Irudimenaren aldarria
Haur antzekigintzaren erronkarik nagusiena arte eszenikoetan ari diren guztien onespena lortzea da
Arte eszenikoen onespena
Amonak txikitan kontatu eta buruko txokoren batean gordeta eta kasik ahaztuta zituen ipuinei hautsa kendu eta fantasia eta errealitatea uztartzen dituen istorio berria sortu du Álex Díaz Gorakada txotxongilo taldeko zuzendariak. Aitonaren kontuak lanak ametsen eta haurtzaroko desioen unibertsoa berreskuratu nahi izan du, umeei helarazteko irudimena lagun edozer gauza egiteko kapaz izango direla. Izan ere, pirata izan nahi duen Mikel protagonista txikiaren amets batek ematen dio hasiera istorioari. Gau batean, aitonak aurreko egunean kontatu zion hanka bakar pirataren ipuinarekin ametsetan hasi eta pertsonaia dibertigarriz jositako munduaren protagonista bilakatuko da Mikel. Irudimenaren munduan, Regina sorginari hanka bakar piratak lapurtu dizkion erratza eta hitz magikoa bilatzen lagunduko dio umeak, baina, horretarako, Dortoken Uhartera abiatu beharko da, bertan baitago ezkutatuta "hitz magikoen altxor" preziatua.Nolabait, egungo kontsumo eta teknologia gizarteak haurren irudimenari hegoak moztu dizkiola agerian uzten du obrak. Hala, 3-7 urte bitarteko haurrei zuzenduta dagoen arren, ikuslego helduari keinu txikiak egiten zaizkio.
Estetikak, erritmoak, argiak eta soinuak aparteko garrantzia dute lan honetan, eta 96an Pinotxo 2000 lanarekin egin izan zuten bezala, Aitonaren kontuak-en ere Japoniako bunrraku teknika darabilte Javi Tiradok sortu dituen txotxongiloei bizia emateko. "Panpinak burutik mugitzen ditugu, nire ustez txotxongiloaren bizia begiradan dagoelako. Teknika horrekin errealismo gehiago ematen zaie pertsonaiei", Alex Díazek azpimarratu duenez. Japonian, baina, lau aktorek erabiltzen dute txotxongilo bakarra.
Euskal Herriko haur antzerkigintzak osasun ona du egun, horren lekuko aurton Markeliñe bizkaitarrek jaso duten Haur antzerkigintzako Sari Nazionala. Teatro Paraíso, Panta Rehi, Kukubiltxo eta beste asko ari dira egun arrakastaz umeentzako antzerkia burutzen. Dena den, 1987an, Gorakada sortu zenean, oso bestelakoa zen egoera, Alex Díazek gogoratu duenez. "Hain zuzen ere horrexegatik sortu genuen taldea. Durangoko antzerki eskolako ikasle batzuk uste genuelako haurrentzako antzerki eskaintza nahikorik ez zegoela. Julio Perugorria, neu eta beste batzuekin batera Gorakada sortu genuen, eta txotxongiloen munduan murgiltzen hasi ginen".Haurren antzerkigintza gero eta kalitate handikoagoa eta zainduagoa den arren, arras kaskarra da kontratazioen osasuna. "Aurrekontuak txikiak dira, helduen antzerkigintza baino askoz gutxiago baloratua dagoelako. Funtzio bakoitzeko 200.000 pezetatik gora eskatzen baduzu ez duzu zereginik. Nik uste dut antzerki jaialdiak konpainien kalterako direla askotan, profesionalok dirua galtzen dugulako. Umeak izateagatik ez da uste behar gutxiago kostatzen dela. Esaterako, obra honek sei milioiko aurrekontua du".
Eskaintzen diren produktuen kalitatearekin eta azpiegiturarekin ere oso kritiko azaldu da Díaz. "Ustea dago umeak direnez edozer gauza eskaini ahal zaiela, baina, egia esan, oso zaila da haur bat ordubetez obra bat ikusten mantentzea. Azpiegitura egokiak ere behar dira. Azken finean, ikuskizun bat da, eta, neurri horretan, baloratu behar da".
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.