bere alabatxoarentzat Animals in the jungle eske, opari gisa erosi nahian. Gogoan dut, aldi berean,nolakoa izan zen Felipe Juaristiren hitzaldia jardunaldi haietan, gozoa eta poetikoa, zuzena eta berezia, dena batera. Gogoan dut ere Berlineko hesia jausi zenean, Felipe Juaristiren etxean egin nuela lo, eta goiz hartan aldizkariekin eta gosarirako donuts-ekin sartu nintzela etxera, eta berria eman niola.
Gogo pertsonal guztiok gutxi balio dute, ordea, Felipe Juaristiren ibilbide literarioa, publikoa, kontuan hartu gabe. Poesian nagusitu du egile azkoitiarrak bere nortasun literarioa. Ildo honetan, poesia erabatekoa izan da berea. Esperientzia poesiatik hurbil, ez du alde batera utzi hizkuntzaren estetika, ez ditu ahaztu poesiaren indar barnerakoiak.
Azken aldian, gainera, errefrauen eta sententzia inguruko esamoldea hartu du Juaristik bere hizkuntza poetikoaren sakontasuna indartzeko.
Denboraz baina, nobela bat edo beste argitaratu zuen; bata absurdu itxurakoa, bestea lirikoa. Bata gaztelerara itzuli badute ere, ez batak ez besteak ez dute gerizpe handirik izan euskal narratiban. Baina haurrentzako eta gazteentzako idatzitakoek -lirika aiseago agertzen ote da genero horretan?- ospe handia lortu dute bere ibilbidean.
Izadiaren gotortasunaren eta gizadiaren elkarrizketetarako ahalbideen artean mugitzen omen da Euskadi Saria eman dion azken nobela, Animalien inauteriak izeneko liburua. Kazetetan izan duen presentzia etengabean, Felipe Juaristik lan handia egin du bere iritzia argi emanez, gure inguruan den gatazkari buruz -horri buruz batez ere-, hitz egin behar zenean hitz eginez, beti hitz zorrotzez.
Horregatik guztiarengatik, estimuan dut Felipe Juaristiren lana, eta konformatzen naiz egiten duen bidearen begirale izanaz. Eta noiz edo noiz berarekin -eta Tererekin- garagardo tragoak hartuaz hitz aspertu ezinak eginaz arratsaldeak pasatzeaz.
Haur literaturako Euskadi Saria jaso zuela jakin genuenean, bere liburuan jarri zigun eskaintza gogora ekarri genuen, eta "Biba Aresti, Biba ekologia", kantu eginez, bere lanaren orrialde batzuk irakurri genituen etxean.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
La masa de aire ártico deja mínimas de hasta –7 en el norte de la Comunidad Valenciana
Amorim se hace el ‘harakiri’ y el United lo despide
Mickey Rourke recauda fondos para evitar ser desahuciado de su casa de Los Ángeles: “La fama no protege contra las dificultades”
Condenadas 10 personas en Francia por difundir que la primera dama, Brigitte Macron, es un hombre
Lo más visto
- Así le hemos contado las noticias de Venezuela tras la detención de Maduro este 4 de enero de 2026
- El ataque de Estados Unidos a Venezuela amenaza con provocar una nueva subida del precio del petróleo
- Un juez de 92 años nombrado por Clinton se encargará del juicio a Maduro en Nueva York
- Un topo en el corazón del régimen: un agente de la CIA en el Gobierno fue clave para capturar a Maduro
- Delcy Rodríguez tiene vetada la entrada a la UE “por violaciones graves de los derechos humanos”




























































