'Antzoki iluna' osatu zuen Habek euskaltegietan banatzeko
'Babilonia': bigarren aita
Gerra karlisten garaian kokatuta, bi anaia bikien arteko lehiak, maitasunak gorrotoak eta borrokak kontatzen ditu Babilonia-k. Emititzen hasi berria den arren, dagoeneko jende askok deitu du bai grabazioak eta baita gidoiak ere eskatuz, batzuek irakurri egin nahi dituztelako eta euskaltegietan landu nahi dituztelako beste askok. Izan ere, euskalduntzearen goi urratsetan dezente asko erabiltzen diren langaiak dira irrati-nobelak. 1990. urtean zenbait irrati-nobelek eta irrati-antzerkiek osatuta Antzoki iluna saila sortu zen, liburuxka bezainbat kasetez hornitua. "Alfabetatzerako eta euskalduntzearen azken urratsetarako langaiak dira, entzumena eta ahozko komunikazioa lantzeko berariaz moldatuta", Habetik zehaztu dutenez.Sei irrati eta antzerki-nobelek osatzen dute Antzoki iluna, azkena duela bost urtekoa: Bernardo Atxagaren zazpi testu laburrek, Jose Antonio Loidik idatzi eta Joxe Ramon Zubimendik egokitutako Hamabost egun urgainean, Arantxa Iturberen Maite, maite, maitea, Anton María Labaienen 11 antzerki lan, Toribio Altzagaren hiru antzerki-lan eta Salbador Zapiain Ataño-ren Txantxangorri kantaria. AEK-ko didaktika buruaren esanetan, entzumena lantzeko oso material aproposa da: "Egun ere asko erabiltzen dira, Atxagarenak batez ere. Babilonia ere gertutik jarraituko dugu".
Hamalau urterekin, institutu garaian, irakurri zuen lehendabizi Babilonia Harkaitz Canok, eta garai hartako lehiaketa baterako ipuin bat idatzi zuen, Irigoienen eleberritik "maileguz hartutako" ideia batzuekin. Hamaika urte geroago berari egokitu zaio irratira moldatzea. Beste lau bider irakurri du eleberria horretarako. Hasiera batean Irigoieni berari proposatu zioten, baina bere hurrengo eleberrian buru-belarri sartuta, ezezkoa eman behar izan zuen. "Normala iruditzen zait, nik ere ez dakit egingo nukeenik nire liburuaren gidoirik. Zure lana ez bada, beste hoztasun eta askatasun batekin egiten duzu lan", dio Canok. Zailtasunik ere izan du egokitzapen lanak, nobelako informazio guztia 8-10 minutuko 60 ataletan sartzea eta liburuak denboran dituen jauziak moldatzea kosta izan zaiolarik gehien. Istorioarekin nahikoa fidela izan den arren, bere aportazioa ere egin du Canok, pertsonaia batzuei nortasun gehiago emanez. Halaxe egin du Don Ilariorekin, baserriz-baserri errenta kobratzen duen pertsonaiarekin. "Oso pertsonaia aktuala da, lan egin gabe besteen kontura bizi dena. Kariñoa hartu diot, kezkarik gabeko gizona izan arren".
Harkaitz Canoren ustez, bukaera da unerik hunkigarriena. Beraz, Eguberrira arte zain egon beharko gara. Hori bai, atalen bat galdu edo irratiz entzuteko aukera ez duenak Babiloniara joateko beta izango du EITBren web orrira sartuta. Hori guztia aurki, bi aste barru.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.